Surfaren
batasuna eta
indarra Donostian

KONTXA | Donostia

Donostiako hondartzarik garrantzitsuena eta ezagunena da.Hiriaren erdi-erdian, Gipuzkoako hiriburuaren nortasun-ezaugarrien erakusgarri da, Urgull mendiari eta Santa Klara uharteari begira dagoen inguru zoragarria.Harea oso fina du eta, marea behean delarik, hareatza zabala eskaintzen du. Jende ugari joaten da bertara paseatzera.Neguan ere, bi asterik behin futbol-txapelketa bat egiten da, hiriko ikastetxeen artean.

Uretako kirol ugari egiten dira hondartza horretan: surfa, bodyboarda, piraguismoa, bela… Gainera, toki aproposa da paddel surfa ikasteko ere.Udaldian, itsasoan hainbat egitura (txirristak, tranpolinak…) jartzen dituzte, inguruaz are gehiago gozatu ahal izateko.Udan oso jendetsua izaten da, eta ostalaritza-zerbitzuak, sorosleak, lurpeko aparkalekuak, eguzkitako- eta toldo-eremua, komun publikoak, aldaketak eta dutxak eskaintzen ditu.

Ingurumenaren kudeaketan egindako lan bikainagatik, Europako Batasunak EMAS kalitate-ziurtagiria (ematen duen garrantzitsuena) berritu zion, 2007an

  • Luzera: 1.500 m 
  • Batez besteko zabalera: 40 m 
  • Hiritartze-maila: hiritarra 
  • Harearen kolorea: urre-kolorekoa 
  • Harea mota: xehea

Kontxa hondartza ordezko lekutzat (alternative spot) jotzen da. Esan nahi du, surfean ibiltzeko moduko olatuak lortzeko, itsasoak nahiko indar handiz jo behar duela.Batzuetan, Zurriola hondartzak olatu handiegiak dituenean, Kontxako olatuak aukera egokia dira surfean aritzeko.Ohiko bi piko ditu: udaletxearen azpiko hormako eskuinekoa eta Loretope ingurukoa.Biak marea gora dagoenean.

OLATUAREN BEREZITASUNAK


  • Lekua · Asko. Leku masifikatua
  • Olatu mota · Denetarik, batez eta eskubiak. 
  • Urpea · Area 
  • Marea · Marea altua
  • Haizea · hegoaldean, hego-mendebaldean, mendebaldean, ipar-mendebaldean
  • Itsasoa · Handiak 
  • Ura · Kutsadura maila. Erdi mailakoa
  • Olatu balorazio · 4

SURF CITY DONOSTIA PROIEKTUAK

Donostia Surf Cityren parte izan
nahi al duzu?

Surf City Donostia klusterraren parte izan nahi baduzu, fomentoss@donostia.eus helbidera guri mezu bat bidali besterik ez duzu egin behar, zure enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa adierazita.

Gure newsletter-a jaso nahi al duzu?

Zure sektorean gertatzen den guztiaren berri izan nahi baduzu, gure berripaperaren harpidetza egin.