Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

Hazteko programa

 

Donostian enpresa-ekimen berritzaile berriak sortzea, haztea eta sendotzea bultzatzeko programa.

Laguntza horien bidez, enpresa-proiektu horien eskalagarritasuna eta hazkundea bultzatu nahi da, abian jartzea gainditu eta hazkunde-fase hauetan badaude:

Laguntza horiek berrikuntzaren eta talentuaren garapenaren aldeko apustua dute oinarri, eta honako ildo hauetan planteatzen dira:

  • Langile kualifikatuentzako enplegua sortzen eta tokiko talentua garatzen laguntzea. (1. kapitulua) -Ekinn Talent.
  • Balio erantsi handiko eta hazteko potentziala duten ETE berritzaileen hazkundea erraztea, haien produktibitatea handitzeko. (2. kapitulua) -Estrategia.
  • Transferentzia teknologikoa eta tokiko teknologia- eta ikerketa-zentroekiko konexioa sustatzea, ezagutza eta zerbitzu aurreratuak sortzen dituzten eragile diren aldetik (3. kapitulua) - Bonu teknologikoak.

 

  • NORI ZUZENDUTA DAUDE LAGUNTZA HORIEK?

    a) Irabazizko jarduera ekonomikoa egiten duen edo pertsona juridikoa den pertsona fisikoa.

    Pertsona juridikoa edo nortasun juridiko edo fisikorik gabeko taldea izanez gero, honako baldintza hauek ere bete beharko dira:

    Eskaera egiten den unean enpresa txikiaren izaera betetzea. Enpresa txikitzat hartuko da urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko sozietateen gaineko zergari buruzkoak, 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituena:

    1. Ustiapen ekonomikoa egitea.
    2. Bere aktiboa edo eragiketa-bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean definitzen den bezala, HAMAR (10) milioi eurotik gorakoa ez izatea.
    3. Langileen batez bestekoa 50 enplegatura ez iristea.
    4. Aurrez azaldutako baldintzaren bat betetzen ez duten enpresek ez izatea zuzenean edo zeharka % 25eko edo gehiagoko partaidetza, salbu eta aipatutako foru-arauaren IV. kapituluan ezarritako araubide berezia aplikatu behar zaien arrisku-kapitaleko sozietate edo funtsak badira.

    Entitatea Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren arabera sozietate-talde bateko kide denean, adierazitako plantillaren magnitudea talde horretako erakundeen multzoari dagokio.

    b) Laguntza-eskaera aurkezteko unean baliozkotasunez eratuta egotea eta merkatura zuzendutako ustiapen ekonomikoa egitea.

    c) Donostian lantokia izatea, eta bertan egitea diruz lagundutako jarduerak.

    d) Tokiko proiektua izatea eta diruz lagundutako jarduera edo inbertsioa Donostian egitea. Nazioartekotzeko eta sustatzeko ekintzetarako laguntzen kasuan, onuradunaren helbide fiskala, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 48.2 artikuluan jasotako definizioaren arabera, Donostian kokatu beharko da.

    e) Proiektu berritzaileak edo I+G+Bkoak eta negozio-eredu eskalagarria aurkeztea. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresen eta/edo erakundeen proiektuak izango dira.

    Honako hauek ezin izango dira onuradun izan:

    1. Irabazi-asmorik gabeko fundazio eta elkarteak
    2. Irabazi-asmorik gabeko erakundeen, ondare-sozietateen, profesionalen elkargoen eta/edo sektore publikoko erakundeen mende dauden edo horien % 25etik gorako partaidetza duten erakundeak.

    Salbuespen gisa, onuradun izan daitezke, atal honetan deskribatutako kasuan egon arren, baldintza hauetakoren bat betetzen duten erakundeak:

    • Mendeko erakundea edo % 25etik gorako partaidetza duena Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide izatea.
    • Erakunde eskatzailea bera ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak araututako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide izatea.
  • EKINN TALENT: LANBIDEKO IZEN EMATEARI BURUZKO ARGIBIDEAK

    Lanbiden izena emateko modu desberdinei buruzko informazio-orria. Deskargatu (pdf)

  • ZEIN DA LAGUNTZAREN ZENBATEKOA ETA ZER EMATEN DA DIRUZ?

    Laguntzaren zenbatekoa eta diruz lagun daitezkeen kontzeptuak laguntza bakoitzean adierazten dira.

    Kapitulu 1: Ekinn Talent:

    Lanaldi osoko kontratazioaren lehen 6 hilabeteak diruz lagunduko dira.

    • A modalitatea: urteko 20.000 €gordineko gutxieneko soldata

    Laguntzaren oinarrizko zenbatekoa 10.000 €da.

    Laguntza horrek honako igoera hauek izan ditzake laguntzaren oinarriaren gainean:

    • 2.000€ gehiago, kontratatutako pertsona emakumea bada.
    • 2.000€ gehiago, kontratatutako pertsona 35 urtetik beherakoa bada kontratazioaren unean.
    • 2.000€ gehiago, kontratatutako pertsona donostiarra bada eta Donostiara itzultzen bada.
    • 1.000€ gehiago doktoratu aurreko kontratuaren kasuan.

    Gehikuntza horiek metagarriak dira, baina laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz 13.000 €-tik gorakoa izango.

    • B modalitatea: urteko 30.000 €gordineko gutxieneko soldata

    Laguntzaren oinarrizko zenbatekoa 15.000 €-koa izango da.

    Laguntza horrek honako igoera hauek izan ditzake laguntzaren oinarriaren gainean:

    • 2.000€ gehiago, kontratatutako pertsona emakumea bada.
    • 2.000€ gehiago, kontratatutako pertsona 35 urtetik beherakoa bada kontratazioaren unean.
    • 2.000€ gehiago, kontratatutako pertsona donostiarra bada eta Donostiara itzultzen bada.
    • 1.000€ gehiago doktoratu aurreko kontratuaren kasuan.

    Gehikuntza horiek metagarriak dira, baina laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz 18.000 €baino handiagoa izango.

    2. kapitulua: Estrategia:

    20.000 euro arte gastu estrategikoei ekiteko

    1. Finantzaketa eskuratzea, gehienez 10.000 €-ko laguntza, eta % 70eko dirulaguntza.
    2. Berrikuntza produktuan edo zerbitzuan: lehen produktua edo produktu berri bat garatzea: 15.000 €gehienez, eta % 70eko dirulaguntza.
    3. I+Gren babesa: gehienez 15.000 €-ko laguntza eta % 70eko dirulaguntza.
    4. Berrikuntzari lotutako estrategia eta negozio-ereduak, gehienez 10.000 €-ko laguntza eta % 70eko dirulaguntza.
    5. Nazioarteko merkatuen garapena: gehienez 6.000 €-ko laguntza eta % 70eko dirulaguntza.
    6. Prestakuntza espezializatua: gehienez 6.000 €-ko laguntza eta % 70eko dirulaguntza.

    3. kapitulua: Bonu teknologikoak:

    8.000 eta 15.500 €arteko bonuak, bonu motaren eta zentro teknologikoaren arabera.

    Bonua teknologia- eta ikerketa-zentro bakoitzaren katalogoko zerbitzu aurreratuetako bat izango da:

    • 3.1 kapitulua. CEIT Bonu Teknologikoa.
    • 3.2 kapitulua. TECNUN Bonu Teknologikoa.
    • 3.3 kapitulua. VICOMTECH Bonu Teknologikoa.
    • 3.4 kapitulua. TECNALIA Bonu Teknologikoa.
    • 3.5 kapitulua. IIS BIODONOSTIA Bonu Teknologikoa.
    • 3.6 kapitulua. CIC NANOGUNE Bonu Teknologikoa.
    • 3.7 kapitulua. CIC biomaGUNE bonu teknologikoa.
  • NOLA ESKA DEZAKET LAGUNTZA?

    Eskaerak aurkezteko epea oinarri hauen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta baliabide ekonomikoak agortu arte edo, bestela, deialdia itxi arte, hau da, 2024ko Urriaren 30era arte.

    Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus).

    Edozein informazio edo kontsultarako 943 482800 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan erantzungo da, gai gisa honako hau adieraziz:

    Une berean proiektu bererako laguntza bat baino gehiago eskatzen bada, artikulu honetan adierazitako dokumentazioa behin bakarrik aurkeztu beharko da, eta eskatutako laguntza guztietarako memoria bakarra aurkeztu beharko da.

    Eskabide-orriarekin batera, eskatutako administrazio-agiri guztiak aurkeztuko dira, bai eta dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa ere.

    • Administrazio-dokumentazioa
    • Deskripzio-memoria teknikoa (Eranskina: Memoria Teknikoa)

    Memoria teknikoak garatuko den proiektu berritzailea deskribatuko du, bai eta egin beharreko gastuak eta enpresaren hazkundean izango duen eragina ere. Informazio teknikoa eta ekonomikoa izango du, eta alderdi teknikoak, zientifikoak eta berrikuntzakoak, ekonomiko-finantzarioak, negozio-plana eta proiektuaren ustiapen komertziala erakutsi beharko ditu. Proiektuaren diseinu orokorra jasoko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitza-adierazleak), eta argi eta garbi adieraziko du zer egoeratan dagoen.

    • Laguntza mota bakoitzaren memoria espezifikoa
  • NOLAKOA DA HAUTAKETA-PROZESUA?

    Eskabideak sarrera-erregistroaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, baliabide ekonomikoak agortu arte.

    Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

    • Proiektuari buruzko balorazio orokorra laguntza guztietarako (Memoria Teknikoaren eranskina): 80 puntu, gehienez.
    • Berariazko balorazioa, laguntza mota bakoitzean aurreikusitakoaren arabera. Laguntza mota bakoitzerako ebaluazio-irizpideak dagokion kapituluan zehazten dira.

    Ezaugarri hauetakoren bat duten tokiko proiektuak izan beharko dute:

    • Egungo merkatuarekiko edo gizartearekiko balio diferentziala
    • Erabilera intentsiboa teknologian, ezagutzan eta/edo berrikuntzan
    • I+G proiektuak
    • Produktu eta/edo zerbitzu berriak eta erabilgarriak
    • Daudenak baino eraginkorragoak diren eta gure hiriaren garapen sozioekonomikoan eragin handiagoa duten negozio-prozesuak edo -ereduak.
    • Profil kualifikatuak dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak.

    Proiektuak balorazio-irizpide hauen arabera ebaluatuko dira:

    1. Proiektuen kalitate zientifiko-teknikoa eta berrikuntza kalitatea

    50

    2. Enpresaren negozio planaren bideragarritasuna, inpaktu ekonomikoa eta errentagarritasuna:

    30

    PROIEKTUAREN PUNTUAZIOA GUZTIRA

    80

     

    Proiektu bat onartzeko eta dagokion laguntzaren ebaluaziora pasatzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 60 puntukoa izango da balorazio orokorrean; beraz, eskatutako gutxieneko puntuazio horren barruko puntuazioa lortzen duten eskabideak kanpoan geratuko dira.

    Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea lau hilabetekoa izango da deialdia ixten denetik aurrera

  • ZEIN DA LAGUNTZA JUSTIFIKATZEKO ETA ORDAINTZEKO EPEA?

    Justifikatzeko epea desberdina izango da laguntza mota bakoitzerako, eta laguntza bakoitzean adieraziko da.

    Ekinn Talent laguntzak (1. kapitulua) % 40an kofinantzatuko ditu Europako Gizarte Funtsak, EAEko FSE+ 2021-2027 Programaren esparruan, EKINN TALENT programarako.

 

* Ekinn Talent laguntzak (1. kapitulua) % 40an kofinantzatuko ditu Europako Gizarte Funtsak, EAEko FSE+ 2021-2027 Programaren esparruan, EKINN TALENT programarako.

logosbecas2024V2