Surfaren
batasuna eta
indarra Donostian

SOPELANA | Bizkaia

Sopela inguruko hondartzak Bizkaiko kostaldeko hareatza politenetarikoak dira. Ezagunena Atxabiribil eta Arrietara hondartzek osatzen dute. Hantxe pilatzen dira erabiltzailerik gehienak, bai eta zerbitzuak ere: tabernak, kafetegiak, surf-eskolak…Harkaitz batek bereizita, Barinatxe hondartza dago, eta, han, La Triangu deritzon olatu ezaguna.Hondartza horretan, nudismoa egin daiteke.

Bukatzeko, Meñakotz hondartza dago, labarrez inguratutako kala dotorea, hau ere nudismoa egiteko aukerakoa.Bizkaiko olaturik indartsuenetako bat (Meñakotz deritzona) aurkituko dugu bertan.

  • Luzera: 750 m
  • Batez besteko zabalera: 80 m
  • Hiritartze-maila: hiritarra
  • Harearen kolorea: urre-kolorekoa
  • Harea mota: xehea

OLATUAK / Atxabiribil · Arrietara · Barinatxe (La Triangular) · Meñakoz

Eremu honetan, aparteko kalitateko 4 olatu ere aurkitu ahal izango ditugu.Erdiko hareatzan, handienean, Atxabiribileko eta Arrietarako olatuetan egin dezakegu surf.Hondartzarik jendetsuena da, eta inguruko surf-eskolak ere bertan daude.Horri atxikita, surfean egiteko moduko eskuin luze batez gozatu ahal izango dugu, La Triangu deritzonaz, alegia.Eta emozio biziak nahi dituenarentzat, Meñakotz olatua. Neguan baino ez da hausten, baina 5 metrotik gorako olatuak eman ditzake.

OLATUAREN BEREZITASUNAK


  • Lekua · Asko. Leku masifikatua
  • Olatu mota · Denetarik, batez eta eskubiak. Batzutan tuboa dutenak. 
  • Urpea · Area 
  • Marea · Marea guztiak
  • Haizea · Hego, Hego-ekialdeko, Hego-mendebaldeko
  • Itsasoa · Txikia
  • Ura · Kutsadura maila. Erdi mailakoa
  • Olatu balorazio · 7

SURF CITY DONOSTIA PROIEKTUAK

Donostia Surf Cityren parte izan
nahi al duzu?

Surf City Donostia klusterraren parte izan nahi baduzu, fomentoss@donostia.eus helbidera guri mezu bat bidali besterik ez duzu egin behar, zure enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa adierazita.

Gure newsletter-a jaso nahi al duzu?

Zure sektorean gertatzen den guztiaren berri izan nahi baduzu, gure berripaperaren harpidetza egin.