Aurtengo edizioa maiatzaren 14an izango da, larunbata, Harria parkeko teilatupean.
Garapen Ekonomikorako Zinegotzitzak, Donostia Sustapenaren bitartez, antolatu du, bigarren urtez jarraian, Altzako Bertako Produktuen Eguna, 13 ekoizleren parte hartzea izango duen azoka batekin, iazko parte hartzaileen kopurua areagotuta. Jarduera hau Donostia Sustapenak abiarazi duen eta Guztiona klusterraren laguntza duen Donostia Urban Lur proiektuaren barne dago.
Alderdi sozialistako zinegotziak, Marisol Garmendiak, azpimarratu du: “iazko harrera ona ikusita, osasun mugak izan genituen arren, azoka errepikatuko dugu bertako produktua altzatarrei hurbiltzeko, azkenaldian honelako ekimenak eskatu baitituzte. Kalitate oneko bertako nekazaritzako elikagaien azoka da, bide batez enplegua sortzen ere laguntzen duen alderdi ekonomiko batekin”.
Garmendiak adierazi duenez, “azkenaldian, Donostia Sustapenetik bertako produktuei laguntzeko estrategia bat garatu dugu, 0 kilometroko produktuei laguntzeko, ingurumenarekiko jarrera arduratsua dela uste dugulako, eta laguntza garrantzitsu bat ere nekazaritza elikagaien ekoizpen arloko gure enpresa eta negozioentzat, ekoizle txikien aldeko apustua, alegia, egunez egun lanean ari baitira beren ekoizpena aurrera eramateko eta azoka hauetan bezeroekin kontaktu zuzena ezartzen baitute, askotan bezero fidelak lortuta”.
Hain zuzen ere Urban Lur proiektua jaio zen nekazaritzaren sektoreko ekintzailetza sustatzeko helburuarekin, herritarren eskura jarrita honelako enpresa proiektu bat abiarazteko behar diren lurrak, azpiegiturak, prestakuntza eta aholkularitza. Proiektuak barne hartzen du ere Urban Lur baratzeetan sortutako produktuen merkaturatzea eta azoka hau aukera bikaina da ekoizleak ezagutzera emateko eta beren produktuak zuzenean kontsumitzaileengana eramateko.
Altzako Bertako Produktuen II. Azoka maiatzaren 14an egingo da, larunbata, Harria parkeko teilatupean, 09:30etik 14:00etara.
Salgai egongo diren produktuen artean daude ortuari organikoak, barazkiak, fruta, gozoak, ogia, kontserbak, gaztak, marmeladak, jogurtak, ahatearen produktuak, eztia… Horiek guztiak Altzako nekazaritzako ekintzaileen eskutik (Urban Baratza, Wil.Mar, Goxorrubi eta Altza Baratza-Cáritas).Bertan izango dira ere Donostialdeko eta inguruko udalerrietako tokiko ekoizleak, besteak beste, Mañeko, OnEin Kontserbak, Etxeberri Goikoa, Goenaga, Egotza, Aikur, La oveja latxa, Garrarte eta Aparola.
Azoka honen arrakastari esker, udazkenean edizio berri bat antolatzea erabaki da, beraz, Altzako Bertako Produktuen Azoka hau urtean bitan antolatuko da.