Surfaren
batasuna eta
indarra Donostian

Basque Country Surf Company

BCSC enpresa Johnny Cabianca eta Mikel Agote shapers-ek zuzentzen dute, eta, aholkularitza pertsonalizatua eskaintzeaz gain, surfeko oholak egiten dituzte neurrira maila altuko surflarientzat, hasiberrientzat, sour-surfers- entzat eta olatuetan surfa eginez gozatu nahi duen edonorentzat. Errendimendu altuko surf-oholak diseinatu eta fabrikatzen dituzte beira-zuntzean eta epoxy-an. Bereziki neurrirako surf-oholak egiten aritzen dira eta katalogopean, profesionalentzat zein hasiberrientzat. Halaber, bigarren markentzako zerbitzuak eskaintzen dituzte; hots, diseinuak fabrikatu nahi dituztenentzat. 

2016. urtean, Johnny Cabiancak eta Mikel Agotek denbora luzeko ametsa bete zuten; alegia, surf-oholen enpresa sortzea, Basque Country Surf Company (BCSC). Hurbileko lagunak eta shapers-ak dira, kirolarekiko pasio bera bizi dutenak. Bien artean 50 bat urteko esperientzia teknikoa dute kalitate handiko surf-oholak diseinatzen eta fabrikatzen.

Munduan zehar olatu bila egindako bidaiak, jatorriko lekuetan surfeaturiko olatuak (Brasil eta Euskal Herria) eta surfaren mitoekin egindako lankidetzak shapers bezala dituzten estiloak definitu dituzte. Gaur egun, Johnny eta Mikel surfaren nazioarteko egoeran gehien errespetatzen diren bi shapers dira. Abangoardiako teknologia ez ezik, lehen mailako kalitateko materialak eta forma berritzaileak ere eskaintzen dituzte, %100eko amaiera europarrarekin. BCSC enpresa Zarautzen aurkitzen da (Espainia).

  • Basque Country Surf Company SL
  • Calle Abendaño 6. E-20800. Zarautz.
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • +34 943 265 837
  • www.basquecountrysurf.com 

SURF CITY DONOSTIA PROIEKTUAK

Donostia Surf Cityren parte izan
nahi al duzu?

Surf City Donostia klusterraren parte izan nahi baduzu, fomentoss@donostia.eus helbidera guri mezu bat bidali besterik ez duzu egin behar, zure enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa adierazita.

Gure newsletter-a jaso nahi al duzu?

Zure sektorean gertatzen den guztiaren berri izan nahi baduzu, gure berripaperaren harpidetza egin.