Hossegor Landen departamentuan dago, Akitania eskualdean, eta bertako hondartzek 106 kilometroko azalera dute, guztira. Azalera horretan, Biscarossetik hasi eta Aturriren bokaleraino, ezin konta ahala hondartza daude elkarren jarraian. Udan, herrietatik gertuen dauden eremuetan jende asko egoten da, baina beti aurkituko duzu txoko bakartiren bat.
Landetako itsasertzeko eremu guztiak zuhaizti handiz inguratuta eta berdegunez eta askaldegiz beteta daude. Kanpinak eta apartamentuak edo bungalowak alokatzeko zerbitzuak ere barra-barra daude alde guztietan.
OLATUAK / La Nord · La Graviere · Bourdaines · Seignosse · Le Penon
Hondartzak bezala, olatuak ere ezin konta ahalakoak dira. Landen hegoaldea guztietan ezagunena da, hango hondartzetan surfeko mundu-txapelketako probetako bat egiten delako urtero. Era guztietako olatuak har daitezke, hondoko itsaso txikietatik sagailo handietaraino. Hainbat hondoko itsaso motadun surf-leku mordoa du. Olaturik ezagunenak La Graviere, La Nord, Le Penon, Seignosse eta Les Bourdaines deritzenak dira, eta, iparraldean, Lacanau izenekoa.