• Etxea
  • Azken ordua
  • Artikulazioak birgaitzeko ferula artikulatu eta programatu bat, Donostia Innovation Challenge 2022 saria

Artikulazioak birgaitzeko ferula artikulatu eta programatu bat, Donostia Innovation Challenge 2022 saria

  • Axular Lizeoko ikasleek aurkeztutako eta 3D Imprimaketarekin garatutako “Ferulapp” proiektuak irabazi zuen Kursaaleko finala ia 500 lagunen aurrean.
  •  Teknologia erabiliz hiria hobetzeko irtenbide berritzaileak asmatzea zen aurtengo erronka.

Bi urtez parte-hartzaileak, irakasleak eta erakunde laguntzaileak aurrez aurre bildu ezinik egon ondoren, Donostiako Kursaala izan da Donostia Innovation Challengearen seigarren edizioko finalaren eszenatokia.

Sustapen Ekonomiko eta Enplegu zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, bigarren hezkuntzako, LHko eta unibertsitateetako ikasleei zuzentzen dien ekimena da. Bere helburua, berrikuntzari lotutako gaitasunak garatzeaz eta entrenatzeaz gain, proiektu bat enpresaren eta teknikaren ikuspegitik diseinatzea eta kudeatzea da.

Marisol Garmendia Sustapen Ekonomiko eta Enplegu zinegotziak eskerrak eman dizkie “ekimenean parte hartzen duten 24 erakunde eta eragile guztiei. Gure gazteria gure aktiborik onena da, eta hirirako etorkizuneko konponbideak garatzea ahalbidetuko dieten tresnekin ohitu behar ditugu”. Ildo horretan, adierazi du “garrantzitsua dela horrelako ekimen erakargarriak eskaintzea, talde-lana, irtenbide berritzaileen azterketa, proiektuen garapena eta aurkezpen elektronikoak sustatzeko”.

“Ferulapp”, 2022ko proiekturik onena

Aurten, Donostiako 11 ikastetxetako 443 ikaslek parte hartu zuten, eta 5 hilabetez 13 erakunde laguntzailetako ordezkariekin lan egin ondoren, Donostiako Sustapenak 70 proposamen baino gehiagoren artean 5 proiektu onenak hautatu zituen, bat teknologia bakoitzeko (Adimen Artifiziala, 3D Inprimaketa, Errealitate Mistoa, Gauzen Internet eta Robotika Aurreratua).

Epaimahai profesional baten aurrean eta parte hartu zuten talde guztien aurrean Kursaalean aurkeztutako 5 proiektu finalistak honako hauek izan ziren:

  1. FERULAPP (Impresión 3D) – AXULAR
  2. PICK A BOOK (Robótica) – EASO POLITEKNIKOA
  3. OUTFIT CHECK (Internet of Things) – UPV.
  4. PHOYBE (Realidad Mixta) – CEIMPRO.
  5. WAE (Inteligencia Artifical) – EKINTZA.

Azkenik, epaimahaiak erabaki zuen urteko proiektu onenaren saria, FERULAPP, ferula artikulatu eta programatu bat, pertsonen artikulazioen errehabilitazioa errazteko.

Proiektu irabazleaz gain, gainerako proiektu finalistek proposamen desberdinak zituzten: zein arropa erosi erabakitzeko laguntzen duen aplikazioa (Outfit Check), fobiei eta beldurrei aurre egiteko aplikazioa (Phoybe), nutrizio-proposamen pertsonalizatuak (WAE) edo udal liburutegietan mugikortasun urriko pertsonei laguntzen dieten robotak (Pick a Book).

Ekintzak Donostia Innovation Campus estrategiaren barne dago, eta programatik hiriko 45 zentruko 2300 ikasle baino gehiago igaro dira 6 urtetan. Zentru guztiak gonbidatuak izango dira hurrengo ediziorako.

INFORMAZIO GARRANTZITSUA

  • 11 zentro eta 443 ikasle (St. Patrick ́s english School, IES Altza BHI, Axular Lizeoa, Ekintza ikastola, Aldapeta María Ikastetetxea, Nazaret Fundazioa (con Bachiller y Formación profesional), IES Xabier Zubiri Manteo BHI, EASO Politeknikoa, Cebanc, Ceinpro, UPV)
  • 13 erakunde kolaboratzaileak (Domotek, Tecnun, Nuavis, Irisbond, Skootik, CEIT, Ikusi, Ikor, Cybersurgery, Biodonostia, Naru Intelligence, Vicomtech y Developair)
  • 200 saio Donostia Innovation Challenge plataforman.
  • 4 hilabetetako lana: 2022ko Urritik – 2023ko Urtarrilara.
  • Programaren historikoa: 6 urtetan, 2300 ikasle, 45 zentru eta 50 erakunde kolaboratzaileak.

Donostia Innovation Campusen inguran gehiago jakiteko

Finaleko argazkiak ikusteko