• Etxea
  • Azken ordua
  • Donostiako Enplegu Planak 316 kontratu eta 2,6 milioi euroko inbertsioa sortuko du

Donostiako Enplegu Planak 316 kontratu eta 2,6 milioi euroko inbertsioa sortuko du

Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sailak eta Donostiako Udalak Enpleguko Tokiko Plana jarri dute martxan, zeinak 316 lan kontratu eta 2.688.408 euroko inbertsioa sortuko duen.

Lanbidek eta Donostia Sustapenak kudeatuko duten planak, arreta berezia ematen die emakumeei eta 45 urtetik gorako pertsonei. Helburua Donostiako eremu sozioekonomikoan enplegua eta enpresa jarduera sortzeko ekimenak bultzatzea eta ematea da, Berpizte Ekonomikoko Planaren esparruan (PREK). Plan honi zuzendutako 2.688.408 euroetatik, 2.393.285 € Eusko Jaurlaritzak jartzen ditu eta gainerakoa, 355.418 euro, Donostiako Udalak jarriko ditu.

Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sailburua eta Lehendakariordea den Idoia Mendiaren hitzetan: “Plana zifren proposamena baino gehiago da. Administrazioen arteko lankidetza proposamen irmoa eskaintzen dugu. Eusko Jaurlaritza Donostiako Udalarekin batera, baina baita Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Espainiako Gobernuarekin eta Europar Batzordearekin ere, erakunde guztiak lerrokatuta gaude langabezia murrizteko helburu argiekin. Inoiz izan ez dugun desafioari erantzun sendoa eskaintzen diogu: azken krisialdi orokor horren desafioa, baina baita trantsizio energetikoek, digitalek eta demografikoek eragindako bizi dugun iraultza biziarena ere. Are zehatzago, bidezko irteera batentzat elkarrekin lan eginez irtenbideak eskaintzen ditugu, inor atzean ez uzteko”

Bestetik, Donostiako Udaleko Sustapen Ekonomiko eta Enpleguko Zinegotziak, Marisol Garmendiak, adierazi duenez “enplegu berri hauek aukera, etorkizun eta harreman berriak sortuko ditu haiek garatzen dituztenentzat. Horrez gain, DSBE (RGI gaztelaniaz) jasotzen duten pertsonei, emakumeei, 45 urtetik gorakoei, langabezian denbora luzea daramatzatenei eta baztertze arriskuan daudenei daude zuzenduta. Emakumeak kontratatuz gero, Planak kontratu berrien % 40 aurreikusten du, nahiz eta plan hauetako totalaren % 55 lortzea den gure helburua. Plan horiekin, lankidetza publiko-pribatutik, enplegua berreskuratzeko urrats bat gehiago eman dugu”.

Krisialdi ekonomikoko garai honetan, lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten taldeekin lan egiteko asmoa dago hainbat eragile publikorekin lankidetzan (Donostiako Udala eta Lanbide - Enpleguko Euskal Agentzia). Horretarako, hainbat programa eta funts publiko aurkezten dira, talde zaurgarriei lan merkatuan sartzeko aukerak areagotze aldera.

Bi erakundeen arteko kolaborazioari esker, zailtasun handienak dituzten taldeen enplegua sustatzeari zuzendutako bi plan jarriko dira martxan. Batetik, enplegua sustatzeko planak (72 lanpostu Udalean eta Gureaken) edo kontratatzeko laguntzak (233 kontratu), guztira 2.150.310 eurokoa eta, bestetik, Donostiako Udalaren hainbat departamentutan kontratatzea, Gazteen Enpleguko Operazio Programari esker (11 enplegu), 538.000 euroko aurrekontuarekin; haietatik Donostiako Udalak % 55 ekarriko ditu, Sustapeneko Sozietatearen bitartez.

KONTRATATZEKO LAGUNTZAK

Langabezian zegoen norbait 2021ean kontratatu duten Donostiako enpresek eskatu ahal izango dute.

1.- Hurrengo taldeetako pertsonak kontratatzen dutenak:

  • DSBE (Diru Sarreren Berme Errenta) jasotzen duten pertsonak.
  • 35 urtetik beherakoak.
  • Epe luzeko langabetuak.
  • 55 urtetik gorakoak.

2.- Hurrengo taldeetakoak ez diren pertsonak kontratatzen dutenak.

3.- Gizonekiko emakumeen presentzia % 50etik beherakoa den arlo profesionaletan emakumeak kontratatzea.

Laguntza hauek jaso ahal izateko, onuradunek hainbat betekizun bete beharko dituzte:

  • Kontratatutako pertsonaren lantokia Donostian egotea.
  • Bere aktiboa 10 milioi euro baino gehiagokoa ez izatea.
  • Zure langileen batez bestekoa 50 langile kontratatutik gora ez izatea.

Kontratazioek hurrengo baldintzak bete behar dituzte:

  • Kontratatutako pertsonak langabetuak izatea eta lan eskatzaile gisa Lanbide-SVEn izena emanda egotea lan harremana hasten den eguna baino lehen.
  • Kontratatutako pertsonak Donostian erroldatuta egotea kontratua hasi zen eguna baino lehenago.
  • Lanpostua enpresaren jarduerarekin zuzenean erlazionatuta egotea.

Eskakizun telematikoak Donostia Sustapenaren webgunearen bitartez egingo dira, azaroaren bukaeran ebazpena argitaratutakoan.

Proiektu honek emaitza onak eman ditu. 2009an martxan jarri zenetik, 2.259 kontratu egin dira guztira halako ekimenak abian jarri diren 12 edizioetan zehar. Laguntzen % 58 emakumeei egindako kontratuak diruz laguntzeko izan dira, eta gainerako % 42 gizonezkoei.

ENPLEGUAREN SUSTAPENA

Enpleguaren Sustapenaren proiektuak 72 kontratu eskaintzen ditu, 3 eta 6 hilabete arteko iraupenekoak, lanaldiaren % 50 eta % 100 bitartekoak, Donostiako Udalean (47) eta Gureaken, instalazio publikoak egiteko (25). Abian da programa, eta kontratazioak azaroaren bukaeran gauzatuko dira.

Programak hurrengo taldeei emango die lehentasuna:

  • Emakumeak (kontratu guztien % 40 gutxienez)
  • 55 urtetik gorakoak (% 15 gutxienez)

DSBE (Diru Sarreren Berme Errenta) jasotzen dutenak (% 30 gutxienez)

Hauek dira Udalean egingo diren lanak:

  • Parkeak eta hiri altzariak zaintzeko lanak

  • Ur eta saneamendu instalazioen mantentze-lanak

  • Hornikuntza sarearen datuak eguneratzeko lanak

  • Hileta-zerbitzuen mantentze-lanak

  • Hileta-zerbitzuen dokumentuen inbentario eta biltegiratze lanak

  • Hezkuntza eta sustapen sozialeko hainbat proiektutan interes anitzeko lanak

  • Ingurumeneko proiektuetan interes anitzeko lanak

  • Mugikortasunaren Departamentuko lanak

  • DBUS Donostiako Tranbia Konpainiaren instalazioetan mantentze-lanak

  • DBUS Donostiako Tranbia Konpainiaren berdintasunaren diagnosiaren barruan dagoen dokumentazioaren kudeaketa lanak

  • Zerbitzu Sozialaren sailean eraikinen mantentze-lanak

  • Intereseko lanak Donostia Turismoan

  • Intereseko lanak Donostia Kirolan

  • Intereseko lanak Donostiatiken

  • Interes anitzeko lanak Presidentzian

GAZTEEN KONTRATAZIOA

30 urtetik beherako gazte langabetuentzat, 8 eta 12 hilabetez kontratatzeko programa garatzen du. Aurten 11 kontratatuko dira, iazko 3en ordez. Profilak Udal Sozietateen eta Donostiako Udalaren artean kontratatuko dira.

  • Jendaurreko arretako eta barne zerbitzuetako negoziazioan administraria

  • Ondare erantzukizuneko espedienteak izapidetzeko teknikari laguntzailea

  • Euskara zerbitzuko komunikazio teknikaria

  • Garbiketa zerbitzuen kalitatearen jarraipeneko teknikaria

  • Hirigintza departamenturako administraria (2)

  • Web diseinurako teknikari laguntzailea

  • Jardueren teknikari laguntzailea

  • Berrikuntza teknikaria-komunikazio digitala eta plataformak

  • Berrikuntza teknikaria-Eraldaketa digitala eta integrazio teknologikoa

  • Berrikuntza teknikaria-Berrikuntzarako hezkuntza programen kudeaketa

ENPLEGUAREN DATUAK

Urrian, Donostiako langabetuen zenbatekoa murriztu da, eta hil bukaeran 7.547 pertsona zeuden erregistratuta (aurreko hilarekiko 140 pertsona gutxiago: -75 gizon eta -65 emakume), hil batetik besterako -% 1,8ko jaitsiera, alegia. Pandemia aurreko egoeraren aldean, 2019ko urritik 206 pertsonatan igo da langabezia, % 2,8; horietatik % 3,6 gizonezkoak eta % 2,2 emakumeak izanik.

Halere, 2020ko otsailean izandako langabetuen kopurua baino gutxiago da, pandemia adierazi zen hilabetearen aurrekoan hain zuzen ere. Orduan 7.603 ziren langabetuak. Beraz, langabezia pandemiaren aurreko mailetara itzuli da (hilaren arabera aldatzen dena

kontuan izanik). Hilabete honetan 8,5ekoa izan da langabeziaren tasa (7,7 gizonezkoetan eta 9,3 emakumeetan).

Urriaren azken egunean 2.018 afiliazio berri gehitu zitzaien irailekoei, eta guztira 119.868 pertsona kotizatzaile zenbatu ziren. Erregistratutako afiliazio kantitate handiena da, eta urteen bitarteko zifrak eta 2019ko urrikoak gainditu dira % 1,2an, bietan. 2020ko otsailarekiko, aldiz, 1.233 afiliazio gehiago izan dira urrian (-% 1)