Uztailan | 09:30 - 11:30 | PRESENTZIALA
* Lekua: EKINN eraikina San Bartolome 16 | Kokapena ikusi
SAIOAREN HELBURUA
Konfiantzaz komunikatzeko eta aurkezpen eta bisita komertzialetan zure bezeroen arreta erakartzeko teknikak eta estrategiak lantzea.
Ariketa praktikoen bidez, zure mezua modu argi, konbentzigarri eta gogoangarrian nola egituratu ikasiko duzu, zure balio-proposamena nabarmendu dadin eta eragina sor dezan. Egitura: Nola egin aurkezpen edo bisita komertzial on bat? 3 urrats.
- Prestakuntza (Ezagutu zure audientzia edo bezeroa, zehaztu helburu materialak eta tresnak, saiakuntza)
- Esku-hartzea (ahozko eta ez-ahozko hizkuntza, storytelling...)
- Ebaluazioa eta doikuntza (Emaitzak neurtu, aldaketak egin eta jarraipena egin)
- Ohiko akatsak.
NORI ZUZENDUA
Tailer hau beren markaren nortasuna eraiki edo indartu nahi duten ekintzaile, startup, enpresa txiki eta Donostian proiektu edo enpresak dituzten profesionalentzat diseinatuta dago.
IRAKASLEA
Libe Masie - Innobide.
* Programa horren %40 Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuko da, 2021-2027 EAEko EGIF+ Programaren esparruan, "EKINN HARRERA" programarako.