Abenduak 11an eta 18 an | 09:30 - 12:30 | PRESENTZIALA
* Lekua: EKINN eraikina San Bartolome 16 | Kokapena ikusi
SAIOAREN HELBURUA
Gero eta interkonektatuagoa dagoen mundu honetan, startupek hasiera-hasieratik integratu behar dute globalizazioa beren estrategian. 2 egunetan banatutako 3 moduluk osatzen dute ikastaro hau eta diseinatuta dago ekintzaileei nazioarteko merkatuetan jarduteko, askotariko ekipoak eraikitzeko eta mundu mailako produktuak garatzeko behar dituzten tresnak emateko.
Prestakuntza honen helburua da parte-hartzaileak gaitzea negozioen kudeaketan, nazioarteko ingurune batean, funtsezko alderdi batzuk landuz, hala nola kultura-egokitzapena, produktuen lokalizazioa eta lankidetza hainbat ordu-eremutan banatutako ekipoetan, hizkuntza- eta kultura-aniztasunekoekin.
NORI ZUZENDUA
Tailer hau Donostian proiektuak edo enpresak dituzten eta nazioartean hazteko itxaropena duten ekintzaileentzat, startupentzat, enpresa txikientzat eta profesionalentzat diseinatuta dago.
IRAKASLEA
Ane Arruabarrena - Gulink
* Programa horren %40 Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuko da, 2021-2027 EAEko EGIF+ Programaren esparruan, "EKINN HARRERA" programarako.