Eredu-proiektua: “Donostiako hoteletan hemengo produktuak produktu turistiko gisa sustatzea”

 

"Donostiako hoteletan hemengo produktuak produktu turistiko gisa sustatzea" proiektuaren helburu nagusia honako hau da: digitalizazioaren erronkarekin konprometituta dauden Donostiako dendetako produktuak hiriko 5 hoteletan nabarmentzea eta erakusgai jartzea.

 

  • ZERTAN DATZA PROIEKTUA?

    "Donostiako hoteletan hemengo produktuak produktu turistiko gisa sustatzea" proiektuaren helburu nagusia honako hau da: digitalizazioaren erronkarekin konprometituta dauden Donostiako dendetako produktuak hiriko 5 hoteletan nabarmentzea eta erakusgai jartzea.

    Hala bada, hotelen eta tokiko enpresa ekoizleen/diseinatzaileen arteko lankidetzan beste urrats bat egitea planteatu da, teknologia eta presentzialtasuna bat etorrita esperientzia-mix bat sortzeko. Horrela, birtualtasun teknologikoaren eta tokiko produktuen erakustaldiaren arteko elkarlotura bultzatuz garatu ahal izango dugu tokiko produktuak sustatzeko eskaintza.

    Produktu horiek ikusarazteko erabili beharreko euskarria eta teknologia aparatu holografikoak izango dira (75 cm x 75 cm), Full HD irudi kalitatea duen kutxa biniloztatu baten gainean muntatuko direnak. Aurreikuspenen arabera, euskarriak hilabete inguru egongo dira martxan, 2023ko abenduaren eta 2024ko otsailaren artean, ziurrenik.

  • NORI ZUZENDUTA DAGO?

    Hiriko saltokiei eta hotelei

    Saltokien Betekizunak

    Saltokiek bete behar dituzten baldintzak "Saltokiek parte hartzeko oinarrietan" jasota daude; eta oinarri horien arabera, saltokiek baldintza hauek bete behar dituzte:

    • Jarduera ekonomikoa egiten den merkataritza-establezimendua Donostiako udalerrian egotea.
    • Merkataritza-sektore hauek izatea haien jardueraren mamia: pertsonen ekipamendua, elikadura, bitxigintza, artea eta eskulangintza.
    • Ekimenean honelako produktuak aurkeztea:
        • 1.) Artisau produktuak edo haien fabrikazioan ekai ekologikoak erabilitakoak.
        • 2.) Norbere diseinuekin egindako produktuak edota tokiko ekaiekin eginak.
        • 3.) Produktu original eta bereziak.
        • 4.) Produktu berritzaileak.

    Gehienez 10 saokik hartuko dute parte.

    Hotelen Betekizunak

    Hotelek bete behar dituzten baldintzak "Hotelek parte hartzeko oinarrietan" jasota daude; eta oinarri horien arabera, saltokiek baldintza hauek bete behar dituzte:

    Eredu proiektu honetan parte hartu nahi duten Hotelek baldintza hauek bete behar dituzte:

    • 4 edo 5 izarreko hotela izatea eta Donostian egotea.
    • Hallean aparatua jartzeko behar adina baliabide izatea (espazio nahikoa, korronte hartunea, etab.).
    • Hoteleko instalazioetan egokitu beharreko erakusketa-espazioa behar bezala aukeratzeari begira, bileretan parte hartzeko konpromisoa hartzea eta aparatuak behar bezala instalatzen eta desinstalatzen laguntzeko prest egotea.

    Gehienez 5 Hotel aukeratuko dira.

  • NOLA PARTE HAR DEZAKET PROIEKTUAN?

    Saltokia bazara. Zerbitzua online eskatu behar da, orrialde honetan bertan aurkituko duzun botoiaren bidez. Parte hartu nahi duten saltokien eskaerak jaso ondoren, Donostia Sustapenak osatutako taldeak aurkeztu diren eskabideak ebaluatu eta puntuaziorik handiena lortu duten 10 saltokiak hautatuko ditu, beti ere saltokiek parte hartzeko oinarrietan ezarritako irizpideak kontuan hartuta.

    Hotela bazara. Zerbitzua online eskatu behar da, orrialde honetan bertan aurkituko duzun botoia sakatuz. Parte hartu nahi duten hotelen eskaerak jaso ondoren, Donostia Sustapenak osatutako taldeak baldintzak betetzen dituzten 5 hotelak hautatuko ditu, parte hartzeko eskaerak iritsi diren hurrenkerari jarraituz.