Surfaren
batasuna eta
indarra Donostian

BIARRITZ | Frantzia

Biarritzeko hondartzak Frantzian surferako aproposak diren hondartzetan ikusgarrienetakoak dira. Hiri ondoan daude, ingurune zoragarrian, eta era guztietako zerbitzuak dituzte. Hondarra oso fina da, erdi horixka erdi zurixka. Urak sendagarriak dira, iodo asko dutelako. Hondartzek, 4 kilometroko luzerarekin, Europa osoko turistak erakartzen dituzte.

Uda-garaian, okupazioa handia izaten da, eta era guztietako azpiegiturak eskaintzen dituzte: jatetxeak, luxuzko saltokiak eta nazioartean ezaguna den kasinoa, besteak beste.

OLATUAK / Grand Plage · Côte des Basques Beach

Biarritzeko bi hondartzarik garrantzitsuenetan egiten da surfean. Hondartza Handia (Grande Plage) hiriaren erdialdean dago. Hainbat eratako pikoak ditu, eta hondartzaren eskuin muturreko haitz handitik hurbil hausten den eskuin luzea. Bestalde, Euskal kostaldea (Côte Basque) hondartza oso handia da, eta surfean aritzeko moduko piko ugari ditu.Longboard giroa oso errotuta dago aspalditik. 

SURF CITY DONOSTIA PROIEKTUAK

Donostia Surf Cityren parte izan
nahi al duzu?

Surf City Donostia klusterraren parte izan nahi baduzu, fomentoss@donostia.eus helbidera guri mezu bat bidali besterik ez duzu egin behar, zure enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa adierazita.

Gure newsletter-a jaso nahi al duzu?

Zure sektorean gertatzen den guztiaren berri izan nahi baduzu, gure berripaperaren harpidetza egin.