Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

Donostian enpresa berriak sortzen laguntzeko laguntza-programa

 

2023an enpresa berri bat martxan jarri duzu edo jarriko duzu Donostian, eta lanpostu berriren bat sortuko da?

Laguntza hauen helburua da Donostian 2023an sortutako enpresa berriei laguntzea, baldin eta lanpostu berriak sortzen badituzte, bai beren kontura, bai kontratazio bidez, eta, bereziki, beren proiektuak Donostiako Sustapenaren zerbitzuen eta programen bidez garatu dituzten enpresei, baldin eta merkataritza-lokalak gaitzen badituzte eta berritzaileak badira.

 

  • ¿NORK JASO DEZAKE LAGUNTZA HAU?

    2023an sortutako enpresak, egoitza fiskala Donostian dutenak eta Gizarte Segurantzan gutxienez alta bat eman dutenak.

  • ¿ZER BALDINTZA BETE BEHAR DIRA?
    1. Laguntzaren xede den jardueraren eta lantokiaren zerga-egoitza Donostiako udalerrian egotea.
    2. Enpresa sortzea eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta ematea, 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egitea, egun biak barne.
    3. Jarduera berean edo antzekoan Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan matrikulatu ez izana laguntza eskatzen duten enpresa sortu aurreko sei hilabeteetan.
    4. Aurreko enpresa baten forma juridikoa aldatze hutsetik sortutako enpresa berriak ez izatea.
    5. 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean Gizarte Segurantzan gutxienez alta berri bat ematea.. Eta lehenengo urtean mantentzea. (Langile baten kontratazio mugagabea edo autonomo gisa edo araubide orokorrean)
    6. Enpresa eratu aurretik, bazkideren batek Donostiako Sustapenak aldian-aldian eskaintzen dituen prestakuntza-saioak osatu izana edo enpresa-plan bat izatea.
  • ¿ZER KOPURU JASO DAITEZKE?

    Sortutako enpresa berrientzako laguntzaren gehieneko zenbatekoa honako hau izango da, kalean merkataritza-lokal bat duten ala ez kontuan hartuta, dela alokairuan, dela jabetzan:

    • HAMAR MILA (10.000 €) EURO, CON merkataritza-lokala kalean duten enpresa berrientzat
    • BOST MILA ETA EHUN (5.100 €) EURO, kalean merkataritza-lokalik EZ duten enpresa berrientzat.
    • Zenbateko horietara iritsi ahal izango da oinarrietan adierazitako kasuak betetzen direnean.
  • ¿ZER GASTU LAGUNTZEN DIRA DIRUZ

    Diruz lagundu ahal izango dira enpresa abian eta martxan jartzeko beharrezkoak diren gastuak, baldin eta Ekonomia-jardueren gaineko Zergan (EJZ) alta eman baino 2 hilabete lehenago egiten badira eta alta eman eta 12 hilabete igaro arte egiten badira.

    Kaleko merkataritza-lokalak berritzearekin lotutako gastuen kasuan, alta eman aurretik markatutako 2 hilabeteak baino lehenagokoak izan daitezke, baina Donostia Sustapenak baliozkotu beharko ditu.

    Diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauek izango dira:

    • Enpresa eratzeko gastuak (irekitzeko lizentziak, jarduera-lizentziak, notario-gastuak etab).
    • Lehendik dauden enpresak erostea, enpresak garatzen duen jarduerarekin jarraitzeko.
    • Inbertsioak.
    • Ibilgailuak erosiz gero, jarduera ekonomikoari bakarrik eragiten diotela modu frogagarrian frogatzen dutenak baino ez
    • Patenteak, erabilgarritasun-modeloak, markak eta diseinu industrialak izapidetzearen eta lortzearen ondoriozko gastuak.
    • Norberaren jarduerari eta bazkideen prestakuntza profesionalari lotutako prestakuntza-gastuak.
    • Langile autonomoen erregimen bereziko eta Gizarte Segurantzako erregimen orokorreko kotizazioaren ordainketari dagozkion kuotak.
    • Soldatak.
    • Jarduera ekonomikoari atxikitako higiezinak egokitzeko eta/edo birgaitzeko obrak
    • Proiektuari lotutako komunikazio-gastuak
    • Jarduera ekonomikoari atxikitako higiezinen errentamendu-gastuak (alokairuak).
    • Merkataritza-lokalaren hipoteka-maileguaren kuotak
    • Merkataritza-lokalen obra- edo birgaitze-gastuen kasuan, gastuak hauek izan beharko dira:
        1. Erakusleihoak eta pertsianak berritzea edo ordeztea.
        2. Barruko eta kanpoko argiztapena.
        3. Lokaleko igeltserotzako, arotzeriako, iturgintzako, elektrizitateko eta pinturako obrak eta eraberritzeak
        4. Fatxada birmoldatzea eta berritzea: igeltserotza-, arotzeria- eta pintura-lanak.
        5. Irisgarritasuna.
        6. Lokala eraberritzeko proiektu teknikoa, teknikari elkargokide eskudunak sinatua, eta lokalaren obra-lizentziari eta lokala irekitzeko lizentziari dagokion udal-tasa, hala badagokio.
        7. Antzeko beste batzuk. 

    Gastuak justifikatzeko aurkezten diren fakturak osorik ordainduta egon beharko dira, diruz lagundu ahal izateko.

    Ez dira kontuan hartuko 100 eurotik beherako, zergak kenduta, gastua frogatzen duten fakturak eta agiriak. Autonomo-kuotak izan ezik, horiek diruz lagunduko baitira zenbatekoa edozein dela ere.

  • ¿NOLA ETA NOIZ EGINTEN DA ESKAERA?

    Dirulaguntza argitaratu aurretik zure enpresari EJZn alta eman badiozu, 2 hilabeteko epea izango duzu eskaera aurkezteko, argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Aldiz, zure enpresa laguntza argitaratu ondoren sortu bada, zure erreferentzia EJZn alta emandako data izango da, eta 2 hilabeteko epea izango duzu data horretatik aurrera, betiere 2023ko abenduaren 31 baino lehen.

    Eskabideei erregistro-ordenaren arabera erantzungo zaie, partida agortu arte.

    Eskabideak telematikoki aurkeztu beharko dira, Donostia Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus) eta hurrengo dokumentazioa aurkeztu beharko da.

    ERANSKINAK

    • Eskabidearen eranskina (sinadura elektronikoa behar da)
    • Enpresa-eskatzailearen banku-datuak, banketxeak zigilatuta edo banku-dokumentu baliokidea (titulartasun-ziurtagiria).
    • Finantza Memoriaren eranskina, fakturak eta ordainagiriak erantsita.
    • Proiektu berritzailearen memoriaren eranskina (handiagotze hori eskatzen bada bakarrik)

    ENPRESAREN DOKUMENTUAK

    • Enpresa-eskatzailearen IFK
    • Pertsona juridikoa bada, eraketa-eskritura edo -agiriak, estatutuak edo sortze-akta, bere jarduera arautzen duten arauak jasotzen dituztenak, eta, hala badagokio, dagokion Erregistro Publikoan behar bezala inskribatuta daudenak, pertsona juridiko motaren arabera.
    • Berezko nortasun juridikorik gabeko sozietate zibilen kasuan, Foru Ogasunak zigilatutako kontratu pribatua sartuko da.
    • Fakturen kopia eta horien ordainagiria, 5. artikuluan ezarritakoaren arabera. (Dokumentu horiek eskabidea egiten den unean edo justifikazioa egiten den unean aurkeztu ahal izango dira).
    • Kontratu mugagabea duten pertsonen kontratuaren kopia, baldin eta enplegua sortzeko baldintza enpresari lotutako langileak kontratatzearen ondorio bada.

    BAZKIDEEN AGIRIAK

    • Eskatzailearen eta laguntza lortu nahi duten gainerako bazkideen NANa
    • Sustatzailearen lan-bizitza, Gizarte Segurantzan alta berria dokumentatzen duena, enplegua sortzeko baldintza betetzen duena, edo dagokion mutualitatean altaren kopia, elkargokide diren profesionalen kasuan.
    • Donostia Sustapenak eskainitako prestakuntza ez egiteagatiko salbuespena egiaztatu behar izanez gero:
      • Enpresa-plana edo hausnarketa-dokumentua, oinarri hauen 4. artikuluan adierazitako gutxieneko edukiarekin.

    HANDIAGOTZEAK EGIAZTATZEKO AGIRIAK

    • Alokairu- edo hipoteka-gehikuntzarako: bi alderdiek behar bezala sinatutako errentamendu-kontratua, edo hipoteka-maileguaren eskritura.
    • Merkataritza-lokalean egindako obren fakturak. Obren ondoriozko handiagotzea eskabidea aurkeztu aurretik egindako obren kasuan bakarrik emango da.
  • ¿NOLA JAKINGO DUT LAGUNTZA JASO DUDAN ALA EZ?
    3 hilabeteko epean jasoko duzu erantzuna, zure eskaera aurkezten duzun egunetik zenbatzen hasita. Baina epe horretan ezer jakinarazten ez badizugu, ez du esan nahi laguntza jasotzeko eskubidea duzunik.
  • Posta elektronikoz jakinaraziko dizugu, laguntza eman edo ukatu. Gainera, onuradunen zerrenda argitaratuko da.

Dokumentazioa eta erlazionatutako estekak

ONLINE ESKAERA

Eskaera aurkezteko epea zure enpresak EJZn alta emandako dataren araberakoa izango da (kontsultatu oinarriak). Deialdia 2023/12/31n itxiko da.