Adimen artifiziala ekiteko: negozio-ideiak aztertu eta erabaki hobeak hartu

Ekainak 16 | 09:00 - 11:00 | PRESENTZIALA

* Lekua: EKINN eraikina San Bartolome 16  |  Kokapena ikusi

 

SAIOAREN HELBURUA

Tailer praktiko honetan ikusiko dugu adimen artifiziala ez dela enpresa handientzako tresna soilik, eta ekintzailetza-ideia bat edo hasierako faseko proiektu bat duten pertsonei ere lagundu diezaiekeela beren negozioa hobeto ulertzen, aztertzen eta garatzen.

Saioan, IAren erabilera praktiko batzuk landuko dira: negozioaren DAFO azterketa sortzea, kontuak edo dokumentuak aztertzea, joerak identifikatzea eta etorkizuneko aurreikuspen edo agertokiak sortzea erabaki hobeak hartzeko.

NORI ZUZENDUA

Ekintzailetza-ideia bat duten pertsonei, hasierako faseko proiektuei, ekintzaileei eta beren negozioa adimen artifizialaren bidez hobeto aztertu eta garatu nahi dutenei zuzenduta.

IRAKASLEA

Unai Manso - Innobide

 

Egoitza soziala Donostian duten enpresek gehienez enpresa/pertsona bakoitzeko 2 orduko banakako saio bat eskatu ahal izango diote Donostia Sustapenari hizlariarekin bere proiektuaren inguruan gehiago sakontzeko.

 

* Programa horren %40 Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuko da, 2021-2027 EAEko EGIF+ Programaren esparruan, "EKINN HARRERA" programarako.

Logo europasoloV3.jpg