Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

Kontrataziorako laguntzak | Alpes plana 2025

 
 

Donostian enplegua sortzeko helburuarekin kontratatzeko laguntzak, enplegua sustatzeko tokiko ekintzen 2025eko deialdi barruan (2025eko uztailaren 31ko EHAA)

 

  • NORI ZUZENDUAK DIRA LAGUNTZAK

    Laguntza hauek tokiko enpresei zuzenduak dira, hau da, lan zentro eta jarduera ekonomikoa Donostiako udal mugartean duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuei.

  • ZEIN BETEKIZUN BETE BEHAR DITU LANGABEAK?

    Kontratatzen diren pertsonak langabezian egotea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea, BITARTEKARITZA DUEN ALTA egoeran. Izen emate horren data lan harremana hasteko egunaren aurretikoa izan beharko da. Langabeak ez dira alta egoeran egongo, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean edo langile autonomoen araubide berezian, lan harremana hasi aurretiko egunetik gutxienez. Betekizun honen helburuetarako, ez dira kontuan hartuko Lanbiden “zerbitzuen eskatzaile” moduan edo BITARTEKARITZARIK GABEKO ALTA egoeran izena emanda dauden pertsonak.

    Kontratatuko diren pertsonak Donostian erroldatuta egotea kontratazioa hasi aurretiko egunetik gutxienez. Gutxienez ere lan harremana hasten den egun bereko eta aurreko eguneko erroldatzea frogatu beharko da.

  • ZEINTZUK DIRA ENPLEGUAREN BETEKIZUNAK?

    Lan kontratuaren hasiera data 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra artekoa izan beharko da.

    • Lanpostuak enpresaren jarduerarekin lotura zuzena izatea.
    • Laguntzarekin kontratatuko den pertsonaren lantokia Donostiako mugartean egotea.
    • Lan kontratua diruz lagunduko den aldi osoan zehar indarrean mantentzea eta lanaldia % 50ekoa izatea gutxienez:
    • Kontratu mugagabeen kasuan, aldi hori 12 hilabetekoa izango da gutxienez.
    • Sei hilabetetik gorako iraupen mugatuko kontratu artistikoen kasuan, sei hilabetez mantendu beharko dira indarrean gutxienez.

    Kontratazioek enplegu sorkuntza garbia ekarri beharko dute, diruz lagundutako kontratuarekin sartu diren pertsonak iritsi aurretiko SEI (6) HILABETEETAN enpresak zuen batez besteko langile kopuruarekiko alderatuta.

  • NOR JOTZEN DA LANGABETZAT, KOLEKTIBOETAKO KIDE IZANDA EDO EZ IZANDA?

    Kolektiboak: mota hauetako bateko langabeekin egiten diren kontratazioak dira:

    • DSBEaren (diru sarrerak bermatzeko errenta) titularrak.
    • 35 urtetik beherakoak kontratuaren datan.
    • Iraupen luzeko langabeak: iraupen luzeko langabetzat joko dira kontratatu aurretiko 540 egunetan “enplegu eskatzaile” moduan izena emanda egon direnak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, betiere epe horretako 360 egunez gutxienez langabezian egon badira.
    • 55 urtetik gorako pertsonak.

    Ez kolektiboak: aurreko kolektiboetako kide EZ diren langabeekin egiten diren kontratazioak dira.

  • ZENBATEKOAK DIRA LAGUNTZAK?

    1) Kolektiboetako kide diren langabeen kontratazio mugagaberako laguntzak:

    1. Gehienez HAMAR MILA EUROKO (10.000,00 €) laguntza gizonei egindako lanaldi osoko lan kontratu MUGAGABE bakoitzeko.
    2. Gehienez HAMAIKA MILA EUROKO (11.000,00 €) laguntza emakumeei egindako lanaldi osoko lan kontratu MUGAGABE bakoitzeko.
    3. Gehienez BOST MILA EUROKO (5.000,00 €) laguntza gizonei egindako lanaldi erdiko lan kontratu MUGAGABE bakoitzeko.
    4. Gehienez BOST MILA ETA BOSTEHUN EUROKO (5.500,00 €) laguntza emakumeei egindako lanaldi erdiko lan kontratu MUGAGABE bakoitzeko.

    Kontratazioak % 50etik gorako lanaldiarekin egiten badira, dirulaguntza (laguntzaren gehieneko zenbatekoa) lanaldiarekiko proportzionala izango da.

    2) Kolektiboetako kide ez diren langabeen kontratazio mugagaberako laguntzak:

    1. Gehienez ZORTZI MILA EUROKO (8.000,00 €) laguntza gizonei egindako lanaldi osoko lan kontratu MUGAGABE bakoitzeko.
    2. Gehienez ZORTZI MILA ETA ZORTZIEHUN MILA EUROKO (8.800,00 €) laguntza emakumeei egindako lanaldi osoko lan kontratu MUGAGABE bakoitzeko.
    3. Gehienez LAU MILA EUROKO (4.000,00 €) laguntza gizonei egindako lanaldi erdiko lan kontratu MUGAGABE bakoitzeko.
    4. Gehienez LAU MILA ETA LAUREHUN EUROKO (4.400,00 €) laguntza emakumeei egindako lanaldi erdiko lan kontratu MUGAGABE bakoitzeko.

    Kontratazio MUGAGABEAK % 50etik gorako lanaldiarekin egiten badira, dirulaguntza (laguntzaren gehieneko zenbatekoa) lanaldiarekiko proportzionala izango da.

    3) Kolektiboetako kide diren artista, teknikari eta laguntzaile langabeak ikuskizun publikoetan eta iraupen mugatuko kontratu artistikoekin kontratatzeko laguntzak (407 edo 507 kontratu kodeak):

    1. Gehienez ZAZPI MILA ETA BOSTEHUN EUROKO (7.500,00 €) laguntza gizonei egindako lanaldi osoko 6 HILABETEKO EDO HORTIKO GORAKO iraupen mugatuko kontratu bakoitzeko.
    2. Gehienez ZORTZI MILA BERREHUN ETA BERROGEITA HAMAR EUROKO (8.250,00 €) laguntza emakumeei egindako lanaldi osoko 6 HILABETEKO EDO HORTIKO GORAKO iraupen mugatuko kontratu bakoitzeko.
    • Laguntza lanaldiarekiko proportzionala izango da.

    Aipatu diren kolektiboetako pertsonak kontratatzeko laguntzen kasuan, amaierako zenbatekoa ez da izango kontratatu den pertsonaren soldata kostuen eta Gizarte Segurantzaren % 100 baino handiagoa, horren barne direla kontratua amaitzeagatiko kalte-ordainak eta enpresaren kargurako Gizarte Segurantzaren kuota dagozkion hobariak eta/edo kenkariak aplikatu ondoren.

    Aipatu diren kolektiboetakoak ez diren pertsonak kontratatzeko laguntzen kasuan, laguntzaren amaierako zenbatekoa ez da izango kontratatu diren pertsonen soldata kostuen eta Gizarte Segurantzaren % 75 baino handiagoa, horren barne direla kontratua amaitzeagatiko kalte-ordainak eta enpresaren kargurako Gizarte Segurantzaren kuota dagozkion hobariak eta/edo kenkariak aplikatu ondoren.

  • NOLA ORDAINDUKO DIRA?

    Laguntza ordainketa bakarrean emango da, emandako zenbatekoaren % 100agatik, kontratazioa hasi eta 12 hilabete igaro ondoren zenbatzen hasiko den bi hilabeteko epe barruan aurkeztu beharko den amaierako justifikazioa jaso ondoren. Nolanahi ere, justifikazioa aurkezteko mugako eguna 2026ko abenduaren 31 izango da.

    Garaiz eta behar bezala aurkeztuko ez balitz edo oinarrietan eskatzen diren betekizunetako bat betetzen ez dela ikusiko balitz, jaso duen ekarpen osoa itzuli beharko du onuradunak, 13. klausulan xedatutakoarekin bat.

  • ZENBATEKO FUNTSAK BIDERATUKO DIRA LAGUNTZA HAUETARA?

    Donostia Sustapenak jarraian adierazitako zenbatekoa bideratuko du laguntza hauetarako, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako dirulaguntzaren Oinarrietan eta enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2025eko laguntza deialdia jasotzen duen 2025eko uztailaren 15eko Ebazpenean xedatutakoaren arabera: LAUREHUN ETA HOGEITA HAMAIKA MILA BERREHUN ETA HIRUROGEI EURO ETA BERROGEITA HAMAZAZPI ZENTIMO (431.260,57 €).

  • ZENBAT LAGUNTZA ESKA DITZAKET?

    Onuradun bakoitzeko 2 laguntza emango dira gehienez.

  • NOIZ EGIN DEZAKET ESKAERA?

    Eskabideak aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 8tik laguntza horretara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte izango da (kasu horretan, agortzea Donostia Sustapenaren webgunean argitaratuko da) edo, agortuko ez balira, deialdia itxi arte, hau da, 2026ko otsailaren 2ra arte.

    Eskabideak 09: 00etatik aurrera irekiko dira. Eskabideak telematikoki aurkeztuko dira Donostia Sustapenaren webgunean (www.fomentosansebastian.eus).

    Informazioa jasotzeko edo zalantzak argitzeko 943 482800 telefonora dei daiteke edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora idatz daiteke, gai hau adierazita: “KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK 2025”. Eranskinak erabat bete beharko dira eta behar bezala sinatu beharko dira.

  • NOLA IZAPIDETU ETA EBATZIKO DIRA?

    Eskabideak erregistro ordenaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, laguntza honi esleitutako baliabide ekonomikoak agortu arte, Oinarri hauen 2. artikuluan xedatutakoaren arabera.

    Eskatutako laguntza ebazteko epea sei hilabetekoa izango da eskabidea erregistratzen denetik hasita, epe horren barruan zenbatu gabe dokumentazio administratiboa zuzentzeko garaiak. Laguntza emateko ebazpena ezarritako epe barruan emango ez balitz, horrek ez du esan nahiko laguntza eman denik.

 

logos 24 V2
* Tokiko enpresek kontratatzeko laguntzen programa, donostian Enpleguaren sorrera bultzatzekoak, enplegua sustatzeko 2025. Urteko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdiaren barruan (E.H.A.A., 2025eko uztailaren 31).

 

Laguntza ekonomiko itxiak