IP estrategia globalak: babestu, hazi eta nazioartean lehiatu

Ekainak 18 | 13:15 - 14:00 | PRESENTZIALA

* Lekua: EKINN eraikina San Bartolome 16  |  Kokapena ikusi

 

SAIOAREN HELBURUA

Jabetza intelektualaren gakoetara hurbiltzeko eta startup baten hazkundean duen rola ulertzeko saio praktikoa.

Ikuspegi praktiko batetik, IPak proposamen berritzaile bat babesten, negozio-estrategia indartzen eta nazioarteko merkatuetan hazkundea hobeto prestatzen nola lagun dezakeen landuko da.

Tailer hau ingelesez eskainiko da.

NORI ZUZENDUA

Ekintzaileei, bertako startupei eta nazioarteko startupei zuzenduta.

IRAKASLEA

Alfonso Carrera (Naradiss Media Technologies)

 

Egoitza soziala Donostian duten enpresek gehienez enpresa/pertsona bakoitzeko 2 orduko banakako saio bat eskatu ahal izango diote Donostia Sustapenari hizlariarekin bere proiektuaren inguruan gehiago sakontzeko.

 

* Programa horren %40 Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuko da, 2021-2027 EAEko EGIF+ Programaren esparruan, "EKINN HARRERA" programarako.

Logo europasoloV3.jpg