• Etxea
  • Azken ordua
  • DSS2022 ekonomia bultzatzeko planaren laguntza-sorta berria langabeak kontratatzeko

DSS2022 ekonomia bultzatzeko planaren laguntza-sorta berria langabeak kontratatzeko

Gainera, 2022an sortutako enpresei lagundu nahi diete. Laguntza hauek proiektu berritzaileak garatzera bideratutakoei gehitzen zaizkie.

Dagoeneko ezarri dira DSS2022 Ekonomia Bultzatzeko Planean jasotako laguntzak, Donostian luzaroko langabeak kontratatzeko eta enpresa berriak sortzen laguntzeko. Interesa dutenentzat, laguntza hauen epeak eta baldintzak eskuragarri daude dagoeneko Sustapenaren web orrian www.fomentosansebastian.eus

Laguntza-sorta honen aurrekontua ia milioi erdikoa da, eta proiektu berritzaileei laguntzeko lehendik aktibatutakoak eta webgunean argitaratutakoak daudenak gehituz gero, guztira, milioi bat eta erdi baino gehiagoko aurrekontua jarriko dira tokiko enpresen eta ekintzaileen zerbitzura.

Bigarren lote honetako laguntzak hauek dira:

Langabeak kontratatzeko laguntzak

Laguntzaren helburua da, zaurgarritasun egoeran edo gizarte bazterketa egoeran dauden langabeak lan munduan txertatzea. 2 laguntza ildo daude:

  • A ILDOA: 6.000 eurora arte kontratu mugagabeengatik eta/edo gutxienez 6 hilabeteko lanaldi osoko kontratuengatik, sektore soziosanitarioko, administrazio sektoreko eta hotelen sektoreko enpresentzat, baldin eta profesionaltasun ziurtagiriak lortu dituzten pertsonak kontratatzen badituzte. % 10 gehiago, bazterketa arriskuan dauden kolektiboetakoak badira.
  • B ILDOA: 6.000 eurora arte kontratu mugagabeengatik eta/edo gutxienez 6 hilabeteko lanaldi osoko kontratuengatik, edozein sektoretako enpresentzat, baldin eta bazterketa arrisku egoeran dauden kolektiboetako pertsonak kontratatzen badituzte. % 10 gehiago, kontratatutako pertsonak Donostia Sustapenarekin programaren bat egin badu.


Ekonomia Garapaneko eta Emplegu zinegotzia den Marisol Garmendia adierazi duenez "ezin ditugu ahaztu arriskuan dauden kolektibo espezifikoak, esaterako, iraupen luzeko langabeak, emakumezkoak, 45 urtetik gorakoak, DSBEren hartzaile edo onuradun titularrak edo 35 urtetik beherakok. Enpresak sustatu behar ditugu, aipatutako guztiak lan bizitzara berriz konektatzeko".

Laguntza hauen aurrekontua 250.000 eurokoa da eta horien eskaera epea azaroaren 30era artekoa izango da.

2022an Donostian enpresa berriak sortzeko laguntzak

Laguntzen helburua da Donostian sortutako enpresa berriei laguntzea, baldin eta lanpostu berriak, izan norberaren konturakoak izan besteren konturakoak, sortzen badituzte eta, bereziki, Donostia Sustapenaren zerbitzuen eta programen bidez beraien proiektuak garatu dituzten enpresei laguntzea.

Oinarrizko laguntza 1.500 eurokoa izango da Donostia Sustapenaren ekintzailetza programak osatu dituzten enpresentzat eta 750 eurokoa gainerako enpresentzat. Halere, laguntzan gehikuntza bat ere izango da, gehienez 4.000 eurokoa, hainbat baldintza betetzekotan:

250 €: Emakumeak, 45 urtetik gorakoak eta 35 urtetik beherakoak.

1.250 €: auzo hauetan kokatzen diren enpresentzat:

  • Altza, Intxaurrondo eta Mirakruz, Bidebieta, Egia, Loiola, Martutene, Amara Berri eta San Bartolome ingurunea.
  • Donostia Sustapenaren enpresa zentroak.

250 €: DSS Market Plazako enpresentzat.

750 €: proiektu berritzaileentzat.

Laguntza honen aurrekontua 300.000 eurokoa da eta eskaera epea urteko azken egunera arte egongo da irekita.

Laguntza-sorten informazio guztia hemen eskura daiteke: www.fomentosansebastian.eus. Horrez gain, informazio hitzaldiak ere antolatuko dira, esaterako, hilaren 30ean, 09:30ean, izango den web mintegia laguntza eta enpresen zerbitzuentzat eta 11.30ean ekintzaileentzat zuzendutakoa. Telefonoz edo posta elektronikoaren bidez ere jar daiteke harremanetan informazio gehiago eskatzeko.