Zerbitzuaren helburua jasangarritasuna hobetzeko banakako plan bat egitea da. Horretarako, jasangarritasunaren eremuko diagnostiko eta ekintza plana egingo dira, eta neurriak ezartzeko aholkularitza emango zaie aisialdi turistikoaren sektoreko enpresei.
- NORI ZUZENDUTAKOA DA ZERBITZUA?
Zerbitzu hau Donostian kokatutako aisialdi turistikoko eta sektore gastronomikoko enpresei zuzendua da, ingurumen eta jasangarritasunarekiko sentsibilizatuta badaude eta eremu horretan hobekuntzak egin nahi badituzte.
- ZEIN DA ESKATZEKO EPEA?
Zerbitzua urte osoan zehar dago zabalik, erabilgarri dauden baliabideak agortu arte. Eskabideak sarrerako erregistro ordenaren arabera onartuko dira, esleitutako baliabide ekonomikoak agortu arte.
- ZERTAN DATZA ZERBITZUA?
Zerbitzua fase hauetan garatuko da:
1. FASEA: PLANGINTZARAKO ANALISIA
Establezimenduaren lehenengo bisita egingo da, diagnostiko fasea aztertzeko. Gai hauek landuko dira hor: energia, mugikortasuna, CO2 isuriak, hondakinak eta hondakinen berrerabilera, elikagaiak xahutzea, ura eta gobernantza.
Diagnostikoak emango digun argazki hori abiapuntu hartuta, lehenengo bisitan bertan, gai bakoitzeko hobekuntza eremuak identifikatuko dira, eta horiek hobetzeko ekintzak planteatuko dira.
Informazio guztia “Jasangarritasun diagnostikoa eta jasangarritasuna hobetzeko ekintza plana” izeneko dokumentu batean jasoko da, eta dokumentu hori establezimenduarekin batera berrikusiko da bigarren bilera batean (aurrez aurrekoa edo Internet bidezkoa).
2. FASEA: EKINTZARA IGAROTZEA
Azkenik, ekintza planean identifikatu diren epe laburrerako lehentasunezko ekintzak abian jartzeko laguntza emango zaio establezimenduari.
- NOLA EMAN IZENA?
Eskabideak telematikoki aurkeztuko dira Donostia Sustapenaren webgunearen (www.fomentosansebastian.eus) bidez. Orri honetan bertan aurkituko duzu esteka.