Surf City Donostia Klusterra surfaren industriako eragileen elkarte bat da, eta bertan gure jarraitutasuna bermatzeko eta sektore orekatu, berritzaile eta lehiakor bat bilakatzeko xedearekin lan egiten dugu.
Gaur egun, Donostian eta haren inguruan kokatuta dauden sektoreko eragile guztien % 70 baino gehiago gaude Klusterrari atxikita. Horien artean, negozio-ekimenak sustatzen dituzten ekintzaileak, fabrikatzaileak, banatzaileak, ingeniaritzak, saltokiak, surf-eskolak, komunikabideak, ostatu espezializatuak, hartzaileak, erakundeak eta klubak, prestakuntza-zentroak, I+G+b zentroak eta erakunde publikoak gailendu ditzakegu sozio estrategiko gisa.
Surfaren sektoreko agenteak biltzea, surfaren industriako balio-kate osoa barne: ekoizleak, ondasunen eta zerbitzuen hornitzaileak, banatzaileak, ezagutza eta prestakuntzako agenteak, e.a. |
Sektorean, tokiko lankidetza publiko-pribatuaren gune egonkorra sortzea, lankidetza-sarea berrikuntzaren eta lehiakortasunaren hobekuntzaren aldetik partekaturiko balioa sortzeko.. |
Kanpo-sustapena: hiriko surfaren sektorearen proiekzioa hobetzea, tokiko eta nazioarteko proiektuak gauzatuta. |
Donostia Sustapeneko Donostia Surf City Klusteraren ordezkariek abenduaren 2tik 4ra hartu zuten parte Surfaren Hirien Munduko Sarearen Urteko Topaketan (WSCN), Donostia buruan. Topaketan, aurtengoa online, Salinas hiria (Ekuador) izan zen anfitrioia, eta Peruko Miraflores hiria WSNan sartzea ofizial egiteko ere balio izan zuen.
Finalistak izan dira material berriztagarriak dituen fabrikazio proiektu bat eta oholak alokatzeko zerbitzu automatiko bat. Eko-zaintzaileak proiektuak irabazi du, kartoizko sare egitura bat erabiliz fabrikatutako surfeko oholarekin, Donostia Sustapenak, Donostia SurfCity klusterraren bidez, antolatzen duen Surfeko oholen berrikuntza lehiaketaren hirugarren edizioa. Hitzordu honetara 22 proiektu aurkeztu dira, aurreko edizioko parte hartzaileak gaindituz, eta epaimahaiak proiektu horietatik aukeratu ditu hiru sarituak ...
Jada irekita dago laguntza eta zerbitzu guztiak kudeatzen dituen Donostia Sustapenaren leihatila bakarra. Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian. Plan integrala da, eta hainbat neurri biltzen ditu, Covid-19k eraginiko krisiaren ondorioz hirian jarduera ekonomikoa murrizteak edo uzteak eraginiko ondorio ekonomikoak arintzeko. Tokiko esparruan sortu da plana, eta, beste entitate eta erakunde batzuekin batera, helburu du krisiaren eragina murriztea eta etorkizunari begira konfiantza sortzea, Donostiako kontsumoa suspertzeko ...
Donostia Surf City klusterreko ordezkariak eta bertako surf enpresak Brasilgo Santos hirian izan ziren azaroaren 22an, Surf Hirien Munduko Sarearen (WSCN) topaketan parte hartzen. Donostia Sustapenak sare haren sorreran parte hartu zuen. Halaber, Donostiak gidatzen du sarea jardueren antolaketan, eta iazko edizioan ekitaldiaren anfitrioi izan zen. Donostiako ordezkaritzan bertako hainbat enpresak parte hartu zuten, eta beren produktuak parte hartzaileen artean aurkezteko baliatu zuten aukera ...
¿DONOSTIA
SURFCITY-KO KIDE
IZAN NAHI DUZU?
Donostia Surf City-ren klusterreko kide izateko, jar zaitez gurekin harremanetan fomentoss@donostia.eus helbidera idatzita. Besteak beste, adierazi enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefonoa eta e-maila.
Arreta-telefonoa - 943 482 800 / e-mail - fomentoss@donostia.eus / Online - www.fomentosansebastian.eus
Arreta-bulegoa: Reina Regente 8, edificio Teatro Victoria Eugenia, 20003 Donostia - San Sebastián
© 2021 Fomento de San Sebastián.
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para analizar y mejorar tu experiencia de navegación. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Puede obtener más información o cambiar la configuración en Política de cookies.