Smart Txomin

Txomin Enea auzoaren hiri berroneratzea, Smart erreferentea bilakatuz.

Smart Txomin proiektuak auzoaren eraldaketa integrala dakar, esperimentaziorako eta proiektu pilotuetarako eremutzat. Erreferentziazko barruti bilakatuko du Smart eta jasangarritasunaren esparruan, bertako herritarren bizi kalitatea hobetzearekin batera.

  • OINARRIZKO INFORMAZIOA

    Donostia Sustapenak gidatzen du Txomin Enea auzoa Smart eta jasangarritasunaren esparruan erreferentziazko barruti bihurtzeko prozesua, hainbat proiektu eta jarduera piloturen bidez; horretarako, esperimentazio gunetzat hartzen du auzoa. Jarduerak ikuspegi integral eta transbertsal batetik diseinatu dira jasangarritasunaren, energia-efizientziaren, mugikortasun jasangarriaren, azpiegitura eta komunikazioen, gardentasunaren eta herritarren partaidetzaren esparruetan. Smart Txominen gauzatzen ari diren ekimen eta proiektuek auzoaren erabateko eraldaketa lortu dute gizarte inpaktuaren (bizi kalitatearen hobekuntza), ingurumen inpaktuaren (kontsumo eta emisioen murrizketa) eta ekonomikoaren arloan (aurrezkiak eta enpresentzako sarrera ekonomikoak), eta hiriko beste zenbait auzotan errepikatzeko eredutzat balio dute; are gehiago, beste hiri batzuentzako erreferente bihurtu dira, Europa mailan.

    Smart Txominek hiri adimendun eta jasangarriaren eta hiri-agenda berriaren proiektu onenaren saria jaso du, 2021ean CNISek (Berrikuntza eta Zerbitzu Publikoen Kongresu Nazionala) emana.

  • EKINTZA NAGUSIAK

    District Heating (DH) sistema – Bero sarea

    • Etxeko ur beroa hornitzeko eta auzoko berokuntzarako energia termikoaren sistema zentralizatua.
    • Jasangarritasun bermea: biomasa, hurbileko basoetakoa.
    • Berotegi efektuko CO2 gasen emisioak murriztea.
    • Etxebizitzetarako monitorizazio plataforma, kontsumitzaile konprometitu eta aktiboen rola bultzatuz.
    • Kudeaketa eredua: lankidetza publiko-pribatua.

    Etxebizitza finkatuaren birgaitze energetikoa

    • 156 etxebizitza finkatu eta 34 lokal komertzialen inguratzaile termikoa birgaitzea (fatxadak, leihoak eta estalkiak), bai eta irisgarritasuna hobetzea ere.
    • Etxebizitzak DH sistemara lotzea.
    • Berotegi efektuko CO2 gasen emisioak murriztea.
    • Energia kontsumoa eta energia faktura murriztea.
    • Etxebizitzetako erosotasuna hobetzea.
    • Energia kalifikazioa hobetzea.
    • Etxebizitzen balioa handitzea.

    Esku-hartze gehigarriak energia-efizientzian

    • Energia berriztagarrien potentzialaren gaineko azterketa Smart Txominen auzoan, geroago proiektu/ekimenetan inplementatu ahal izatera begira.
    • Kontzientziatze eta prestakuntza: energia-aholkularitza indibidualak eta etxebizitzetan eta negozio eta enpresetan elektrizitate kontsumoa murrizteko gomendioak.
    • Elektrizitate erosketa taldekatua: eskaera bateratzea, % 100 jatorri berriztagarriko elektrizitatea erosteko.

    Smart Homes

    • Sistemen monitorizazio ez intrusiboa, eraikin mailan eta auzoko etxebizitza sozialen mailan, alokairuko 162 etxebizitza sozialetan energia-efizientzia hobetzeko eta bultzatzeko.
    • Energia-efizientzia, aurrezki ekonomikoa eta ingurumen kontzientziatze eta sentsibilizazioa hobetzea eta sustatzea etxebizitzetan, IKTen erabileraren eta ematen duten informazioaren bitartez.
    • Kudeaketa, funtzionamendua eta mantentzea hobetzea eraikin eta etxebizitza mailan.
    • Jakintza sortzea: emaitza positiboak auzora, beste barruti batzuetara eta beste hiri batzuetara zabaltzea.
    • Ingurumen jasangarritasuna.

    IKTak eta azpiegiturak

    • Abiadura handiko sare mugikorra: hari gabeko komunikazio-sare bat ezartzea Urumeako barruti osoan, zerbitzu publikoei euskarria emateko.
    • Monitorizaziorako sentsoreak zabaltzea: oinezkoak, bizikletak eta ibilgailuak kontatzeko sentsoreak eta airearen kalitaterakoak.
    • Smart City udal plataforma, udal zerbitzuei buruzko informazioa kudeatzea ahalbidetzen duena.

    Mugikortasun jasangarria

    • Bi autobus elektrikoz osatu linea bat zabaltzea, kargarako azpiegiturarekin batera: auzoaren eta hirigunearen arteko lotura hobetzea.
    • Lau ibilgailu elektriko udal flotarako, sei motor elektriko trafikoko agenteentzat, eta sei taxi elektriko hirirako.

    Lankidetzazko gogoeta prozesua herritarrekin

    • Gogoeta prozesua Txomin auzoaren etorkizunaren inguruan, auzo efizienteago, modernoago, konektatuago eta jasangarriagoa elkarrekin eraikitzearren.
    • Hiriko eta Txomin auzoko ekosistema berritzailearen partaidetza (auzoko biztanleak, enpresak, erakundeak eta Donostia Sustapena).
    • Lan esparruak: energia, mugikortasuna, IKTak eta elkarlaneko zerbitzuak.
    • Hiri eraldaketarako egoera posibleak identifikatzea.
  • FINANTZAKETA

    Smart Txomin jardueretako batzuk H2020 programaren esparruan kofinantzatutako REPLICATE “lighthouse” proiektu europarraren bitartez inplementatu eta gauzatu dira (691735 zenbakiko kontratua – SCC1 Smart Cities and Communities europar deialdia), Donostia Sustapenetik koordinatuta. Osagarri gisa, Eusko Jaurlaritzaren finantzaketa ere izan da inplementazioetako batzuetan.

  • LAGUNTZAILEAK
    • Donostia Sustapena: proiektuko liderra eta koordinatzailea.
    • Donostiako Udala: Ingurumen Departamentua, Hiri Mantentze eta Zerbitzu Departamentua (Urak, Argiteria Publikoa), Mugikortasuna, Dbus, Donostia TIK, Etxegintza.
    • Enpresak/teknologia zentroak/unibertsitateak): Eurohelp Euskaltel, Giroa, Ikusi, Leycolan, Sistelec, Tecnalia, UTE Ferrovial-Tecnocontrol.
    • Saltokiak.

 

GEHIAGO JAKIN

Dokumentazioa eta zerikusia duten estekak

REPLICATE PROIEKTUA   DOKUMENTAZIOA   DISTRICT HEATING TXOMIN    BIDEOAK