• Etxea
  • Azken ordua
  • Donostiak 1,2 milioi euro bideratuko ditu behar gehien duten kolektiboetako donostiarrak enplegatzera

Donostiak 1,2 milioi euro bideratuko ditu behar gehien duten kolektiboetako donostiarrak enplegatzera

  • Langabetuak hainbat udal proiektutan aldi baterako enplegatzeko zazpiehun mila euro baino gehiago erabiliko dira. 
  • Kalteberatasun-egoeran dauden donostiarren kontratazio mugagabea erraztuko da, 11.000 €-ta iritsi daitezkeen laguntzekin.

Donostiak, Lanbideren Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen Planaren barruan, 1.210.638 €- ko zuzkidura aurreikusten du langabezian dauden donostiarrak aldi baterako edo mugarik gabe kontratatzeko.

Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratzeko Sailburuordeak eta Marisol Garmendia Ekonomia eta Tokiko Enplegu Zinegotziak Donostiako Udalean aurkeztu duten programaren helburua hiriko langabetuen lan aukerak hobetzea da, batez ere gizatalderik kalteberenak jomuga hartuta: 35 urtetik beherakoak, 55 urtetik gorakoak eta emakumeak.

Enplegu eta Gizarteratze sailburuorde Alfonso Gurpeguik nabarmendu du hurrengo Enpleguaren Euskal Legeak bultzada handia emango diela udalei enpleguaren esparruan; izan ere, "lehen aldiz berariaz aitortuko du udal-eginkizuna, finantza-baliabideak bermatuta, Lanbideren zuzendaritzapean". Gurpeguik gogorarazi duenez, legea Eusko Legebiltzarrean azken fasean dagoena eta udazken honetan onartuko dutena "herritartasun-eskubideak zabalduko ditu, pertsona guztiek, langabetuek eta okupatuek, bermatuta izango dutelako Lanbideren laguntza pertsonal hori, eta enplegu bat lortzea edo prestakuntza handiagoa duen enplegu hobea lortzea ezin delako norberaren poltsikoaren mende egon".

Era berean, Lanbideren zerbitzua arlo publikoa indartzen lagunduko duela adierazi du, "arlo publikotik soilik bermatzen direlako eskubideak, eta arlo horretan jarduten dugun eragile instituzional, sozial eta ekonomiko guztiak hobeto antolatuko dituelako, berezitasun

gehigarri batekin eraginkorragoak izateko: udalek eginkizun indartua izango dute, finantza-
baliabide egokiez gain".

Bestalde, Marisol Garmendia Ekonomiarako eta Bertako Enplegu zinegotziak adierazi duenez, "Udalak, beste erakunde batzuekin batera, lanik ez duten pertsonen enplegagarritasuna indartzeko eta hobetzeko ahalegina egin du, lan-merkatura sartzeko zailtasun gehien dituzten kolektiboetako kide baitira. Ezin ditugu bakarrik utzi, lana bilatzen laguntzeko eta kontratazioan laneko segurtasuna zaintzeko behar diren bitartekoak jarri behar ditugu. Enplegua funtsezko tresna da garapen pertsonalerako eta gizarte-kohesiorako. Eta programa honen hartzaileen artean, emakumeak, lan-merkatuan ere genero-arrakala jasaten jarraitzen dutenak, gazteak eta 55 urtetik gorako langabeak daude. "

Guztira, 129 kontratu gauzatu nahi dira: 64 udal proiektutan aldi baterako lan egiteko kontratuak dira, eta 65 enpresentzako laguntzak dira, enpresek langabetuei mugagabeko kontratuak egin diezazkieten.

alpes portada contenido2

ENPLEGUAREN SUSTAPENA

Dagoeneko eskuragarri dauden lehen aukerek 764.832,48 euroko aurrekontua dute eta langabezian dauden donostiarren enplegagarritasuna hobetzea dute helburu, onuradunak 3- 6 hilabetez hainbat udal proiektutan integratuz eta haien garapen pertsonala eta lanekoa ahalbidetuz.

Beraz, udal proiektu horietan sartuko diren 64 langabetuetatik 47 Udalak kontratatuko ditu zuzen-zuzenean. Gainerako 17 pertsonak 'Gureak Garbitasuna'k kontratatuko ditu, Donostiako Sustapenarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker; kontratua 5 hilabete eta erdikoa izango da eta udal instalazioak mantentzeko lanekin zerikusia duten zereginak betetzea izango du helburu.

Interesa duten donostiarrek langabezian eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan alta emanda egon behar dute.

KONTRATAZIOAREN ALDEKO LAGUNTZAK

Enpresentzako laguntza hauek laster egongo dira eskuragai, 445.805,22 euroko aurrekontua dute eta 65 langabeturi kontratu mugagabeak egiteko aukera emango dute.

Diru sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten 35 urtetik beherako pertsonak, 55 urtetik gorakoak edota iraupen luzeko langabetuak kontratatzen dituzten enpresek 10.000 eurorainoko laguntzak jasoko dituzte lanaldi oso bakoitzeko eta 5.000 eurokoak lanaldi erdi bakoitzeko. Gizatalde horietakoak ez diren pertsonak kontratatuz gero, enpresek 8.000 eurorainoko laguntzak jasoko dituzte lanaldi oso bakoitzeko eta 4.000 eurokoak lanaldi erdi bakoitzeko.

Gainera, aipatutako laguntza guztiak % 10 handituko dira, kontratatutako pertsona emakumea izanez gero.


* Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 203ko maiatzaren 17ko erabakiaren bidez onartua, 2023ko maiatzaren 21ko EHAAn argitaratua.