Aurten ere, Donostia Sustapenak Donostia Innovation Challenge egitasmoaren beste edizio bat antolatu du, hiriko gazteek proiektu bat enpresaren eta teknikaren ikuspegitik diseinatzen eta kudeatzen ikas dezaten. Ildo horretan, gaitasun pertsonalak (softskills) nahiz gaitasun teknikoak trebatuko dituzte, besteak beste, berrikuntzari lotutako enpresa kudeaketan, diseinu estrategikoan eta abarretan.
Lau hilabete baino gehiagoz hiria hobetzeko erronkaren inguruan lanean aritu ondoren, hainbat teknologia disruptibo (adimen artifiziala, 3D Inprimaketa, errealitate mistoa, Gauzen Internet eta robotika aurreratua) integratzen dituzten proiektu berritzaileekin, hiriko hainbat ikastetxetako (Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeak, Lanbide Heziketako zentroak eta unibertsitate- zentroak) 380 ikasle inguruk parte hartu zuten, 74 taldetan banatuta, Donostia Innovation ekimenaren amaierako fasean.
Jasotako 74 proposamenak ebaluatu ondoren, talde finalista bana hautatu da ikastetxe bakoitzeko, eta talde horrexek defendatuko du bere zentroa amaierako aurre-ekitaldian. Amaierako aurre-ekitaldia otsailaren 1ean izango da Talent Housen, eta talde finalista bakoitzak bere proiektua aurkeztu beharko du epaimahaiaren aurrean, zeina programan parte hartzen duten enpresen ordezkariek eta Donostia Sustapenak osatuko baitute. Hauek dira talde bakoitzaren aurkezpenak:
- ALDAPETA: XIMER
- ALTZA: MOVEMENT INNOVATION
- AXULAR: PIZTU
- CEBANC: GALERNA DRONES
- CEINPRO: 3DU
- DEUSTO: SECOND CHANCE
- EKINTZA: DEAF WATCH
- NAZARET: OSATEK ASISTENTE
- ST PATRICK´S: SIMA
- TECNUN: GARBIRI
- UPV: VERVE
Azkenik, otsailaren bigarren astean amaituko dugu V. edizioa. Bukaerako ekitaldian, ikasleek azken hilabeteetan egindako lan bikaina aitortuko da, hainbat kategoriatarako aurreikusitako sariak banatuz.
Egitasmo hau Donostia Innovation Campus ekimenaren barruan antolatua da. Helburuen artean, honako hauek ageri dira:
- Gure gazteen berrikuntza gaitasunak hobetzea eta espiritu berritzailea sustatzea etorkizuneko erronkei begira.
- Hezkuntza erakundeekiko lankidetzan sakontzea.
- Jarduketa ildo estruktural bat egituratzea, eta, horretarako, berrikuntzaren arloan urteko eskaintza egonkor eta osagarri bat programatzea ikastetxeentzako hainbat produkturekin.
- Talentuaren aldeko apustu estrategian laguntzea, berrikuntzarako eta garapen sozioekonomikorako dugun gaitasunerako funtsezko elementu gisa.
- Gazteak hiriaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko prest dauden herritar bihurtzea.
Donostia Innovation Challenge-ean parte hartu duten ikasleek proiektu bat enpresaren eta teknikaren ikuspegitik diseinatzen eta kudeatzen ikasi dute, baita aurrekontua maneiatzen eta, batez ere, berrikuntzari lotutako gaitasunak trebatzen ere, planteatutako erronkak ebazte aldera. Donostia Sustapenak proiektuaren kontzeptualizatzaile, kudeatzaile eta ekoizle gisa jardun du, eta, helburu horiek lortzeko, teknologia disruptiboetan adituak diren kanpoko tutoreen, ikastetxeetako irakasleen eta ikasleen partaidetza izan du.