Surfaren
batasuna eta
indarra Donostian

ZURRIOLA - Donostia

Urumea ibaiaren eskuin bokalean dago, Gros auzoan.1994an, hareatza osoa berriztatu zuten, eta hondartzaren azalera nabarmen handitu. Oso hondartza jendetsua da, batetik Donostiako handiena delako eta bestetik uda-garaian gazte-giroa nagusitzen delako.

Hiri-hondartza horren pasealekuan, merkataritza-eskaintza handia dago: jatetxeak, dendak, surf-eskolak, surf-dendak…Urtean zehar olaturik gehien jasotzen dituen Bizkaiko Golkoko hondartzetako bat denez, surfaren topalekua da Donostian.Irailetik apirilera bitartean hartzen dira olaturik onenak, hondartzara sagailo handiak sartzen dira eta.Udako hilabeteetan, tamainaz eta indarrez txikiagoak badira ere olatuak, surfean egiteko modukoak izaten dira.Hil horietan, gainezka jartzen da hondartza.  

  • Luzera: 800 m
  • Batez besteko zabalera: 110 m
  • Hiritartze-maila: hiritarra
  • Harearen kolorea: urre-kolorekoa 
  • Harea mota: xehea

OLATUAK / Mopaseko pikoa · Erdiko pikoa · Kai-muturra

Groseko hondartzak ondo bereizitako hiru piko ditu.Olatuak hondartza osora sartzen badira ere, ohikoagoak dira hiru eremu zehatzetan.Itsasoa Monpas ingurura heltzen da indar handienarekin, hondartzako lokalak egoten den lekura, hain zuzen.Erdiko eremuak kalitate handiko olatuak eman ditzake, eta askotariko pikoekin, gainera.Eta, bukatzeko, kai-muturra dago. Eskoletako taldeak egon ohi dira bertan, eta, itsasoak indar handiz jotzen duelarik, ezkerreko eta eskuineko olatu luzeak sortzen dira.

OLATUAREN BERESITASUNAK 


  • Lekua · Asko. Leku masifikatua
  • Olatu mota · Denetarik, batez eta eskubiak. Batzutan tuboa dutenak.
  • Urpea · Area
  • Marea · Marea guztiak
  • Haizea · Hegoaldean, Hego-mendebaldean
  • Itsasoa · Txikia
  • Ura · Kutsadura maila. Erdi mailakoa
  • Olatu balorazio · 7 

SURF CITY DONOSTIA PROIEKTUAK

Donostia Surf Cityren parte izan
nahi al duzu?

Surf City Donostia klusterraren parte izan nahi baduzu, fomentoss@donostia.eus helbidera guri mezu bat bidali besterik ez duzu egin behar, zure enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa adierazita.

Gure newsletter-a jaso nahi al duzu?

Zure sektorean gertatzen den guztiaren berri izan nahi baduzu, gure berripaperaren harpidetza egin.