Surfaren
batasuna eta
indarra Donostian

MUNDAKA | Bizkaia

Herri txiki horren sarreran dago, eta, esan liteke, Mundaka izeneko olatu zoragarriagatik dela, hein batean, ezaguna.90 metro eskaseko zabalerarekin, ur lasaiez eta inguru pribilegiatu honetaz gozatzera joaten diren mundakarren oasia da.Eremu honek guztiak Euskadiko eta Bizkaiko Golkoko gune garrantzitsuenetariko bat osatzen du: Urdaibai Erreserba.

Biosfera Erreserba izendatu zuten 1984an, eta aztarnategi arkeologikoez gain, arrasto historikoak ere baditu.230 km2-ko azalera du (gehienez 12 km-ko zabalera eta 20 km-ko luzera) eta 22 udalerrik osatzen dute.

  • Luzera: 90 m 
  • Batez besteko zabalera: 110 m 
  • Hiritartze-maila: hiritarra 
  • Harearen kolorea: iluna
  • Harea mota: xehea

Mundaka Europako olaturik onenetariko bat da, zalantzarik gabe.Bitxi honetan surf egiteko urte-sasoirik aproposena irailetik martxora bitartekoa da.Hondoko itsaso sendoa eta noranzko jakin bat behar ditu, olatua kalitate osoz hausteko.Baldintza egokietan, olatuak 300 metrorainoko ibilbidea izan dezake, eta hodi-sekzio oso luzeak.

Euskadiko olatu jendetsuena da egoki diharduenean, eta uretako bizikidetzan gatazkak sor litezke arrazoi horregatik. Itsasbeheran soilik hausten dira olatuak.

OLATUAREN BEREZITASUNAK


  • Lekua · Asko. Leku masifikatua
  • Olatu mota · Tuboa duen ezker azkarra. Europako ezker hoberena
  • Urpea · Area
  • Marea · Marea baxua
  • Haizea · hegoaldean, hego-mendebaldean, mendebaldean, ipar-mendebaldean
  • Itsasoa · Handiak
  • Ura · Kutsadura maila. Baxua mailako
  • Olatu balorazio · 10

SURF CITY DONOSTIA PROIEKTUAK

Donostia Surf Cityren parte izan
nahi al duzu?

Surf City Donostia klusterraren parte izan nahi baduzu, fomentoss@donostia.eus helbidera guri mezu bat bidali besterik ez duzu egin behar, zure enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa adierazita.

Gure newsletter-a jaso nahi al duzu?

Zure sektorean gertatzen den guztiaren berri izan nahi baduzu, gure berripaperaren harpidetza egin.