• Etxea
  • Azken ordua
  • Donostiak bat egin du Hiri Adimendunen Espainiako Sarearekin

Donostiak bat egin du Hiri Adimendunen Espainiako Sarearekin

  • Sarea osatzen duten hiriek beren lurraldeko berrikuntza-sistemak gidatzen dituzte.
  • Sarearen urteko batzarrean formalizatu da atxikimendua, Las Rozasen, eta IñigoOlaizola, Donostiako Sustapeneko zuzendari gerentea, bertan izan da.

Donostiak Hiri Adimendunen Espainiako Sarearekin bat egin du Las Rozasen. Sarearekin bat egiteak hiriko jarduera eta proiektu berritzaileak garatzea erraztuko du ikuspegi jasangarri eta integratzaile batetik. Gainera, Hiri Adimendunen Espainiako Sareak (RECI) ezagutzak trukatzen, hirien arteko lankidetza bultzatzen eta finantzaketa-formula berriak bilatzen laguntzen du.

Beren lurraldean berrikuntza-sistemak lideratzen dituzten hirien arteko sare bat da RECI Sarea, eta ikerketarekin eta berrikuntzarekin lotutako eragileen arteko sinergiak sustatzen ditu. Tokiko eremua jotzen da sareko jarduerak gauzatzeko eszenatokirik egokientzat.

Bat egiteari esker, Donostia Sustapenak eta hiriak jasangarritasuna ardatz duten proiektuak partekatu eta garatzen jarraituko dute, proiektu horietan beste erakunde publiko eta pribatu batzuekin elkarlanean arituz.

Adibide gisa, proiektu hauek aipa ditzakegu: Replicate proiektu europarra, Donostia Sustapenak gidatu zuena eta Txomin auzoa eraldatzen lagundu zuena; SmartKalea proiektua, saltokiekin eta hornitzaile teknologikoekin batera hiriko hainbat auzotako merkataritza- guneak babesten dituena; eta Altzako hiri berroneratze integralerako proiektua, UdalSozietatea partaide duena.

2011n sortua eta 2012an formalki eratua, RECIk, berrikuntzaren eta ezagutzaren bidez, aurrerapen ekonomiko, sozial eta enpresariala bultzatzeko konpromisoa du, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) oinarritzat hartuta. Donostia Sustapenak partekatutako helburuak eta balioak horiek denak. Sareak arlo teknologikoak identifikatu eta aukerak detektatzen ditu, I+G+b arloaren euskarri diren zerbitzuek lagundutako lankidetza-inguruneak sortuz eta zientzia- eta enpresa- lankidetzarako sareak sustatuz.

Gaur egun, sarea osatzen dutenak honako hauek dira: 93 hiri kide, 44 udalerri lagun, Red.es-i atxikitako 2 erakunde eta Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoa. Bat egite ekitaldian Iñigo Olaizola Donostia Sustapeneko Zuzendari Gerentea izan da, hiriaren izenean. Viladecans hiriak (Bartzelona) eta Cádizeko Diputazioak ere Sarearekin bat egin dute.