Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

Donostiako enogastronomiaren esparruko aisialdiaren eta turismoaren sektorean prestakuntza eta enplegu berritzailea sustatzeko proiektu eragileak bultzatzeko programa

 

Langabeen laneratzera edo hiriko enogastronomiaren esparruko aisialdiaren eta turismoaren sektorean langileen, enplegua hobetzera bideratutako proiektu eragile eta esperimentalak txertatzeko laguntza programa.

Programaren helburua da langabeen laneratzera edo hiriko enogastronomiaren esparruko aisialdiaren eta turismoaren sektorean langileen, nagusiki, donostiarren, enplegua hobetzera bideratutako proiektu eragile eta esperimentalak txertatzen laguntzea, sektoreko enpresetako profil profesionalek egun dituzten premiei erantzungo dieten profil profesional lehiakorrak sustatzeko xedez.

  • Nor izan daiteke LAGUNTZA HORIEN onuradun?
    • Irabazi asmorik ez duten prestakuntza arloko erakundeak, baldin eta beren helburu sozial edo sorrerakoen artean gizarte-bazterkeria pairatzeko arriskua duten pertsonak laneratzea badago.
    • Prestakuntza arloko erakunde publikoak edo pribatuak, enplegurako izaera autonomikoko prestakuntza arloko erakundeen Erregistroetako batean edo Prestakuntza arloko Erakundeen Estatuko Erregistroan erregistratuta daudenak.
    • Euskadiko hirugarren sektoreko erakundeak, zailtasunak bereziak dituzten pertsonak gizarteratu eta laneratzeko xedea dutenak, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Erakundeen Erroldan erregistratuta daudenak.
    • Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak homologatutako lanean kokatu edota orientatzeko agentziak.
    • Enogastronomiaren esparruko aisialdiaren eta turismoaren sektorearekin lotutako arloko Fundazioak edota Elkarteak.
    • Gizarteratzearekin eta laneratzearekin lotutako beste erakunde batzuk, lanlekua eta ekonomia-jarduerak Donostiako udal barrutian kokatuta badute.
  • ZER BETEKIZUN BETE BEHAR DITUZTE PROIEKTU ERAGILEEK?

    1.) Tokiko bi erakunde edo gehiagoren artean egin beharko dira, halakotzat ulertuta, nagusiki, prestakuntza-zentroak, hirugarren sektoreko erakundeak, lanean kokatu eta orientatzeko agentziak, arloko Fundazioak edota Elkarteak. Horien artean proiektu eragile esperimentala egituratuko duten ekintzen inguruko baterako proposamen bat garatuko da, enplegagarritasuna barneratu eta hobetzeko, edota laneratzeko xedez.

    2.) Enplegu-aukerak sortzeko eta parte hartzen duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko gaitasuna izan beharko dute, enogastronomiaren esparruko aisialdiaren eta turismoaren sektorean

    3.) Honako jarduketa hauen inguruan garatu ahal izango dira proiektu eragile esperimentalak (elkarren artean osagarriak diren edo mistoak diren formulekin):

    • Zailtasun gehiago dituzten pertsonen Arretarako Jarduketak: laneratzeko oztopo handiagoak dituzten pertsona parte-hartzaileen premia espezifikoak artatzea, enplegagarritasuna hobetzeko zeharkako prestakuntzen bidez, kolektibora egokitutako metodologiak erabiliz.
    • Osoko Planak garatzeko jarduketak, ibilbide osoa aintzatetsiz, hots, hautematea, kualifikazio teknikoa eta zeharkakoa eta akonpainamendua laneratzean.
    • Lan-praktikak garatzeko jarduketak: Parte-hartzaileei praktika profesionalak burutzeko aukera ematea, esperientzia baitaratzeko enogastronomiaren esparruko aisialdiaren eta turismoaren sektorean edo horretatik eratorritakoetan: garbiketa, mantenua, kudeaketa administratiboa eta hondakinen kudeaketa.
    • Enplegu-eskaintzak proiektatzeko jarduketak: Enogastronomiaren esparruko aisialdiaren eta turismoaren sektoreko enpresekin lankidetzan aritzea, pertsona parte-hartzaileentzako lanerako aukerak sortzeko xedez. Gainera, zaurgarritasun-egoeran dauden kolektiboentzako enplegu-poltsa bat sortzea.
    • Sentsibilizazioko eta tokiko enpresen aldetiko kontrataziorako jarduketak: Tokiko enpresen artean sentsibilizazio-kanpainak burutzea, gizarte-bazterkeria pairatzeko arriskuan dauden kolektiboetako pertsonen kontratazioa sustatzeko.
    • Ekintzailetza bultzatzeko jarduketak: Enogastronomiaren esparruko aisialdiaren eta turismoaren sektorearen barruan ekimen ekintzaileen sorrera sustatzea, pertsona parte-hartzaileei laguntza eta prestakuntza eskainiz.
    • Lankidetza-sinergiak sortzeko jarduketak, pertsonen autonomia edo enplegua bilatzeko prozesuetan beren posizionamendua lantzeko zeharkako prestakuntza sustatzeko xedez.

    Proiektu guztiek gutxienez 15 pertsonako xede publikoa izango dute, gehienez 30 pertsonek parte hartzeko aukerarekin, Donostiakoak izatea lehenetsiz, eta horien artean, gutxienez, % 40 emakumeak izango dira. Modu ezohikoan, Donostia Sustapenak betekizun hori betetzen ez duen proiektu bat gauzatzea baimendu ahal izango du. Gainera, parte hartzen duten pertsona guztiak enplegu-eskatzaile modura inskribatuta egon beharko dira (Alta bitartekotzarekin) Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzua).

  • ZEIN DA LAGUNTZAREN ZENBATEKOA proiektuko ETA ZEIN DIRA DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN GASTUAK?

    Laguntzaren zenbatekoa, oro har, diruz lagun daitezkeen gastuen % 100ekoa izango da, aurkeztutako eskaera bakoitzeko HIRUROGEI MILA EUROKO (60.000 €) gehienezko muga gainditu gabe.

    Justifikatutako gastu guztiak laguntza justifikatzeko azken dataren aurretik ordaindu beharko dira.

    Oro har, diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko dira, zalantzarik gabe diruz lagundutako jardueraren izaerarekin lotura dutenak eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako epe barruan egin direnak:

    1. Proiektura lotutako langileen kostuak.
    2. Enpresa espezializatuan kontratatzearekin lotutako gastuak
    3. Funtzionamendu-gastuak.

    Diruz lagun daitezkeen gastuen eskurapen-kostua ezingo da, inolaz ere, merkatuko baliotik gorakoa izan.

    Gastu guztiak dirulaguntza eskatzen duen erakundeak egindakoak izan beharko dira.

    Diruz lagun daitezkeen gastuen egikaritze-epea 2025eko urtarrilaren 1etik dirulaguntzaren justifikazioa egiteko gehienezko epearen artekoa izango da.

  • NOLA ESKATU DEZAKET LAGUNTZA?

    Eskaerak aurkezteko epea Oinarri hauen iragarkia Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean argitaratu eta ondoren horien laburpen bat Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta deialdia itxi artekoa (2023ko apirilak 21) izango da. Hori 2025eko irailaren 10ean gertatuko da.

    Eskaerak telematikoki egingo dira Donostia Sustapenaren webgunetik (www.fomentosansebastian.eus).

    Edozein informazio edo kontsulta 943.482800 telefono-zenbakian edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan jasoko da, gai modura honako hau ipinita: “Prestakuntza eta enplegurako proiektu eragileen laguntzak”. Publikoaren arretarako ordutegia Donostia Sustapenaren Webgunean aipatzen dena izango da.

    Erakunde onuradunek, gehienez ere, bi dirulaguntza-eskaera egin ahalko dituzte, proiektu ezberdinekin lotuta.

    Proiektu bakoitzerako dirulaguntza bakarra onartuko da, eta horrekin lotutako eskaera proiektuan parte hartzen duten edo kolaboratzen duten erakundeetako bakarrak izapidetuko du.

  • ZENBAT LAGUNTZA ESKATU DITZAKET?

    Donostiako Udalak, gehienez, 2 dirulaguntza onartu ahal izango ditu erakunde eskatzaile bakoitzeko.

  • NOLA EBALUATU ETA EBATZIKO DA?

    Laguntzak onartzeko prozedura lehia bidezkoa izango da

    Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

    • Memoria teknikoaren eta ekonomikoaren balorazioa (“Memoria teknikoa”), 100 puntu gehienez, eta proiektua onartzeko 60 puntu lortu beharko dira gutxienez.

    Proiektu bat onartu dadin eta elkarrizketara bideratu dadin, 60 puntuko gutxienezko puntuazioa gainditu beharko du memoria teknikoaren eta ekonomikoaren balorazioan.

    Honako ezaugarri hauetakoren bat duten tokiko proiektuak izan beharko dira:

    • Enplegu-aukerak sortzea eta parte hartzen duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, enogastronomiaren esparruko aisialdiaren eta turismoaren sektorean.
    • Sektorean laneratzea erraztea konpetentziak baitaratuz, trebetasun praktikoak garatuz eta esparruko eragileen eta enpresen arteko lankidetzaren bidez.
    • Sektorean profil profesionalen dibertsifikazioa eta zaurgarritasun-egoeran dauden kolektiboak kontuan har daitezela bultzatzea.
    • Sektore honetan kolektiboak modu egiazkoan integratzea lortzea, profesionalizatu egiten direlako edo tokiko enogastronomiaren esparruko enpresa edo jarduera aisialdi eta turistikoetan sartzeagatik.
    • Enogastronomiaren esparruko aisialdiaren eta turismoaren sektorean, epe luzera begira, enplegua sortzeari dagokionez eragin ukigarria erakustea.
  • NOIZ JASOKO DUT LAGUNTZAREN ORDAINKETA?

    Dirulaguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, behin gastu guztiak justifikatuta, eta eskatzen den dokumentazioa helarazi ostean.

    Laguntzen onuradun diren pertsonek laguntzaren xede den jarduketa burutu dela, fakturatu dela eta ordaindu dela justifikatu beharko dute 2026ko martxoaren 2a baino lehen. Ezohiko kasuan, eta behar bezala justifikatuta, Donostia Sustapenak beste epe bat onartu ahal izango du.

    Epeak edo Oinarri hauetan ezarritako edozein betekizun eta baldintza bete ezean, laguntza baliogabekotzat joko da, eta horrekin lotutako ebazpena emango da.

 

* Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, eta Europar Batasuneko Next-Generation funtsek finantzatuta.

europa gv logos

Laguntza ekonomiko itxiak