Erakundeen karbono aztarna kalkulatzeko aholkularitza eta laguntza aisialdi turistikoaren sektoreko enpresentzat.
Zerbitzu honek Donostiako aisialdi turistikoaren sektoreko eta sektore enogastronomikoko enpresen karbono aztarna kalkulatzeko aholkularitza eskaintzen du. Erakunde baten karbono aztarna da erakundeak garatutako jardueren zuzeneko edo zeharkako eraginez isuritako berotegi efektuko gasen (BEG) guztizkoa.
Hona hemen zerbitzuaren helburuak:
- Aisialdi turistikoaren sektorea gaitu eta prestatzea eremu horretako jarduerak deskarbonizatzeko karbono aztarnaren bidez.
- Establezimendu bakoitzari banakako aholkularitza ematea karbono aztarnaren araberako inpaktua neurtu eta kalkulatzeko.
- Lotutako isurien murrizketa eta etengabeko hobekuntza sustatzea.
- Sektoreari bultzada eman eta araudiaren testuinguruan sakontzea.
- NORI ZUZENDUTAKOA DA ZERBITZUA?
Zerbitzu hau Donostian kokatutako aisialdi turistikoko eta sektore gastronomikoko enpresei zuzendua da.
- ZER ESKAINTZEN DU ZERBITZUAK?
Karbono aztarna ingurumenaren hobekuntza neurtu eta horren inguruko plangintza egiteko tresna moduan erabiltzen duen zerbitzu aurreratua da. Zehazki, zerbitzuak honako hauek eskaintzen ditu:
- Fakturak berrikusi eta dokumentatzea, eta erakundearen karbono aztarna (KA) kalkulatzea, MITECO tresnaren bidez.
- Establezimenduei laguntza eta gaikuntza ematea, KAren kalkulua MITECOn erregistratzeko prozesuan (1. eta 2. irismenak).
- Hobekuntza plan pertsonalizatuak egitea, KA murrizteko neurriekin eta jasangarritasunaren beste alderdi batzuen inguruko neurriekin.
- Ezarritako neurrien jarraipena egitea eta Donostia Sustapenak ematen dituen laguntzen bidez hartu daitezkeen neurriak identifikatzea.
- Establezimendu parte hartzaileak gaitzea, urte bateko kalkulua modu autonomoagoan egiteko gai izan daitezen.
- Murriztu ezin dituzten isurien konpentsazioa sustatzeko aukera aztertzea, establezimenduekin batera.
- Neurri praktiko jakinei esker KA murrizteko moduak bezeroei komunikatzen laguntzea.
- NOLA EMAN IZENA?
Saioetan izena emateko eskabideak telematikoki aurkeztuko dira Donostia Sustapenaren webgunean (www.fomentosansebastian.eus). Orri honetan bertan aurkituko duzu esteka.