Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

EKINN+ Osasuna programa

 

EKINN+OSASUNA, IIS BIODONOSTIA OSASUN IKERKETAKO INSTITUTUAREKIN ELKARLANEAN BIOOSASUNAREN ALORREKO ENPRESA EKIMEN BERRITZAILE BERRIAK SORTZEA, HAZTEA ETA FINKATZEA SUSTATZEKO PROGRAMA

Osasunaren arloan, proiektu berritzaile bat sortzeko eta finkatzeko laguntza bila ari bazara, horretan lagunduko dizugu.

EKINN+ Osasuna hamar hilabeteko programa bat da eta zure ideia proiektu berritzaile gisa baliozkotu ahal izango duzu eta proiektua martxan jartzeko laguntza ere jasoko duzu. Programari esker, aholkularitza, laguntza ekonomikoa, * etxebizitzarako aukera, finantzaketarako laguntza jasoko dituzu, eta EKINN+ Programatik pasatu diren enpresen komunitateko kide izango zara, eta sortzen diren topaguneetan parte hartu ahal izango duzu. Gainera, mentoring aditua izango duzu IIS Biodonostiako ikertzaileen bitartez.

* Talent Housen  ostatu bat izateko aukera duzu RTalent Egoitza programari esker. Programa honi esker alokairu hobaridun, eta bi urteko gehieneko egonaldia izan dezakezu zure ibilbide profesionala egiten jarrai dezazun. Hemen aurkituko duzu informazio guztia.
  • NORK HAR DEZAKE PARTE EKINN+EN?
    • Osasun-arloan enpresa-proiektu berritzaile eta/edo oinarri teknologikoko bat duten ekintzaileak, eskaera aurkeztu eta hurrengo egunean Donostian eratuko direnak.
    • Osasun-arloan enpresa berritzaileak eta/edo oinarri teknologikoa dutenak, Donostian kokatutakoak eta sortu berriak; enpresa proiektu berritzaile bat eta gehienez ere 7urte izan behar dituzte. Salbuespen gisa, Donostia Sustapenak antzinatasun handiagoa duten eskatzaileek parte hartzea onartu ahal izango du.
    • Enpresa txikiak, I+Gko produktu/teknologia intentsiboen dibertsifikazio-prozesuen esparruan enpresa-proiektu bati ekiten diotenak (barne-ekintzailetza).
    • Ezagutza sortzeko agenteen spin offs-ak (ikerketa-zentroak, teknologia-zentroak, unibertsitateak, etab.), garatutako aktibo teknologikoak transferitzeko eta merkatura iristeko.
  • PROGRAMAK ZER ESKEINTZEN DIT?

    Ekin + programa laguntza-tresna integral gisa aurkezten da, eta honako ildo hauek biltzen ditu:

    1) Aholkularitza espezializatua:

    • 1.1 EKINN+ programaren berezko aholkularitza, adituaren laguntzarekin eta 10 hilabeteko iraupena, 4 intentsiboa eta 6 jarraipena duten laguntza-zerbitzu osagarriekin.
    • 1.2 Osasunaren arloan aditua den mentoringa, Biodonostia OIIko ikertzaileen bidez

    2) Prestasun-laguntza: Ekin + aholkularitza-fasean ezarritako helburuak lortzeko behar den dedikazioa ahalbidetzera bideratutako laguntza ekonomikoa.

    3) Ekin + Osasuna laguntza: enpresa-proiektuen azelerazioan eragina duten gastuak ordaintzeko laguntza ekonomikoa.

    4) Lan-espazioetarako sarbidea: Donostia Sustapenaren eraikin eta enpresa-zentroetan.

    5) Elkargi Abal Fondorako sarbidea

    6) Ostatua/etxebizitza eskuratzea: Donostia Sustapenak dituen eraikinetan, eta Donostiako gazteentzako Talent Egoitzak programan ezarritako baldintzak betez.

    7) EKINN+ komunitatean sartzea

  • ZEIN DA LAGUNTZA EKONOMIKOAREN ZENBATEKOA ETA ZEIN GASTU LAGUNTZEN DIRA DIRUZ?

    Programak 2 laguntza-mota aurreikusten ditu:

          1. Prestasunerako laguntza.

    5.000 euroko dirulaguntza, EKINN+Osasuna Aholkularitza fasean ezarritako helburuak lortzeko beharrezkoa den prestasuna izatea ahalbidetzeko.

          1. EKINN+ Osasuna laguntza:

    Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 20.000 euro izango da eta muga bat jarriko da dirulaguntzaren kontzeptu bakoitzeko, jarraian adierazitako moduan:

    1. Gazte kualifikatuen KONTRATAZIO BERRIAK; gehienez ere 13.000 euro kontratazio berri bakoitzeko (Oinarrizako laguntza 10.000€-takoa + gehigarriak)
      1. FINANTZAKETA AUKERA: gehieneko laguntza 10.000 euro; %70 diruz lagundu ahal izango da.
      2. BERRIKUNTZA PRODUKTU EDO ZERBITZUAN: lehenengo produktua edo produktu berri bat garatzea: gehieneko laguntza 15.000 euro; %70 diruz lagundu ahal izango da:
      3. I+G BABESA: gehieneko laguntza 15.000euro; %70 diruz lagundu ahal izango da
      4. NAZIOARTEKO MERKATUEN GARAPENA: gehieneko laguntza 6.000 euro; %70 diruz lagundu ahal izango da.
  • NOIZ ETA NOLA ESKATU BEHAR DA?

    Eskaerak laburpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aurkeztu ahal izango dira, deialdia itxi arte, hau da, 2023ko azaroaren 15 arte.

    Eskaerak bide telematikoz aurkeztu behar izango dira, Donostia Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus).

    Aurkeztu beharrezko dokumentazioa hau izango da:

    • Eskaera eranskina
    • Dirulaguntza eskatzen duen erakundearen “bankuko datuen" eranskina, dagokion banku erakundeak zigilatua, edo dokumentu baliokidea, banku erakundeak behar bezala zigilatua. Ekintzaileen kasuan, justifikatzeko unean bertan aurkeztuko da.
    • Pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NAN agiriaren kopia.
    • Pertsona juridikoa bada, eskatzailearen IFK agiriaren kopia eta, hala badagokio, ahalordedunaren NAN agiria.
    • Deskribapen txosten teknikoa eta ekonomikoa (“Txosten teknikoa” eranskina)

  • NOLAKOA DA HAUTAKETA-PROZESUA?

    Dirulaguntzak lehiaketa prozeduraren bidez emango dira.

    Eskaerak kanpoko adituek ebaluatuko dituzte; aditu horiek, gainera, onartutako proiektuen garapenaren eta gastuen jarraipena egin ahal izango dute, eta oinarri arautzaile hauek aplikatzean sor daitezkeen gaiak ebatzi eta interpretazioak egin ahal izango dituzte.

    Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

    • Txosten tekniko eta ekonomikoaren balorazio (“Txosten teknikoa” eranskina), gehienez 100 puntu; proiektua onartzeko, gutxienez 65 puntu lortu beharko dira.
    • Elkarrizketa Donostia Sustapenarekin, proiektuaren xehetasunak eta talde sustatzailea ezagutzeko eta proiektuak adierazitako irizpideen arabera lortu duen hasierako balorazioa egiaztatzeko.

    Proiektua onartzeko eta elkarrizketa fasera igarotzeko, eskatzen den gutxieneko puntuazioa (65 puntu) gainditu beharko du txosten tekniko eta ekonomikoaren balorazioan.

    Tokiko proiektuak izango dira eta ondoko ezaugarrietako bat izango dute:

    1. Balio bereizgarri bat izatea, gaur egungo merkatuari edo gizarteari dagokionez.
    2. Teknologia, ezagutza eta/edo berrikuntzaren erabilera intentsiboa.
    3. I+G arloko proiektuak.
    4. Produktu eta/edo zerbitzu berriak eta lagungarriak.
    5. Daudenak baino eraginkorragoak diren eta gure hiriko garapen sozioekonomikoan inpaktu handiagoa izango duten prozesuak edo negozio ereduak.
    6. Profil kualifikatuak eskatzen dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak bultzatzen dituzten proiektuak.
  • ZEIN DA JUSTIFIKATZEKO EPEA?

    Dirulaguntza bi epetan ordainduko da, “lehen justifikazioa” eta “azken justifikazioa” izenburuko apartatuetan eskatzen den dokumentazioa aurkeztu ondoren. Gainera, 3.1 kontzeptuari ("Kontratazio berria") dagozkion gastuak justifikatzen direnean, kontratatutako pertsonari eta bere kontratuari buruzko dokumentazioa aurkeztu beharko da, oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko.

    Lehen justifikazioa:

    Lehen justifikazioa programaren fase intentsiboa behin bukatuta aurkeztu ahal izango da (aholkularitzaren lehenengo 4 hilabeteak bukatutakoan), eta honako hauek ordaintzeko eskaera egin ahal izango da:

    • Prestasunerako laguntza: 5.000 euro
    • EKINN+Osasuna laguntza, zati bat edo osoa (gehienez 20.000 euro)

    Prestasunerako laguntza epe bakarrean ordainduko da, EKINN+Osasuna Aholkularitza zerbitzuaren fase intentsiboa bukatu eta markatutako mugarriak lortu ondoren, onuradunak eskuratzen duen prestasun konpromisoa beteta.

    EKINN+Osasuna laguntza ordaintzeko, zati baten justifikazioa (gastu osoa egikaritu ezin izan denean) edo gastu osoaren justifikazioa aurkeztu ahal izango da. Kontratazio berriari lotutako gastuak ez dira aurkeztuko, kontratuaren lehenengo 6 hilabeteak igaro ez badira.

    Azken justifikazioa:

    EKINN+Osasuna laguntzaren bidez diruz lagun daitezkeen eta lehen justifikazioan aurkeztu ez diren gainerako kontzeptuetarako eta EKINN+Osasuna laguntza osorako (20.000 euro), azken justifikazio bakarra aurkeztu beharko da, diruz lagun daitezkeen eta onetsi diren kontzeptu guztiak jasotzen dituena.

    Oro har, justifikazioa aurkezteko eta dirulaguntzak ordaintzeko epeak honako hauek dira:

    • Azken justifikazioa aurkezteko epemuga 2024ko Urriaren 30a izango da.

Dokumentazioa eta erlazionatutako estekak

ENPRESA ESKAERA

 

Oraindik enpresa bat sortu ez duen ekintzailea bazara, EKINN+ programan parte hartzeko eskaera egin dezakezu esteka honetan.

EKINTZAILEAK ESKAERA
 

* Programan sartzeko eskaera egiteko azken eguna 2023/11/15 da.