V. Donostiako Merkataritzaren Sariak eman ditu Donostiak

  • Finkaturiko merkataritza ibilbidea kategoria:Almacenes San Ignacio, Minimil eta Zugasti Jantziak.
  • Saltoki jasangarria kategoria: Minusse eta Mikel Aranburu Arte y Grabado.
  • Saltoki berritzailea kategoria: The Loaf eta Noventa Grados.
  • Saltoki sortu berria kategoria: Muno Baserria eta Garrarte.

Marisol Garmendia, Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia:“Gure saltokiek tradizioa eta modernitatea bateratzen dakite”

Donostiak Merkataritzaren Egunaren edizio berri bat ospatu du, hiriko saltokiei sariak emanez, haiek beren egunerokoan egiten duten lana aitortzeko eta babesteko. Edizio hori Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak antolatu du, Donostia Sustapenaren bidez, eta San Sebastián Shops elkartea izan da laguntzaile.Sariak Maria Cristina hotelean egin zen ekitaldi batean eman ziren, eta Almacenes San Ignacio, Minimil, Zugasti Jantziak, Miniusse, Mikel Aranburu Arte y Grabado, The Loaf, Noventa Grados, Muno Baserria eta Garrarte saltokietako ordezkariek jaso zituzten.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendiak hau adierazi zuen: “merkataritzak sektore estrategiakoa izaten jarraitzen du hiriarentzat.Saltoki askok gaizki pasa dute Covidek eraginiko krisiaren ondorioz, baina egoerari aurre egin diote, ahal izan duten estrategia guztiak erabiliz egunero pertsiana igotzen jarraitzeko.Arima eta bokazioa duten saltokiak dira, beren bezeroengan eta tokiko merkataritzaren alde egiten dutenengan murgiltzen direnak, hemengoa, auzokoa, bizitza osokoa. Sari hauekin, kalitatezko eskaintza mantentzeko egiten duten ahalegina eskertu nahi dugu, dendaren formatu fisikoa eta salmentarako online plataforma berriak konbinatuz”.

Donostia Sustapenaren eta San Sebastián Shops-en bidez eginiko deialdian, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak balioa eman nahi izan dio tokiko merkataritzaren lanari hiru modalitatetan, sari hauek emanez

FINKATURIKO MERKATARITZA IBILBIDEA KATEGORIA


Finkaturiko historia eta ibilbidea duten saltokiak, hirian erreferentziazkoak direnak.Beren bizitzan barrena merkataritzaren arloko behar eta joera berrietara egokitzen diren saltokiak.Lotura handia dute hiriarekin.

 

ALMACENES SAN IGNACIOSan Frantzisko, 18

Ehun gaien eta Etxerako Produktuen Saltokia, 1918an sortua. Jada lau belaunaldi igaro dira denda honetatik.Saltoki honek nazioko edo tokiko hornitzaileen aldeko apustua egiten du, eta online bidezko plataforma handien lehia gogorrera egokitzen jakin du, nortasun propioa sortzeko.

MINIMIL Garibai, 3

50 urteko ibilbidearen ondoren, eta ilusio handiarekin, Minimilek bere jatorriari eta ukitu bihurri horri eusten dio, oztopoekin eta estereotipoekin hausteko. Bost hamarkada daramatza modaren abangoardian buru izaten. Estilo bakarra du, euskal izaera eta Europako azken joerak batzen dituena, eta, horrekin batera, material nobleak erabiltzen ditu eta patroi eredu bikainak; horri guztiari esker, jendeak baloratzen eta desiratzen duen marka da.


ZUGASTI JANTZIAK Altza Pasealekua, 1

Joeren eta modaren denda Altza auzoan. 1963. urtetik ari da bere bezeroak zaintzen eta kalitatezko produktuak eskaintzen.Saltokiaren buru den hirugarren belaunaldia da (auzoan beste bat dago, etxeko produktuei buruzkoa).Saltoki honek merkatuaren aldaketetara eta eskakizunetara egokitzen jakin du.

SALTOKI JASANGARRIA KATEGORIA


Ingurumen eta jasangarritasun irizpideen arabera lan egiten duten saltokiak.Hondakinak kudeatzea; sistema bat ezartzea jarduerak sorturiko hondakinak behar bezala aprobetxatzeko eta birziklatzeko.

MINUSSE, calle Ametzagaña 21

Moda jasangarriaren saltokia.Ehun organikoekin eta/edo naturalekin egiten dituzte bildumak, eta Gipuzkoan ekoizten dira, 0 KM irizpideen arabera. Dendari buruz duten kontzeptua jasangarritasunean eta ingurumenaren zaintzan oinarritzen da.

 

MIKEL ARANBURU ARTE Y GRABADO Kolon Pasealekua,11

Ia 30 urteko esperientzia du dendan Mikel Aranburu artistak, Gros auzoan, eta, bertan, hondakinak aprobetxatzearen bidez eginiko objektu mota oro aurki dezakezu.Ingurumena errespetatzen duten produktuak sortzen dituzte, eta jasangarritasuna sustatzen duten hainbat ekimen egiten dituzte.

SALTOKI BERRITZAILEA KATEGORIA


Berrikuntzaren aldeko apustu garbia egiten duten saltokiak, eta balio bereizgarria ematen dutenak egungo merkatuan edo gizartean.

THE LOAFZurriola Hiribidea, 18

The Loaf eredugarria da eta izan da produktu klasikoa, kalitatezko ogia, XXI. mendera egokitzeko orduan.Horretarako, marka modernoa eta xarma duena sortzeko estrategia hartu du. Horrez gain, egunero irekitzen duten denden sare bat denez, tokiko komunitatearekin bat egitea lortu du, eta, gainera, Espainian erreferentziazkoa izatea.

NOVENTA GRADOS Nagusia, 3

Concept Store bat da, eta bertan bateratzen dira, orekan, moda, ile-apainketa, kosmetika, lurringintza, diseinua, artea, edertasuna eta gastronomia, 2005etik izan diren ekitaldi berritzaileenekin. Noventa Grados pertsonekin, lagunekin eta bezeroekin konprometituta dagoen proiektu bat da, eta beti berrikuntzaren aldeko apustua egiten du, hirira ekarriz nazioarteko proposamen ausartak, bai kulturaren arloan, bai artearen bai estiloaren arloan.

ALTOKI SORTU BERRIA KATEGORIA


Bost urteko edo bost urte baino gutxiagoko antzinatasuna duten saltokiak. Hasiera arrakastarekin gainditu ondoren, hazteko aukera asko dituztenak.

MUNO BASERRIA Nafarroa Beherea Plaza, 4. 

Baserritik dendara.Saltoki hau pandemia bete-betean sortu zen, eta landa munduko onena donostiarrei gerturatzea du helburu.Beren produktu propioez gain, tokiko ekoizle onenekin egiten dute lan.

GARRARTE Portua, 3. 

Garrartek 5 urte daramatza hirian gozogileen laugarren belaunaldia izaten. Saltoki honek goxotasuna helarazten digu.Bertan egindako produktuak agertzeko moduak eta produktu horien kalitateak erosketa esperientzia berezia eskaintzen diete donostiarrei.


MERKATARITZAREN DATUAK. Donostia Sustapenak eginiko Hiri Ekonomiaren Barometroaren azken txostenaren arabera (2020), hiriak 3.749 saltoki ditu. Horietatik 2.500 saltoki txikizkariak dira, eta jarduera ekonomikoaren % 23 ordezkatzen dute. Sektore honen Balio Gordin Erantsiak hiriko balio gordin erantsi osoaren % 10 ordezkatzen du. Enpleguari dagokionez, enplegu osoaren % 13 ordezkatzen du, eta 12.569 enplegu ditu merkataritzan. Covidek eragindako krisiaren ondoren, Donostiako merkataritza sektorean joera aldaketa bat ari da gertatzen, eta hori agerian geratu da saltoki berrien irekierarekin. 2021ean, 165 saltoki berrik eman dute alta, eta, aldiz, 127 baja zenbatu dira. Beraz, saldoa positiboa da, hirian 38 saltoki berri gehiago daudenez irekita.