Energia efizientziaren diagnostikoak, auditoretza energetikoak eta energia efizientziari buruzko proiektuak egitea turismo aisialdiko enpresentzat.

 

Zerbitzu honen helburua da Donostiako aisialdiko turismoko enpresei energia efizientziaren diagnostikoak, auditoretza energetikoak eta energia efizientziari buruzko proiektuak egiteko aukera eskaintzea, Donostian kokatutako establezimenduetarako.

 

  • NORENTZAT DA ZERBITZU HAU?

    Zerbitzu hau Donostian kokatutako aisialdi turistikoko eta sektore gastronomikoko enpresei zuzendua da.

  • ZEIN DA ESKATZEKO EPEA?

    Zerbitzua urte osoan zehar dago zabalik, erabilgarri dauden baliabideak agortu arte. Eskabideak sarrerako erregistro ordenaren arabera onartuko dira, esleitutako baliabide ekonomikoak agortu arte.

  • ZERTAN DATZA ZERBITZUA?

    Zerbitzu honek energia efizientziaren diagnostikoak, auditoretza energetikoak eta energia efizientziari buruzko proiektuak egiteko aukera eskainiko die Donostiako aisialdiko turismoko enpresei, Donostian kokatutako establezimenduetan, energia efizientziarako neurrien ezarpena sustatzeko helburuarekin.

    Aisialdiko turismoaren sektoreko enpresek hiru zerbitzu hauetako bat eskatu ahalko dute:

    • Energia efizientziaren diagnostikoak.
    • Auditoretza energetikoak.
    • Energia efizientziarako neurrien proiektuen idazketa, eremu hauetan:
      1. Energia efizientzia eta energia berriztagarrien erabilera hobetzeko jarduketak, berokuntza, klimatizazio, hozkuntza, aireztapen eta ur bero sanitarioaren instalazio termikoetan.
      2. Energia iturri berriztagarrietako (fotovoltaikoa) autokontsumoa eta biltegiratzea sustatzeko jarduketak.
      3. Argiztapen instalazioetako energia efizientzia hobetzeko jarduketak.
      4. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuen instalazioa.
    * Atal honetan proiektuen idazketa bakarrik eskaintzen da. Hala ere, horren ondoren, karga puntuen instalazioa eta energia efizientziarako neurrien ezarpena finantzatzeko laguntza eskatu ahalko da (laguntza bakoitzaren oinarrietan xedatutakoaren arabera).

    Zerbitzua eskatu ondoren, Donostia Sustapena harremanetan jarriko da enpresarekin, beharrak ezagutu eta jarduteko proposamen bat definitzeko hitzordua zehazteko. Proposamena onartu ondoren ekingo zaio zerbitzuari.

  • NOLA ESKATU?

    Eskabideak telematikoki aurkeztuko dira Donostia Sustapenaren webgunearen (www.fomentosansebastian.eus) bidez. Orri honetan bertan aurkituko duzu esteka.

Dokumentazioa eta lotura erlazionatuak

ONLINE ESKAERA

 

* Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, eta Europar Batasuneko Next-Generation funtsek finantzatuta.

faldon logos home2024