Surfaren
batasuna eta
indarra Donostian

ZARAUTZ | Gipuzkoa

Euskal Herriko hondartzarik handiena da, eta Bizkaiko Golkoko luzeenetarikoa.Luzera ia osoan itsas pasealeku oso dotore bat du. Mendebaldeko muturrean kaia dago eta ekialdekoan golf-zelaia.Zarautz nazioartean garrantzi handia duten surflari handien sorlekua da; Aritz Aranburu, Ibon Amatriain, Axier Muniain eta Hodei Collazo dira batzuk.Herri hau surfari esker eta surfarentzat bizi da, zentzu askotan.

Inguru ikusgarrian daudenez, Zarauzko herriak eta hondartzak mundu osoko milaka turista erakartzen dituzte, uda-sasoian biztanleria hirukoizteraino.

  • Luzera: 2.500 m 
  • Batez besteko zabalera: 80 m 
  • Hiritartze-maila:hiritarra 
  • Harearen kolorea:urre-kolorekoa
  • Harea mota:xehea

OLATUAK / Kanala · Borguetto · Mirata 

Zarauzko hondartzako zoko guztietan hausten dira surfean egiteko moduko olatuak; dena den, surflari gehienak 4 piko zehatzetan pilatzen dira.Hondartzaren ekialdeko muturrean ubidea dago, eta han kanpinetako jendeak egiten du surfean.Hondartzaren erdialdean, berriz, bi olatu ezagun eta kalitatezkoenak daude: Borguetto eta Mirata.Olatu horietan ibili ohi dira bertakoak, eta surflariz gainezka egoten dira.Bukatzeko, kaiko eremua dago, eta surflariek olaturik handieneko egunetan aukeratzen dute.  

OLATUAREN BEREZITASUNAK 


  • Lekua · Asko. Leku masifikatua
  • Olatu mota · Denetarik, batez eta eskubiak. 
  • Urpea · Area
  • Marea · Marea guztiak
  • Haizea · Hego, Hego-ekialdeko, Hego-mendebaldeko
  • Itsasoa · Txikia
  • Ura · Kutsadura maila. Baxua mailakoa
  • Olatu balorazio · 7

SURF CITY DONOSTIA PROIEKTUAK

Donostia Surf Cityren parte izan
nahi al duzu?

Surf City Donostia klusterraren parte izan nahi baduzu, fomentoss@donostia.eus helbidera guri mezu bat bidali besterik ez duzu egin behar, zure enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa adierazita.

Gure newsletter-a jaso nahi al duzu?

Zure sektorean gertatzen den guztiaren berri izan nahi baduzu, gure berripaperaren harpidetza egin.