• Etxea
  • Azken ordua
  • ST. PATRICK’S ENGLISHko “ARGIBIDE” eta CEINPROko “CLEAN GAME” proiektuak 2023 Donostia Innovation Challenge sariak

ST. PATRICK’S ENGLISHko “ARGIBIDE” eta CEINPROko “CLEAN GAME” proiektuak 2023 Donostia Innovation Challenge sariak

  • Donostiako hamar ikastetxetako 350 ikaslek hiria hobetzeko proiektu berritzaileak garatu dituzte.
  • Marisol Garmendia: “gazteria da etorkizuna duen hiri bat eraikitzeko dugun aktibo nagusia. Parte hartzea nahi badugu, beren gaitasunetan konfiantza izan eta aukerak eskaini behar dizkiegu”.

Proiektu berritzaileen bidez hiria hobetzeko teknologia berriak erabiltzea da Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Donostia Innovation Challenge proiektuarekin abiarazi duen erronka. Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako hamar ikastetxetako 350 gaztek parte hartu dute ekimen horretan, eta helburua da talentua, talde-lana eta berrikuntzari lotutako gaitasunak sustatzea. Lehiaketan parte hartu duten taldeek irtenbide berritzaileak asmatu dituzte erronka eta arazo desberdinei aurre egiteko, eta gure etorkizuna markatzen duten eta markatuko duten bost teknologia disruptiboetako bat integratu dute: 3Dko inprimaketa, robotika aurreratua, errealitate mistoa, adimen artifiziala eta Internet of Things (IoT).

Marisol Garmendia Ekonomiako eta Bertako Enplegurako zinegotziak eskerrak eman dizkie ikastetxeei eta Donostia Innovation Challenge programaren zazpigarren edizioan parte hartu duten eragile teknologiko eta enpresarialei, eta adierazi du “gazteak direla etorkizuneko hiri bat eraikitzeko aktibo nagusia. Parte hartzea nahi badugu, beren gaitasunetan konfiantza izan eta beren talentua erakusteko aukerak eskaini behar dizkiegu. Ekimen honek interesa pizten du, eta modu praktiko eta positiboan erakusten dizkie beren garapen pertsonala eta ongizate komuna bateragarri egiteko bideak”.

ARGIBIDE eta CLEAN GAME 2023ko edizioko proiektu irabazleak

Durante cinco meses de trabajo, los 350 estudiantes de los 10 centros educativos participantes han desarrollado sus proyectos en colaboración con las entidades colaboradoras, para optar al premio en dos categorías según el nivel académico de los participantes: secundaria/bachiller y formación profesional. Del total de 73 proyectos presentados, Fomento San Sebastián con el asesoramiento de las entidades colaboradoras, ha seleccionado tres finalistas en cada categoría que han sido presentados ante un jurado profesional en la final que ha tenido lugar en el Kursaal.


2023 Donostia Innovation Challenge proiektu onenaren finalistak

Bigarren Hezkuntza/batxilergoa kategoria

  • PRIUS - Ikastola Ekintza
  • AQUELOO - Axular Lizeoa
  • ARGIBIDE - St. Patrick’s English School

Lanbide Heziketako kategoria

  • RECICLON - Easo Politeknikoa
  • GEA - Cebanc
  • CLEAN GAME - Ceinpro

Finalistek egindako aurkezpenaren ondoren, Biogipuzkoa, IKOR, Cybersurgery, Prosix Engineering eta Donostia Sustapeneko ordezkari banak osatutako epaimahaiak lehen saria ARGIBIDEri ematea erabaki du Bigarren Hezkuntza/batxilergoa kategorian, eta CLEAN GAMEri Lanbide Heziketa kategorian.

Lehen kasuan argi adimendunen sarea, sentsore eta hodeiko teknologiaren bidez hiriko argiteria publikoaren kudeaketa eraginkorragoa eta jasangarriagoa lortzen duen proiektua garatu da. Bigarrenari dagokionez, ozeanoak garbitu eta zaintzeko erronka eta misio birtualak dituen bideo-jokoa, parte-hartzaileak arazo horren inguruan sentsibilizatzen dituen proiektua da.

Proiektu irabazleez gain, beste finalistek irtenbide sortzaileak eta maila tekniko handikoak proposatu dituzte: adinekoentzako bastoi adimendun bat (Prius), hondakin flotatzaileak biltzeko robot bat (Aqueloo), paperontziak kontrolatzen eta jasotzen dituen robot bat (Reciclon), edo turistentzako laguntzaile digital bat (Gea).

Kursaalen egindako ekitaldian, Donostia Innovation Challengek bereziki baloratzen dituen arlo eta gaitasun tekniko eta pertsonaletan nabarmendu diren proiektuen goraipamenak eta aintzatespenak ere banatu dira. Hala, proiektu berritzaileenaren saria Virtual Zoo (Ceinpro) proiektuarentzat izan da; jarrerazko balioena Gipagafas (St. Patrick’s English School) proiektuarentzat; inpaktu sozialarena, berriz, Ways (Sto. Tomás Lizeoa) proiektuarentzat; diseinurik onena Ekono Pillaerti (Altza Institutua) proiektuari eman zaio; eta bideragarritasunarena eta kudeaketa ekonomikoarena Khiatari (Nazaret Fundazioa) proiektuari.

Donostia Innovation Campus estrategiaren parte da Donostia Innovation Challenge, eta zazpi edizioetan hiriko 45 ikastetxetako 2.700 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte.


DONOSTIA INNOVATION CHALLENGE 2023 zenbakitan

  • 10 ikastetxe eta 350 parte-hartzaile: St. Patricks, Cebanc, Ceinpro, Nazaret Fundazioa, IES Altza BHI, Axular lizeoa, Ekintza ikastola, Santo Tomás Lizeoa, Easo Politekniko eta Xabier Zubiri Manteo.
  • 10 entitate laguntzaile: Domotek, Nuavis, CEIT, Ikusi, Ikor, Cybersurgery, Biodonostia, Naru Intelligence, Vicomtech eta Developair.
  • 200 lan-saio bost hilabetean (2023ko urria-2024ko otsaila)
  • 7 edizioetako historikoa: 2.700 parte-hartzaile, 60 zentro eta 65 erakunde laguntzaile.

Ekitaldiko argazkiak