Zure negozioa Donostian kokatzeko espazio bat behar duzu?

7 enpresa zentro ditugu hirian zehar, puntako teknologia azpiegiturekin eta doako aholkularitza, berrikuntza edo nazioartekotze zerbitzuekin.

ZENTEK

Bidebietan erabilgarri dauden 22 lokaletako bat zuretzat izan daiteke. Bulego handi eta zabal bat behar ez baduzu, 15 eta 40 m2 bitarteko 22 espazio hauek interesatuko zaizkizu. Atezaintza-zerbitzua, alarma, bilera-gelak eta sarbide erraza dute. Garraio publikoko hainbat linea ditu, kokapen ezin hobea bihurtuz.

 

  • ZER DA ZENTEK NIRETZAT?

    Alokairuko bulego espazio hau informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien sektoreko enpresak hartzeko eraiki da. Lokalak neurri ertainekoak dira (15 eta 40 m2 bitartekoak), sektoreko enpresek behar dutenarekin bat.

    Bidebietako Pasai San Pedro hiribidean kokatuta dagoela, oso-oso komunikazio onak ditu hirigunearekin. 10 minutuan behin dituzu autobusak.

  • NOLAKOAK DIRA ZENTEK-EN ERABILGARRI DAUDEN LOKALAK?

    Zentek-en 22 lokal daude alokatzeko, 15 eta 40 m2 bitartekoak. Espazio komun hornituak ere badauzkazu, bilerak, aurkezpenak, topaketak, prestakuntza edo zure enpresak behar duena egin ahal izateko.

    Zure bulegoa Zentek eraikinean instalatzea erabakitzen baduzu, hona hemen erabilgarri izango dituzun espazio komunak:

    • Negozioak egin ahal izango dituzun bilera gela.
    • Sukalondoa, atseden hartzeko, otordu bat egiteko, bilera informal baterako edo networkingerako.
    • Erabilera anitzeko aretoa, zure eta zure enpresaren beharretara egokitu dezakezuna.

    Zentek-eko zure lan eremuaren alokairuak aukera ematen dizu espazio horiek behar dituzun guztietan erabiltzeko.

  • NON DAGO ZENTEK?

    Zentek enpresa-zentroak oso komunikazio onak ditu hirigunearekin, garraio publikoaren bitartez. Izan ere, autobusak 20 minutu baino gutxiago behar ditu hiriguneraino. Eta 10 minutuan behin dituzu autobusak. Euskotren-en geltokira 10 bat minutu dauzkazu oinez.

    A-15 errepiderako sarbidea 5 kilometro eskasera dago eta, horrenbestez, Gipuzkoako beste udalerri batzuetatiko sarbidea ere oso erraza da. Aparkaleku plazak daude.

INTERESATZEN ZAIZU?

Ezagutu enpresa-espazio bat alokatzeko aukera

IKUSI PRESTASUNA

 

Gela bat erreserbatu nahi duzu? Eskatu botoian klik eginez

ARETO BAT ERRESERBATU