• Etxea
  • Azken ordua
  • San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission saria jaso ahal izateko deialdia ireki da, filmatu diren ingurunearen garrantzia azpimarratzen duten film luzeentzat

San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission saria jaso ahal izateko deialdia ireki da, filmatu diren ingurunearen garrantzia azpimarratzen duten film luzeentzat

Aurkezteko epea ekainaren 30ean amaituko da, eta aurkezten diren produkzio etxeek estatuko Film Comission baten edo batzuen babesa izan beharko dute.

Berritasun gisa, edizio honetan, sariak aipamen bat emango dio film luze, film labur edo serie bati eta haren ikus-entzunezko produkzio etxeari, baldin eta, SSGFCren lankidetzarekin, Gipuzkoan filmatu badu. SSGFCek emango du 3.000 euroko saria.

San Sebastian–Gipuzkoa Film Commission sariaren hamaikagarren edizioak ekainaren 30era arte film luzeak aurkezteko epea ireki du. Sari hau Donostia Sustapenak - Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak eta Gipuzkoako Aldundiaren Kultura Departamenduak batera duten bulegoak sustatzen du, Gipuzkoako Garapen Agentziekin lankidetzan. Saria 7.000 euroko zenbatekoak eta Iñigo Arístegui artista donostiarraren estatuatxo batek osatzen dute.

Edizio honetako berrikuntzetako bat beste aitorpen bat sortzea izan da: saria Gipuzkoan filmatutako ekoizpen onenari. SSGFCk emango du 3.000 euroko saria eta fikziozko film luze bat, film labur bat edo serie bat gure lurraldean filmatu duten ikus-entzunezko produkzio etxeentzat izango da, izan nazionalak izan nazioartekoak. Saria emateko, hau guztia hartuko da kontuan: irizpide zinematografikoak, filmazio egunak eta iraupena, gure ingurunearen paisaiaren, kulturaren eta gizartearen balioak islatzea, enplegua sortzea edo produkzio horren inpaktu mediatikoa. Ildo horretan, Kultura diputatu Harkaitz Millánek hau adierazi du: “Ikus-entzunezko produkzioa motor garrantzitsua da Gipuzkoako ekonomiarako”. Era berean, Millánek hau ere nabarmendu du: "Aldundiko Kultura Departamentuak, besteak beste, Zinemaldiaren, Elías Querejeta Zine Eskolaren edo Crossover jaialdiaren alde egiten du".

Sustapen Ekonomikorako eta Enplegurako zinegotzi Marisol Garmendiak hau adierazi du: "Aitorpen berri honekin beraien filmazioetarako gure lurraldea aukeratzen duten ikus-entzunezko produkzio etxeei eskerrak eman nahi dizkiegu, zeren negozio eta enplegu aukerak sortzen dituzte. 2021ean soilik, SSGFC ikus-entzunezko 63 proiektuz arduratu zen eta horietatik 56 erakundearen beraren lankidetzarekin filmatu ziren".

"Probintziarentzako eta, bereziki, Donostiarako inpaktu ekonomiko positiboa handia duen sektore batez ari gara" esan du Garmendiak "zeren, iaz Gipuzkoan proiektu hauek ekarri zuten 6,9 milioi euroko zuzeneko inbertsiotik 4,2 milioi euro Donostian inbertitu ziren. Ikus daiteke, beraz, garrantzitsua dela tokiko ekonomiarako".

Bestalde, estatuko produkzio onenaren sariak hautagaitzak onartzeko epea ekainaren 30era arte izango du irekita. Sari honen deialdia irekia da, 7.000 eurokoa eta aipamena emango dio Film Commission laguntzaileari. Helburua da filmazio tokiko hirigintzaren, paisaiaren, kulturaren eta gizartearen balioak ondoen islatzen dituen film luzea saritzea.

Film luze finalistak hautatu ostean, epaimahai batek (sektoreko edo ikus-entzunezkoen arloarekin erlazioa duten hiru pertsonek osatuak) emango du saria, Donostia Nazioarteko Zinema Jaialdiaren hurrengo edizioan.

Sarirako proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte baldintza hauek betetzen dituzten produkzio etxe nazionalek:

  • 2021eko ekainaren 30a baino geroagoko ekoizpen-data duten film luze guztiak (60 minututik gora irauten dutenak).
  • Beren produkzioen edo koprodukzioen zati bat lurralde nazionalean garatu duten produkzio etxe nazionalak izatea.
  • Estatuko Film Commission baten lankidetza egiaztatua izatea.
  • Produkzio etxe bakoitzak gehienez 2 film luze aurkeztu ahal izango ditu.

Produkzio etxe interesdunek bi sariei buruzko informazioa eskatu ahal izango dute edo horiei buruzko kontsultak egin ahal izango dituzte helbide elektroniko honen bidez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Sarien oinarriak webgunean kontsulta daitezke: https://sansebastian-gipuzkoafilmcommission.eus/eu/albisteak/albisteak/noticias/ireki-da-san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-sariaren-xi-edizioko-deialdia-filmazioa-egindako-lekua-goraipatzen-duen-film-luzearentzat

Izena emateko epea ekainaren 30ean amaituko da.

San Sebastián Gipuzkoa Film Commission sariaren helburua da ikus-entzunezkoen produkzio etxeen lana saritzea, baldin eta produkzio etxe horiek enplegu eta negozio aukerak sortzen badituzte eszenatoki bihurtzen diren hirietan. Donostiako Udalaren sustapen ekonomikorako zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bidez eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuarekin eta lurraldeko Garapen Agentziekin lankidetzan, duen estrategiaren barnean dagoen jarduera bat da. Hala, estrategia horrek ikus-entzunezkoen industria sustatzen du, hiriaren eta Gipuzkoaren motor ekonomikoa baita.

Igor Legarretaren "Ilargi guztiak" kontaketa fantastikoa SSGFCren X. edizioan saria jaso zuen film luzea izan zen. Film hori euskaraz filmatu zen, Bilbo – Bizkaiko, Nafarroako, Donostia – Gipuzkoako eta Vitoria – Gasteizko Film Commissionekin lankidetzan. Sari hori eman zuen epaimahaia hauek guztiek osatu zuten: Javier Aguirresarobe argazki zuzendaria, Marta Etura aktorea, Gorka Otxoa aktorea, Agatha Ruiz de la Prada diseinatzailea eta Benito Zambrano zine zuzendaria.

Film luze hori filmatu zen paisaia naturalak erakustea izan zen saria emateko arrazoi nagusia. Sari honetara 29 ekoizpen aurkeztu ziren, eta horietatik 5 bakarrik izan ziren azken edizioko finalistak. Horien artean zegoen "Ilargi guztiak" film luze saritua.

SSGFCren helburu nagusia da ikus-entzunezko industrian, izan nazionalean izan nazioartekoan, Donostia eta Gipuzkoa sustatzea. SSGFC 2018ko martxoan sortu zen, Gipuzkoako Aldundiaren Kultura Departamentuaren eta 2003tik jardunean zegoen Donostiako Film Commissionen arteko hitzarmena sinatu ondoren.