Besteak beste, AEB, Australia, Suedia, Italia, Belgika edo Alemania dira aurtengo 80 beken jomugetako batzuk.
30 urtetik beherako gazteei zuzendutako beka hauek hilabetero 1.530 euroko ordainsaria izango dute, sei hilabetez.
Gradu-mailako unibertsitate titulua edo goi-mailako LHko titulua duten gazteek jadanik eman dezakete izena Global Training beken edizio honetan, www.fomentosansebastian.eus webgunean, beren profil akademikoarekin lotutako praktikak egin ahal izateko. Donostiako Sustapenak, Garapenekin batera, beka hauek kudeatzen ditu eta eskatzaileek baldintza batzuk ere bete behar dituzte, hala nola:
- Ingeleseko titulu ofiziala: B2 maila, gradu-mailako titulua duten unibertsitateko ikasleen kasuan, eta B1 maila, goi-mailako LHko titulua dutenen kasuan.
- Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea.
- Lanbiden enplegu-eskatzailea izatea.
Izena emateko epea irekita egongo da uztailaren 18ra arte, eta aurten, urria eta abendu artean izango dira irteerak.
Izena emateko proiektuen artean, hauek azpimarratu ditzakegu:
- Biriketako gaixotasunen ikerketa kuantitatiboa (irudi-azterketako tekniken bitartez) Bostongo Harvard Medical School-en.
- Diseinu-proiektuak Amsterdamgo Vurb Architects estudioan.
- Birmingham hiriaren nazioarteko harremanetan laguntzea Bruselako bulegotik.
- Material berrien eta zink-ioien bateria-sistemak diseinatzea Sidney-ko Unibertsitatean.
- Automobil elektrikoa eta bere erabilera ikertzen duten akademikoen sareari laguntzea Bristolgo Unibertsitatean.
Donostiako Sustapenaren webgunean daude 80 helmugak eta bakoitzaren proiektuak. SPRIren (Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia) eta Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren (Basque Trade & Investment) ekimenez eskaintzen dira beka hauek.