Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

Vicomtech Bonu Teknologikoa

 
 

Hazteko programa. Donostiako enpresa proiektu berritzaileen hazkundea sustatzeko laguntza programa.

Laguntza hauen helburua da, VICOMTECHekin lankidetzan, tokiko enpresa eta ekintzaileek sustatutako osagai teknologikoko proiektuak sustatzea eta garatzea, VICOMTECHen garatutako transferentzia teknologikoaren eta ezagutzaren bidez.

Horrela, tokiko proiektu berritzaileak babesten jarraitu nahi da, bai horiek abian jartzeko, merkatuan hazteko eta finkatzeko, bai hiriko ehun ekonomikoa osatzen duten enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta posizionamendua indartzeko.

Vicomtech ikerketa aplikatuko zentro bat da, hainbat teknologiatan espezializatua, hala nola interakzio aurreratuan, ikuspen artifizialean, datuen adimenean, ordenagailu bidezko grafikoetan, eta hizketa eta hizkuntza naturalean. Haren helburu nagusietako bat da gure inguruko enpresa eta erakundeek adierazitako eremuetan dituzten ikerketa aplikatuko, garapeneko eta berrikuntza teknologikoko beharrei erantzutea, eta, hala, haien lehiakortasuna hobetzea, bai eta gure gizartearen garapen ekonomikoa eta bizi kalitatea hobetzea ere.

  • NORI ZUZENDUTA DAGO LAGUNTZA HAU?
    1. Irabazizko jarduera ekonomikoa egiten duen edo pertsona juridikoa den pertsona fisikoa.

    Pertsona juridikoa edo nortasun juridiko edo fisikorik gabeko taldea izanez gero, honako baldintza hauek ere bete beharko dira:

    Eskaera egiten den unean enpresa txikiaren izaera betetzea. Enpresa txikitzat hartuko da urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko sozietateen gaineko zergari buruzkoak, 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituena:

    1. Ustiapen ekonomikoa egitea.
    2. Bere aktiboa edo eragiketa-bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean definitzen den bezala, HAMAR (10) milioi eurotik gorakoa ez izatea.
    3. Langileen batez bestekoa 50 enplegatura ez iristea.
    4. Aurrez azaldutako baldintzaren bat betetzen ez duten enpresek ez izatea zuzenean edo zeharka % 25eko edo gehiagoko partaidetza, salbu eta aipatutako foru-arauaren IV. kapituluan ezarritako araubide berezia aplikatu behar zaien arrisku-kapitaleko sozietate edo funtsak badira.

    Entitatea Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren arabera sozietate-talde bateko kide denean, adierazitako plantillaren magnitudea talde horretako erakundeen multzoari dagokio.

    1. Laguntza-eskaera aurkezteko unean baliozkotasunez eratuta egotea eta merkatura zuzendutako ustiapen ekonomikoa egitea.

    Salbuespen gisa, enpresa bat eratzeko prozesuan dauden pertsona fisikoak ere izan daitezke onuradun.

    1. Donostian lantokia izatea, eta bertan egitea diruz lagundutako jarduerak
    2. Tokiko proiektua izatea, eta proiektu teknologikoa Donostian dagoen zentro edo establezimenduarentzat garatzea.
    3. Proiektu berritzaileak edo I+G+Bkoak eta negozio-eredu eskalagarria aurkeztea. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresen eta/edo erakundeen proiektuak izango dira.

    Honako hauek ezin izango dira onuradun izan:

    1. Irabazi-asmorik gabeko fundazio eta elkarteak.
    2. Irabazi-asmorik gabeko erakundeen, ondare-sozietateen, profesionalen elkargoen eta/edo sektore publikoko erakundeen mende dauden edo horien % 25etik gorako partaidetza duten erakundeak.

    Salbuespen gisa, onuradun izan daitezke, atal honetan deskribatutako kasuan egon arren, baldintza hauetakoren bat betetzen duten erakundeak:

      • Mendeko erakundea edo % 25etik gorako partaidetza duena Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide izatea.
      • Erakunde eskatzailea bera ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak araututako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide izatea.
  • ZEIN DA LAGUNTZAREN ZENBATEKOA ETA ZER EMATEN DA DIRUZ?

    Proiektuaren garapenaren eta eskatutako zerbitzuaren arabera, bonu eta lagundutako finantzaketa mota hauek planteatzen dira:

    Bonuaren gehieneko balioa (BEZik gabe)

    • Lagundutako finantzaketa

    8.000 €

    • D. Sustapena % 70
    • Vicomtech % 30

    14.500 €

    • D. Sustapena % 55
    • Vicomtech % 35
    • Enpresak / ekintzaileak bonuaren balioaren % 10 jarri beharko du.

     

    Bonu teknologikoaren onuradunak ordaindu beharko du egokia den BEZa.

    Eskatzaileak jaso nahi duen bonu mota proposatzeko aukera izango duen arren, zentro teknologikoak eta Donostia Sustapenak erabakiko dute emango den bonu mota.

    Emango den bonu mota onuradunari Bonua eman zaiola jakinaraztean zehaztuko da.

  • ZEIN DA VICOMTECHen ZERBITZU AURRERATUEN KATALOGOA?

    Hona hemen onuradunek eska ditzaketen zerbitzu moten adibideak.

    1. adibidea: garapen teknologikoak abian dituen eta faseren batean laguntza behar duen enpresa. Adibidez:

    Enpresak produktu bat dauka (esaterako, software aplikazio bat) eta modulu bat hobetu nahi du (esaterako, eskuzko prozesu bat automatizatzea) edo berri bat sortu (esaterako, datuak ustiatu eta bistaratzeko modulu berri bat). Enpresa horrek, Bonu Teknologikoak programaren bitartez, funtsak lortu ditzake, proiektuaren tamainaren arabera, zalantza teknikoak argitzeko, bideragarritasun teknikoa aztertzeko, arkitekturaren inguruko aholkularitza teknologikoa jasotzeko eta aplikazioaren kodearen garapenean laguntza orokorra jasotzeko, bai eta modulua bera garatzeko edo hobekuntzak integratzeko ere.

    2. adibidea: produktu/zerbitzu baterako ideia duen eta haren bideragarritasun teknikoa aztertu nahi duen pertsona ekintzailea: Adibidez:

    X pertsona ekintzaileak produktu/zerbitzu teknologiko baterako ideia bat dauka (esaterako, kale batean dauden aparkaleku libreen adierazlea), baina ez daki zein teknologia erabili behar duen edo soluzioaren prezioa merkatuak onartzeko modukoa izango den. Ekintzaileak, Bonu Teknologikoak programaren bitartez, produktuaren bideragarritasun teknikoa aztertzeko funtsak lortu ditzake. Azterketa horrek puntu hauek izango lituzke barne:

    • Arazoa edo beharra aztertzea eta betekizun funtzionalen analisia.
    • Soluzio teknologiko alternatiboen analisi eta ebaluazioa. Produktuak behar diren eginkizunak bete ditzan ezinbestekoak diren teknologien identifikazioa.
    • Kostu-onura analisia, kontuan hartuta abantailak, lotutako kostuak eta arriskuak (kale argiekin lotutako baldosak RFIDekin, ikusmen artifiziala, etab.).
    • Estrategia eta garapen teknologikoko plana ezartzea, gutxieneko prototipo bideragarriaren definizioa eta hurrengo urratsak.

    3. adibidea: garatzen ari diren esparruetako teknologiak (Big Data-Analytics, Internet of Things-Wearables, 3D inprimaketa) bere produktu edo prozesuetan txertatzeak eskaintzen dituen aukerak arakatu nahi dituen enpresa/pertsona ekintzailea. Adibidez:

    Enpresak bere negozioa berritzeko aukerak aztertu nahi ditu, garatzen ari diren IoT teknologiak bere produktuan txertatzeko aplikazio berriak bilatuz (esaterako, etxeko artikuluei funtzionalitate berriak gehitzeko aukerak aztertzea, argiztapen arlokoak, … horien arteko eta Internetekiko konexioari esker). Enpresa horrek, Bonu Teknologikoak programaren bidez, funtsak lortu ditzake teknologia berriak bere produktu/prozesu espezifikoan txertatzeak dakartzan aukeren mapa bat prestatzeko, puntu hauek barne izango dituena:

    • Enpresaren produktu/prozesurako egokiak diren teknologia berrien egoerak aztertzea, hurbileko kasuen erreferentziak kontuan hartuta.
    • Aukera zehatzen identifikazioa eta hautaketa.
    • Bideragarritasun teknikoaren ebaluazioa eta kostu-onura analisia.

    VICOMTECH ZERBITZUEN KATALOGOA

    EITK TEKNOLOGIEN ZERBITZUAK

    Softwarea: kontzeptu probak, SW arkitekturen diseinua, prototipatze azkarraren analisia edo aplikazioen bideragarritasuna:

    • Adimen artifiziala (Machine Learning, Deep Learning…).
    • Irudiaren teknologiak, bistaratzea, konputazioa eta datuen analisi adimenduna eta pertsona-makina elkarreragina sektore klinikoan, sozio-sanitarioan, bioteknologikoan eta farmazeutikoan.
    • Eredu prediktiboak eta erabakiaren euskarri sistemak sortzea, gaixotasunen prebentzio, estratifikazio eta pronostikoaren aurreikuspenerako. 
    • Osasunari buruzko datu heterogeneoak integratzea eta harmonizatzea, datu omikoak aztertzea eta eskala handian prozesatzea (Big Data), medikuntza pertsonalizatua ezartzeko.
    • 5G kontzeptuko probak industria inguruneetan edo mugikortasun edo kudeaketa eredu berriei eta azpiegiturei lotuta.
    • Multimedia edukiak kudeatzea (ikus-entzunezko edukiaren latentzia baxuko banaketa denbora errealean, QoE esperientziaren kalitatea maximizatzeko algoritmoak eta banaketa kostuen optimizazioa).
    • Multimedia zerbitzuekin elkarreragiteko teknologiak (3D Media edukiaren bistaratzea eta interakzioa, bideoa, audioa, bideo onmidirekzionalak eta 3D barne; eta pantaila anitzeko zerbitzuen orkestrazioa).
    • Itzulpen automatikoko sistemak.
    • Hizkuntza ezagutzeko eta transkripziorako sistemak.
    • Hizkuntza naturala automatikoki prozesatzeko sistemak, testu bolumen handietan.
    • Datu bolumen handiak ustiatzeko sistemak
    • (Big Data, Data Intelligence, Visual Analytics) eta energia eta prozesu industrialetarako eredu prediktiboak sortzea.
    • Ikusmen artifizialeko aplikazioak denbora errealean.
    • Errealitate areagotuaren eta errealitate birtual aplikatuaren aplikazioak.
    • Simulazioak (Digital Twin, Modelatze biomekanikoa irudian oinarrituta).
    • Informazio sistema eta komunikazio sare tradizionaletan nahiz industrialetan ohiz kanpoko portaerak eta portaera gaiztoak detektatzeko zibersegurtasuna.
    • Transakzio sistemetan, ikaskuntza automatikoko ereduetan edo software aplikazioetan ahuleziak bilatzeko zibersegurtasuna.

    PRODUKTUA DISEINATZEKO ZERBITZUAK

    • Algoritmia integratzea HW dedikatuan eta/edo prozesamendu baxukoan (i.MX, ARM arkitekturak, GPU prozesamendua, etab.).
  • NOLA ESKA DEZAKET LAGUNTZA?

    Eskaerak aurkezteko epea oinarri hauen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta baliabide ekonomikoak agortu arte edo, bestela, deialdia itxi arte, hau da, 2024ko Urriaren 30era arte.

    Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus).

    Edozein informazio edo kontsultarako 943 482800 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan erantzungo da, gai gisa honako hau adieraziz: “2024ko hazkunderako laguntzak”

    Eskabide-orriarekin batera, eskatutako administrazio-agiri guztiak aurkeztuko dira, bai eta dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa ere.

    Aurkeztu beharreko dokumentazioa (8. artikulua):

    • Administrazio-dokumentazioa
    • Deskripzio-memoria teknikoa (Eranskina: Memoria Teknikoa)

    Memoria teknikoak garatuko den proiektu berritzailea deskribatuko du, bai eta egin beharreko gastuak eta enpresaren hazkundean izango duen eragina ere. Informazio teknikoa eta ekonomikoa izango du, eta alderdi teknikoak, zientifikoak eta berrikuntzakoak, ekonomiko-finantzarioak, negozio-plana eta proiektuaren ustiapen komertziala erakutsi beharko ditu. Proiektuaren diseinu orokorra jasoko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitza-adierazleak), eta argi eta garbi adieraziko du zer egoeratan dagoen.

    Eta, gainera, bonu teknologikoen laguntzaren dokumentazio espezifikoa:

    Garapen teknologikoari buruzko memoria espezifikoa: Eranskina: «Gidoia» Bonu teknologiko elektrikoen memoria espezifikoa: Gutxienez, honako informazio hau jasoko du:

      • I+G+b agenteari eskatutako zerbitzuen deskribapena, lehentasunezko zentroa eta Gaitasun Katalogoko beharrezko teknologiak identifikatuz eta horien beharra justifikatuz.
      • Proiektuari lotutako lantaldearen deskribapena, zentro teknologikoarekin harremanetan jarriko dena.
      • Aurreikusitako lan-kronograma
      • Zentro teknologikoekin izandako aurretiko esperientziak.

    Eskatzailea pertsona fisikoa bada (enpresa eratu aurretik), enpresa-plan bat aurkeztu beharko du, honako informazio honekin:

      • Funtsezko bazkideak: Proiektuaren sustatzaileen aurkezpena.
      • Funtsezko jarduerak: Garatu beharreko jardueren xehetasunak
      • Balio-proposamena: planteatutako abantailaren xehetasuna
      • Bezeroen segmentua: helburuko bezeroei eta erakartzeko moduari buruzko informazioa.
      • Kostuen egitura: Kostuen egituraren aurreikuspena
      • Aurreikusitako diru-sarreren iturria: Diru-sarreren ereduaren aurreikuspena
      • Proiektua garatuko den zentroa edo establezimendua Donostian egongo delako konpromisoa.
  • NOLAKOA DA HAUTAKETA-PROZESUA?

    Eskabideak sarrera-erregistroaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, baliabide ekonomikoak agortu arte.

    Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

    • Proiektuari buruzko balorazio orokorra laguntza guztietarako (Memoria Teknikoaren eranskina): 80 puntu, gehienez.
    • Berariazko balorazioa, laguntza mota bakoitzean aurreikusitakoaren arabera. Laguntza mota bakoitzerako ebaluazio-irizpideak dagokion kapituluan zehazten dira.

    Ezaugarri hauetakoren bat duten tokiko proiektuak izan beharko dute:

    • Egungo merkatuarekiko edo gizartearekiko balio diferentziala
    • Erabilera intentsiboa teknologian, ezagutzan eta/edo berrikuntzan
    • I+G proiektuak
    • Produktu eta/edo zerbitzu berriak eta erabilgarriak
    • Daudenak baino eraginkorragoak diren eta gure hiriaren garapen sozioekonomikoan eragin handiagoa duten negozio-prozesuak edo -ereduak.
    • Profil kualifikatuak dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak.

    Proiektuak balorazio-irizpide hauen arabera ebaluatuko dira:

    1. Proiektuen kalitate zientifiko-teknikoa eta berrikuntza kalitatea

    50

    2. Enpresaren negozio planaren bideragarritasuna, inpaktu ekonomikoa eta errentagarritasuna:

    30

    PROIEKTUAREN PUNTUAZIOA GUZTIRA

    80

     

    Proiektu bat onartzeko eta dagokion laguntzaren ebaluaziora pasatzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 60 puntukoa izango da balorazio orokorrean; beraz, eskatutako gutxieneko puntuazio horren barruko puntuazioa lortzen duten eskabideak kanpoan geratuko dira.

    Bonu Teknologikoaren laguntzaren eskabidea onartzeko, gutxienez ere 15 puntu lortu beharko dira jarraian adierazitako balorazio espezifikoan.

    Bonu teknologikoaren balorazio espezifikoa

     

    1. Eskatutako laguntzak aurkeztutako proiektuarekin bat etortzea.

    6

    2. Zerbitzu teknikoak jaso ondoren aurreikusitako emaitzak lortzeko probabilitatea.

    7

    3. Enpresaren teknologiaren xurgatze maila: taldearen egokitasuna, beste zentro teknologiko batzuekin izandako aurretiazko esperientziak.

    7

    Bonu teknologikoaren balorazio espezifikoa

    20 puntu

     

    Eskabidea onartu ondoren, ikerketa zentro teknologikoak aurrekontu bat egingo du eta negoziazio fase bati ekingo diote hiru alderdiek (onuraduna, ikerketako zentro teknologikoa eta Donostia Sustapena), Bonu Teknologikoaren laguntzarekin eskainiko diren zerbitzu aurreratuen irismena zehaztu eta definitzeko.

    Bonu teknologikoaren laguntzarako definituko den proiektuaren amaierako tamaina eta aurrekontuan onartutako zenbatekoa argi eta garbi adieraziko dira onuradunak jasoko duen amaierako ebazpenean.

    Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea lau hilabetekoa izango da, deialdia ixten denetik kontatzen hasita.

  • ZEIN DA LAGUNTZA JUSTIFIKATZEKO ETA ORDAINTZEKO EPEA?

    Bonu Teknologikoaren zerbitzua emateko gehieneko epea 2025eko Abuztuaren 31 izango da.

    Zerbitzua amaitu ondoren, eta zerbitzua amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean, erakunde onuradunak eskatutako dokumentazioa aurkeztuko du.