LALIGA FC Pro Cup lehen aldiz jokatuko da Donostian

LALIGA FC Pro Cup apirilaren 6-7ko asteburuan jokatuko da

Ekitaldiak txapelketa honen jarraitzaileak bilduko ditu eta, gainera, doako jarduera ugariz gozatzeko aukera izango dute.

Txapelketa honen historian lehen aldiz, Donostia hiria arduratuko da LALIGA FC Pro Cup txapelketari harrera egiteaz. Txapelketa Kursaaleko Kongreso Jauregian eta Auditorioan izango da, apirilaren 6an eta 7an, Penintsularen iparraldeko hiri hau txapelketaren koloreekin jantziko duen ekitaldi handi batean.

Donostia Sustapenarekin, hau da, Gipuzkoako hiriburuko garapen ekonomikorako agentziarekin lortutako akordioari esker, posible izan da LALIGA FC Pro Cup Donostiara ekartzea hurrengo bi urteetarako. Donostia Sustapenak, akordio honen bidez, hirira erakarri nahi ditu teknologiaren erabilera sustatzen duten eta gazteak protagonista nagusi diren ekitaldi handiak.

Ekitaldia, hirira esports-en mundura hurbiltzeko aukera ematen duena, Donostia Sustapenak LALIGA, Real Sociedad eta Kursaal jauregiarekin batera egindako lan eta apusturi esker iritsi da Donostiara. Kursaalak inpaktu sozial eta mediatiko handiko ekitaldi bat egiteko prest egongo da.

Ekitaldiaren aurkezpena Ane Oyarbidek, Ekonomiako eta Bertako Enplegurako zinegotziak, Iñigo Olaizolak, Donostia Sustapeneko zuzendari orokorra, eta Alfredo Bermejok, Laligako Estrategia Digitaleko zuzendaria, egin dute.

Ane Oyarbide Ekonomiako eta Bertako Enplegurako zinegotziak nabarmendu du garrantzitsua dela Donostiak LALIGA FC Pro Cup bezalako ekitaldi bat hartzea, hiria kirol elektronikoen hiriburu bihurtuko duena, gero eta jarraitzaile gehiago dituen eta inguruko industria garrantzitsu bat mugitzen duen jarduerak. esports-ek eta, bereziki, futbolak hazkunde handia izan dute, gero eta lehiaketa profesional gehiagok erakartzen baitute publiko gaztea; izan ere, Estatuko ikusleen %36 emakumeak dira. Halaber, bideojokoen eta haien kirol-lehiaketen industriaren ekonomia eta enplegu-garrantzia azpimarratu du. Ekonomia-sektore oso dinamikoa eta bat datorrena Donostiak berrikuntzaren eta teknologiaren hiri gisa duen posizionamenduarekin, inguruan enplegu-bolumen handia sortzen ari duena (9.000 lanpostu Estatuan), eta etorkizun handiko industria dena. Oyarbidek gamer zale guztiak animatu ditu Kursaalera etortzera apirilaren 6an eta 7an, txapelketan parte hartuko duen Reala animatzeko.

Bestalde, Alfredo Bermejok, LALIGA Estrategia Digitaleko zuzendariak, Donostian LALIGA FC Pro Cup ospatzeak dakarren aukera handia goraipatu du, bai hiriarentzat bai LALIGArentzat; izan ere, aukera berri bat da lehiaketaren jarraitzaileen komunitatera hurbiltzeko eta, gainera, sinergiak eta aukerak sortzeko gazteenentzat. Azkenik, LALIGArentzat, ekimena Donostiako tokiko erakundeekin eta Realarekin elkarrekin egiteak arrakastaren bermea da, zalantzarik gabe.

cup contenidoV2

LALIGA FC Pro Cup bi egunez ospatuko da, lehiaketetako partidak eta publikoari irekitako jarduerak konbinatuz. Ekitaldia doakoa izango da eta FIFA FC Pro 24 txapelketaren handitasuna gertutik bizitzeko aukera izango du publikoak; LALIGA FC Pro txapelketan parte hartzen duten 24 klub elkarrekin lehiatuko dira Cup txapelketaren historiako prize poolik handiena eskuratzeko. Guztira, 100.000 euro banatuko dira hainbat saritan, koparen historiako zenbatekorik handiena, aurreko urteko zenbatekoa bikoizteraino: 25.000 euro klub irabazlearentzat.

LALIGA FC Pro Cup txapelketako final zortzirenak jokatzen dituzten klubek, gainera, zuzeneko sarrera-txartela ere irabaziko dute apirilaren bukaerako final handirako.


LALIFA FC Pro Cup jokatuko duten klubak eta txapelketaren formatua

Denboraldi berri honen formatuak 1v1 norgehiagokoetara itzultzea ekarri du: garaipenak 3 puntu ematen ditu; berdinketak, berriz, puntu 1 ematen du. LALIGA FC Pro Cub txapelketak irauten duen bitartean, berdinketa gertatuz gero, luzapena jokatuko da, eta, ondoren, penaltien txanda.

Hurrengo geldialdia, LALIGA FC Pro Cup txapelketaren ostean

Garaipenetik gertuago egotea lortzen duten 16 klubak Cupetik aterako dira, eta hilaren amaierako LALIGA FC Pro Finalsean sartzea lortuko dute, beraz. Aurreko urteetako ildo beretik joz (Madrilen, Bartzelonan, Zaragozan edo Tarragonako PortAventura Worlden bezala), publikoarekin egingo diren topaketa presentzial hauek beste hiri batzuetan izango dira, emozioa zure erkidegora berriro hurbiltzeko.

Historiako prize poolik handiena

Prize pool saria 350.00 eurotik gorakoa izango da. SuperCup txapelketan, azaroan jokatutako denboraldiko lehen tituluan, 7.000 € banatu ziren. Apirileko Cup txapelketan 100.000 € banatuko dira, txapelketaren historian titulu honi emango zaion saririk handiena, 25.000 € txapeldunarentzat; 10.000 € txapeldunordearentzat; 7.500 € hirugarren eta laugarren postuentzat; eta 24. posturaino talde guztiek jasoko dute diru kopururen bat sari gisa. Hori gutxi balitz, finalerako 250.000 € banatuko dira: 60.000 € txapeldun titulua irabazten duen klubarentzat; 40.000 € txapeldunordearentzat; 20.000 € hirugarren eta laugarren postuentzat; eta 16. posturainoko diru banaketa bat.

Gainera, txapeldunak eta txapeldunordeak FC Pro World Championserako plaza zuzena irabaziko dute; lau finalaurrekoek, berriz, eChampions Leaguerako tokia izango dute.

LALIGA FC Pro, beti komunitatearen ondoan

LALIGA FC Prok bere presentzia zabaltzearen alde egiten jarraituko du, eta horretarako, eduki berriak eta eduki berritzaileak txertatuko ditu bere sare sozialetan: TikToken, Twitterren, Instagramen, Twitchen eta YouTuben; era berean, EA SPORTS FC Pro txapelketaren eta ekosistemaren edukirik interesgarrienak eta entretenigarrienak izango ditu.


LALIGA FC Prori buruz

LALIGA FC Pro “EA SPORTS FC”ko txapelketa nazionala da, LALIGAk antolatua EA SPORTSen eskutik. Espainian, LALIGA FC Pro txapelketa ofiziala modu esponentzialean hazi da, 2017/2018 denboraldian 10 klubek parte hartu zutenetik hona; gaur egun, 38 klubek hartu dute parte azken denboraldian. 2023/2024 denboraldian, LALIGAren babes ofiziala den EA SPORTSen eskutik, txapelketak eboluzionatu egin du nomenklatura berri batekin. Gainera,

LALIGA FC Prok nazioarteko ibilbidea izatea lortu du, 2020/2021 denboraldian munduko hainbat herrialdetan txapelketa bat sortu izanari esker; izan ere, txapelketa horrek online eta aurrez aurreko formatua zuen eta munduko txoko guztietako jokalari amateurrek hartzen zuten parte. 2021/2022 denboraldian, horrek Beat the Best kontzeptuaren eboluzioa ekarri zuen berekin. Beraz, nazioarteko txapelketak denboraldi honetan ere aurrera jarraitzen du. LALIGA FC Prori buruzko informazio guztia txapelketaren sare sozialen bidez jarrai daiteke: Twitter, Instagram, YouTube, TikTok eta Twitch sareen bidez alegia.