• Etxea
  • Azken ordua
  • Aisia turistikoaren sektoreko enpresa-proiektuak digitalizatzeko laguntzak

Aisia turistikoaren sektoreko enpresa-proiektuak digitalizatzeko laguntzak

  • Laguntza honen helburua, 300.000 euro guztira, lehiakortasuna mantentzen laguntzea da, gero eta globalizatuagoa dagoen egoera batean, digitalizazioa eta iraunkortasuna funtsezko elementutzat hartuta.
  • Proiektu bakoitzeko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 20.000 eurokoa izango da, eta laguntzaren intentsitatea diruz lagundu daitezkeen gastuen % 70 izango da, eta % 10 gehiago enpresa txikien edo mikroenpresen kasuan.

Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bitartez, 300.000 euroko pakete berri bat abian jarri du laguntzetan, Donostian lanean ari diren hiriko ostalaritzako eta hotelen enpresa-proiektuak digitalizatzeko.

Ane Oyarbide Ekonomiako eta Bertako Enplegurako zinegotziak azpimarratu duenez, " helburua aisialdi turistikoaren sektorearekin lotutako balio-kate horren lehiakortasunari eustea da, gero eta globalizatuagoa den agertoki batean, digitalizazioa eta jasangarritasuna funtsezko elementutzat hartuta. Horrez gain, ekintzailetza bultzatu, negozio eredu berriak sortu eta sektorean prestakuntza eta talentua garatu eta indartu ere egin nahi dira".

NEXT Generation deialdien esparruan, Donostia Sustapenak, orain onartutako laguntzak diseinatu eta kudeatuko dituen sozietatea, aisialdi turistikoaren sektorearekin lotutako proiektu bat aurkeztu zuen 2022an, balio kateari laguntzeko helburuz; proiektu hori 2023an onetsi zen eta 2025era arte eramango da aurrera. Laguntza hauen helburua hiriak esperientzia enogastronomiko iraunkorragoak eta berritzaileagoak eskaintzeko duen gaitasuna hobetuko duten proiektuak eta ekintzak bultzatzea da.


300.000 € PROIEKTUAK DIGITALIZATZEN LAGUNTZEKO

Une honetan eskuragarri dagoen laguntza-sorta honi esker, posible izango da: datuak kudeatzeko eta aztertzeko tresnen eskurapena eta erabilera erraztea; adimen analitikoa, komunikazioa eta marketin digitala garatzea; prestakuntza pertsonalizatua bultzatzea; eta proiektu eta zerbitzu digital berriak diseinatzea.

Proiektu bakoitzeko jaso daitekeen dirulaguntza 20.000 eurokoa da gehienez; laguntzaren intentsitatea, berriz, diruz lagundu daitezkeen gastuen % 70 da, eta % 10 gehiago enpresa txikien eta mikroenpresen kasuan.

Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira honako hauekin lotura dutenak:

  • Aisialdi turistikoaren sektorearekin lotura duten erakundeak digitalki eta teknologikoki eral- datzea (aholkularitza-gastuak edo hardwarean edo softwarean egindako inbertsioak izan daitezke).
  • Proiektuan parte hartzen duten langileen prestakuntza espezializatua, proiektua abian jarri eta gauzatzeko gaietan (bai prestakuntza-gastuak, bai aholkularitza espezializatuko gastuak).
  • Jabetza intelektuala (bai aholkularitza gastuak, bai patentea lortzeko sorrarazitako gastuak).
  • Produktu eta zerbitzu digital berriak diseinatzea (bai aholkularitza-gastuak, bai proiektu horiek garatzeko gastuak).
  • Diruz laguntzen den proiektuaren marketina eta komunikazioa (bai aholkularitza-gastuak, bai beharrezko euskarriekin zerikusia duten gastuak, betiere formatu digitalean badaude).

Eskabideak aurkezteko epea baliabide ekonomikoak agortu arte egongo da zabalik, edo, gehienez, deialdia itxi arte. Deialdia irailaren 30ean itxiko da. Dirulaguntza ordainketa bakarrean jasoko da, behin dokumentazioa aurkeztu eta onetsi ondoren.

Lantokia eta jarduera ekonomikoa Donostian dituzten irabazi-asmorik gabeko enpresa, elkarte eta fundazioek eska dezakete dirulaguntza hau. Laguntza-eskaerak modu telematikoan aurkeztu beharko dira helbide honetan: www.fomentosansebastian.eus.

Neurri sorta hau Donostia Sustapenaren estrategiaren parte da, eta berrikuntza-aukera berriak sustatzea eta hiriko ekonomiaren lehiakortasuna hobetzea dute helburu.

Informazio gehiago


* Proiektu hau Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatu da, eta Europar Batasuna/Next Generation EU funtsekin finantzatu da.

faldon logos home2024