• Etxea
  • Azken ordua
  • Elkartasunak berezko argiarekin egiten du distira Donostiako Gabonetan

Elkartasunak berezko argiarekin egiten du distira Donostiako Gabonetan

  • GKEei eta elkartasun elkarteei zuzendutako etxola bat Gabonetako azokan, itsasontzi solidario bat Urumea ibaian, zinema solidariorako sarrera-txartelak edota adinentzako triziklo txangoak... ekintza horiek guztiak Iberdrolaren babesa duen kanpaina solidario baten parte dira.
  • Gabonetako Azokaren ondoan jarritako karpa gune solidario handi bat izango da; bertan, irabazi asmorik gabeko hainbat erakundek hitzaldiak eta tailerrak emango dituzte abenduan zehar.
  • Gabonetako egitarauan sartzen diren jarduera guztiek "Gaur gurekin dugu..." izeneko espazioa izango dute, behar bereziak dituzten pertsonei edo entitateei sarbidea errazteko.

Donostia 2022ko Gabonetako Europako Hiriburu dena Italiako Genova hiriarekin batera, bere espiritu solidarioen eta inklusiboena erakutsiko du Eguberri hauetan. Horretarako, Ekonomiaren Garapen eta Enpleguko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez, adin guztietarako jarduera, hitzaldi eta tailer egitarau oso bat aurkeztu du; programa hau, hainbat erakunderekin lankidetzan eta Iberdrolaren babesarekin antolatu da.

"Donostia hiri solidarioa da, eta hala erakutsi du beti; eta orain ere, Gabonak hurbil ditugula, Donostiako profil jasangarriago, solidarioago eta inklusiboago bat erakutsi nahi dugu", esan du Marisol Garmendia Garapen Ekonomiko eta Enpleguko zinegotziak. "Programa honekin bat egin duten pertsona eta erakundeei esker, eta Iberdrolaren lankidetza ezin estimatuzkoarekin, Donostiak Gabonetako jarduera-programa bat garatuko du, elkarbizitzan, elkartasunean eta horren antzeko balioetan oinarrituta. Horrelako balioak erabakigarriak izan dira Donostia Europako Gabonetako Europako Hiriburu izendatzerakoan, gizon-emakume guztiontzako eguberriak nahi ditugulako.

presentacionnavidad contenidoPrograma abenduaren 2an jarriko da martxan, Gabonetako Merkatuan bertan dagoen etxola solidariotik abiatuta; handik, irabazi asmorik gabeko hainbat eta hainbat erakunde igaroko dira Eguberrietako egun guztietan, eta egiten duten lana jendaurrean erakutsiko dute. Lehendabiziko elkartea Rodovid izango da (Euskadiko lehen zentro ukraniarra); eta, ondoren, ECO-Kafea, Zaporeak, Aita Mari eta Aspace igaroko dira elkartasun etxolatik.

Gainera, Garbera Merkataritza Zentroaren laguntzarekin, zinemarako sarrerak banatuko zaizkie hainbat elkarteri, besteak beste, Aspanogi, Rodovid, Unicef eta Caritasi. "Donostiako Gabonetan haur guztiek jolas-ekintzez gozatzeko aukera berdinak izatea nahi dugu", esan du Garmendiak. Garberan ere, Zaporea eta Aita Mari gobernuz kanpoko erakundeek errefuxiatuentzako elikagaiak eta arropa biltzeko puntu batzuk jarriko dituzte.

Programako beste ekintza solidario bat Urumea ibaian itsasontziz ibiltzea izango da. Urtarrilaren lehenengo astean, itsasontzi solidarioa goizean zein arratsaldean abiatuko da Loiolatik, hainbat Elkarteri Urumea ibaian paseatzeko aukera emanez, ia bokaleraino. Jasangarritasunaren ikuspegitik, itsasontziz ibiltzeak ere balioko digu kontura gaitezen zeinen garrantzitsua den Urumea ibaia garbi egotea, gure hiriko ardatz nagusietako bat da eta.

Gabonetan, Donostiak hirukoiztu egingo ditu adinekoentzako triziklo ibilaldiak, "Bizikletaz Adinik Ez" elkartearen eskutik. Adinekoen bizi kalitatea hobetzen laguntzea da gure asmoa; izan ere, haietako asko zahar egoitzetan bizi dira, eta gure esku dagoen guztia egin behar dugu haiek ere ondo pasa dezaten Donostiako Gabonetan, gure kaleak argiztatuta daudenean. Bizikleta-ibilaldi hauek abenduaren 8tik 29ra egingo dira, goizez eta arratsaldez, gonbidatu ditugun erakundeekin adostu dugun ordutegiaren arabera. Ibilaldiok Ramon Maria Labayen plazatik abiatuko dira.

Azkenik, Frantzia Pasealekuko plazan (Norteko Geltokiaren aurrean) dagoen karpa handia gune solidario bihurtuko da, han bertan egingo baitira tailerrak, hitzaldiak eta emanaldiak. Bertatik igaroko dira, besteak beste, UNICEF, Caritas, Pausoz pauso, Zaporeak, Aita Mari, Kalapie, Aspace eta AECC Gipuzkoan.

Karpan, Gipuzkoako Belenzaleen Elkartearen jaiotza-erakusketa ere egongo da; gainera, erakusketak aurten 75 urte betetzen ditu. Elkarte hau oso errotuta dago gure hirian, Gabonetako kultura defendatzen duten boluntarioek osatzen dute eta balio garrantzitsuak aldarrikatzen ditu, hala nola bizikidetza, elkartasuna, etab.

Aurten, Gabonetako Kanpainan, ikuskizun eta jarduera guztiek "Gaur gurekin dugu..." izeneko gunea izango dute, behar bereziak dituzten pertsonentzat eta entitateentzat pentsatua. Hala bada, abenduaren 2ko inaugurazio ekitaldian, eta Rodovid Elkartearen eskutik, Donostian errefuxiatuta dauden haur ukrainarrak ezagutzeko aukera izango dugu.

Agenda solidario honek iraunkortasunarekin lotutako ekintzak ere barne hartzen ditu; adibidez, Karpan, Kalapie elkarteak bizikletak konpontzeko tailer bat emango du; edota KAFEA Eco-k etxola solidarioan izango duen espazioan hainbat produktu erakutsiko dizkigute, denak kafe kapsula birziklatuekin eginak.

Donostiako Gabonetako gune solidarioen programazio osoa esteka honetan kontsulta daiteke: www.donostiagabonetakoazoka.eus

LAGUNTZAILE NAGUSIA: IBERDROLA

PARTE HARTZEN DUTEN ERAKUNDEAK: Rodovid, UNICEF, Zaporeak, Aita Mari, CC Garbera, Aspace, BAE – “Bizikletaz Adinik Ez”, Cáritas, AECC, Aspanogi, Pausoz Pauso, Asoc. Belenistas, Thermomix, Unicef, KAFEA Eco, Kalapie y Mi Dulce Guerrero.