Elkarrizketak maiatzaren 5ean egingo dira, aurrez aurre, Reale Arenan, bihartik aurrera maiatzaren 4ra arte talento.fomentosansebastian.eus webgunean izena eman ondoren.
Bihar irekiko da datorren maiatzaren 5ean egingo den Talentuaren Azokan izena emateko epea. Donostiako 40 enpresa baino gehiagok, Donostiako Sustapenak deituta, 130 aukera baino gehiagoko lan poltsa kualifikatu bat aurkeztuko dute Reale Arenan. Enpresa bakoitzak espazio pribatu bat izango du, estadioko iparraldeko eta ekialdeko harmailetan, hautagaiei elkarrizketak egiteko.
Azokara joan nahi dutenek izena eman dezakete, bihartik aurrera online plataforman, Donostiako Sustapenaren webgunean (talento.fomentosansebastian.eus). Berrikuntza gisa, aurten Donostiako Sustapenak orientazio- eta aholkularitza-zerbitzua eskainiko die aldez aurretik hautagaiei, konexio-aukerak hobe ditzaten.
Laguntzarekin