• Etxea
  • Azken ordua
  • Donostiak 2 milioi euro baino gehiago jasoko ditu Next Funtsetatik, esperientzia enogastronomikoak hobetzeko

Donostiak 2 milioi euro baino gehiago jasoko ditu Next Funtsetatik, esperientzia enogastronomikoak hobetzeko

Hiriaren gaitasuna hobetuko duten proiektu eta ekintza publiko-pribatuak bultzatzeko 2.120.000 euro jasoko ditu Donostiako Udalak, esperientzia enogastronomiko jasangarri eta berritzaileagoak eskaintze aldera.

Marisol Garmendia Donostiako Garapen Ekonomikoko zinegotziak adierazi duen bezala, "jatea eta edatea bezalako plazerak Donostiako historiaren eta kulturaren parte bananduezinak dira". Bisitatzen gaituztenek gero eta interes handiagoa dute produktuen jatorria, elaborazio prozesuak, arloko industriak eta abar ezagutzeko. Gure gastronomia- eta ardogintza-ondarearen balioa areagotzen duten esperientzi- ak eskaintzeko aukera dugu. Jatetxe-jabeen eta ekoizleen arteko loturak finkatzea eta laguntza horien bitartez establezimenduak egokitzea da gure xedea, eskaintza hobetuz eta kontsumitzaile eta bisitariekiko harreman zuzena bultzatuz.

Deialdi honetan Estatuan hobekien baloratutako proiektuetako bat da eta balio kate osoan eragina izan nahi du, gastronomian bereziki arreta jarriz eta, horrela, hiriko turismo eredu berri bat garatuz. Hiriko sektore eta eragile ezberdinak kohesionatzea da helburua, bertakoen eta bisitarien arteko integrazioa erdieste aldera. Turismoa etorkizuneko erronkei erantzuteko gai den jarduera sozial eta ekonomiko baten eragile izatea du xede tradizioan eta lurraldean errotuta dagoen ikuspegi honek.

Eskaintza enogastronomikoa honela definitu daiteke: elikagaien lehen eta bigarren mailako ekoizleei, gastronomia-jaialdiei, jatetxeei eta leku espezifikoei bisitak egitea aurreikusten duen jarduera, non platerak dastatzea edo/eta elikagaien ekoizpenean espezializatutako eskualde baten ezaugarriekin esperimentatzea baita bidaiaren arrazoi nagusia. Turismo enogastronomikoak, beraz, produktu turistiko ugari biltzen ditu, eta horren barruan hainbat elementu erlazionatzen dira (turismoa, kultura, paisaia, natura, osasuna, gastronomia eta ardoak).

Cristina Lagé Turismo Jasangarriko zinegotziaren esanetan: "Donostiara etortzea eta gu bisitatzea erabakitzen dutenak gehien kitzikatzen dituen alderdietako bat gastro- nomia da, gure hiria gastronomiaren munduko lehen postuetan baitago eta abango- ardiako gastronomiaren aldeko apustua egin du, betiere tradizioa eta tokiko produk- tuak aintzat hartuta. Arlo honetan, ekarpen zinez handia egin dezakegu".

gastronomia contenido

Aurkeztu den proiektua hiru urteko epe batean garatzekoa da, eta Donostia Sustapena eta Donostia Turismoa parte hartzaile dituen lankidetza publiko eta pribatuaren ereduari jarraitzea planteatzen du.

Eragile pribatuei atea irekitzen die, horiek aukera izango baitute proiektuak barne hartzen dituen analisiak eta laguntza ekonomikoak (1,3 milioi euro arte) baliatzeko, bai eta lankidetzarako espazio berriak sortzeko eta proiektu berritzaileak elkarlanean bultzatzeko ere.

Honako hauek dira lan ardatz nagusiak:

  • Jasangarritasuna, ekonomia zirkularra erraztuz eta turismo aisialdiko establezimenduetan neurriak bultzatuz.
  • Establezimenduen eraginkortasun energetikoa, balio gastro-turistikoaren katean hobekuntzak egiteko aukerak txertatuz eta eraginkortasun energetikoaren aldeko neurriak bultzatuz.
  • Trantsizio digitala, eskaintza enogastronomikoa proposamen turistikoan integratuz eta sektoreko proiektu bultzatzaile eta eraldatzaileen aldeko apustua eginez.
  • Ekintzailetza, esperientzia gastronomikoan oinarritutako proiektu berritzaile eta ekintzaileak babestuz eta indartuz.
  • Lehiakortasuna, arreta berezia jarriz prestakuntzan eta talentuan etorkizuneko giltzarri gisa, eta, proiektu gastronomiko eta turistikoei laguntzeko eta balio emateko lankidetza publiko-pribatuan oinarritutako eredu bat sortuz.

Proiektu hau Turismo Enogastronomikoko Plan Nazionalaren barruan dago, Turismo Sektorearen Modernizazio eta Lehiakortasun Planarekin eta Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planarekin zuzen-zuzenean lotuta. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoan hamabi proiektu turistiko jasangarri gauzatzeko, 33,8 milioi euroko aurrekontua du.