Bizkaiko kostaldeko hondartzarik luze eta zabalenetarikoa da, eta izen bereko herrian dago. Bakiok turismo-tradizio handia du, eta, udako hilabeteetan, bikoiztu egiten zaio biztanleria.Orotariko zerbitzuak eskaintzen ditu, eta itsas pasealeku batek inguratzen du.
Bakioko herria inguru zoragarrian dago, Bizkaiko Golkoko lekurik politenetako batetik oso gertu; Gaztelugatxe uhartetxoaz ari gara.Kostaldearekin harrizko ibilbide fin batek lotzen du, eta, tontorrean, San Joani eskainitako X. mendeko baseliza bat dago. Hondartza honek ingurumen-kudeaketako ISO 9001 eta ISO 14001 ziurtagiriak lortu ditu, inguru eder honen kalitatearen erakusgarri.
- Luzera:850 m
- Batez besteko zabalera:150 m
- Hiritartze-maila:hiritarra
- Harearen kolorea:argi marroia
- Harea mota:xehea
Bakioko hondartza surf egiteko Bizkaiko kostaldeko onenetarikoa da.Neguko hiletan lortzen du olatuak baldintzarik egokienak, eta uretan ez da jende larregi pilatzen.Duen orientazioa dela eta, hondoko itsaso ertaina behar du, olatuak sendo eta behar adinako tamainaz hauts daitezen.Pikoak hondartzan zehar batetik bestera ibiltzen badira ere, olaturik onenak mutur bietan sortzen diren hareatzetan hausten dira.
OLATUAREN BEREZITASUNAK
- Lekua · Gutxi neguan eta asko udan
- Olatu mota · Denetarik, batez eta eskubiak.
- Urpea · Area
- Marea · Marea erdia eta baxua
- Haizea · Hego, Hego-ekialdeko, Hego-mendebaldeko
- Itsasoa · Erdia
- Ura · Kutsadura maila. Baxua mailakoa
- Olatu balorazio · 7