Tokiko enpresa ehunaren transformazio digitala babestea ere laguntzen lehen lote honen helburua da.
Donostia Sustapenaren www.fomentosansebastian.eus webgunean ikus daitezke milioi batetik gorako aurrekontua duten DSS2022 ekonomia bultzatzeko planeko enpresentzako eta ekintzaileentzako lehen laguntzen deialdiak.
La Concejala de Desarrollo Económico y Empleo, Marisol Garmendia ha señalado que “apostar por el talento local y ayudar en la transformación digital de las empresas para así mejorar su competitividad, son objetivos de este primer lote de ayudas que se ponen ya a disposición de la ciudad”.
Lehen lote honetako laguntzak hauek dira:
Ekin+ programa: Enpresa proiektu berritzaileak azkartzea Donostian. 10 hilabeteko programa da, hasierako aholkularitza, proiektua garatzeko 5.000 euroko laguntza eta azken baliozkotzea barnean hartzen dituena.
2022an, hirian, proiektu berritzailea martxan jarri duten ekintzaileei eta 5 urtetik beherako proiektu berritzaile bat duten enpresa donostiarrei zuzenduta dago. Sektore anitzeko proiektuetara irekia dago.
Eskaera epea: Azaroaren 30a.
Ekin+ OSASUNA programa: Enpresa proiektu berritzaileak azkartzea osasunaren arloan. 10 hilabeteko programa da, hasierako aholkularitza, ISS Biodonostiak eskainitako mentoring adituarekin, 5.000 euroko laguntza ekonomikoa eta proiektuaren amaierako baliozkotzea barnean hartzen dituena.
Eskaera epea: Azaroaren 30a
DonostiaINN programa: tokiko enpresa ehunean proiektu berritzaileak sustatzeko laguntzak.
Talentu berritzailea (220.000 euro). 10.000 eurora arte enpresa bakoitzeko, langile kualifikatuak, 35 urtetik beherakoak eta langabezian daudenak kontratatzeko. Gehikuntza gehigarria kontratatutako pertsona emakumezkoa bada edo kontratatutako pertsonarentzat lehenengo enplegua bada
Talentuaren itzulera (105.000 euro) 25.000 eurora arte enpresa bakoitzeko, EAEtik kanpo bizi eta Donostiarekin erlazioa duten kualifikaziodunak itzultzeko. Gehikuntza espezifikoa emakumezkoak badira.
Innplanta (300.000 euro) 4.000 eurora arte enpresa bakoitzeko, 10 langiletik beherakoak badira, enpresen lehiakortasuna hobetzen duten proiektu berritzaileak garatzeko.
Bonu teknologikoak (300.000 euro) 8.000 eurotik 14.500 eurora bitarte ezagutza zientifiko-teknologikoa behar duten proiektu berritzaileentzat. Programa hau, besteak beste, hiriko zentro teknologiko eta ikerketa zentro hauekin elkarlanean egiten da: Ceit, CIC biomaGUNE, CIC NanoGUNE, IIS Biodonostia, Tecnalia, Tecnun eta Vicomtech.
Laguntzei buruzko informazio guztia www.fomentosansebastian.eus webgunean dago eskuragarri. Horrez gain, informazio saioak ere antolatuko dira, esaterako, hilaren 30ean, 09:30ean, izango den web mintegia. Era berean, posta elektronikoaren edo telefonoaren bidez jar daiteke harremanetan.
Laguntza hauek aktibo jarriko dira Talentuaren Azokaren II. edizioarekin batera. Azoka hori ekainaren 22an izango da, eta 160 lan kontratu baino gehiago eskainiko dira eta 90 mugikortasun beken lehen destinoak ezagutu ahal izango dira. Enpresa batekin elkarrizketa bat hitzartzeko plataforma www.fomentosansebastian.eus webgunean ere dago.