Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

Turismo aisiaren sektoreko proiektuen digitalizaziorako dirulaguntzak

 

Programaren helburua turismo aisiaren sektoreko proiektuei lotutako gastu estrategikoen inbertsioa laguntzea da, proiektu horiek digitalizatzeko, sektorearen lehiakortasuna hirian bertan, baita estatuko zein nazioarteko posizionamendua ere hobetzeari begira.

 

  • ZERTAN DAUTZA LAGUNTZAK?

    Dirulaguntzak turismo aisiaren sektoreko proiektuei lotutako gastu estrategikoen inbertsioa laguntzeko eskainiko dira, proiektu horiek digitalizatzeko, sektorearen lehiakortasuna hirian bertan, baita estatuko zein nazioarteko posizionamendua ere hobetzeari begira.

  • ZENBATEKOA DA DIRULAGUNTZA?

    Dirulaguntzaren zenbateko maximoa 20.000 euro da proiektuko; laguntzaren intentsitatea hauxe izanik: diruz lagun daitezkeen gastuen % 70, eta beste % 10, enpresa txiki eta mikroenpresen kasuan.

    Programara bideratutako zenbateko osoa 300.000 euro da.

  • NOIZ ARTE AURKEZ DAITEKE ESKAERA?

    Eskabideak aurkezteko epea baliabide ekonomikoak agortu arte egongo da zabalik, edo, gehienez, 2024ko irailaren 30ean amaituko den deialdia amaitu arte. Epea urriaren 31ra luzatzea.

  • NORK ESKA DEZAKE LAGUNTZA?

    Lantokia eta jarduera ekonomikoa Donostiako udal mugartean daukaten enpresek eska dezakete dirulaguntza. Irabazteko asmorik gabeko elkarte eta fundazioek ere eskatu ahal izango dute laguntza, baldin eta lantokia eta jarduera ekonomikoa Donostiako udal mugartean badute.

  • ZER GASTU FINANTZA DAITEZKE?

    Diruz lagungarriak izango dira honako hauei lotutako gastuak:

    • Erakundeen eraldaketa digitala eta aldaketa teknologikoa eta/edo turismo aisiaren sektoreari lotutako proiektuak, aholkularitza gastuak eta hardwarea eta softwarea eskuratzeko inbertsioak barne.
    • Proiektuarekin zerikusia duen pertsonalaren prestakuntza espezializatua, proiektua martxan jartzeari eta erabiltzeari lotutako gaietan, prestakuntza gastuak eta aholkularitza espezializatuaren gastuak barne.
    • Jabetza intelektuala, aholkularitza gastuak zein patentea lortzeko gastuak barne.
    • Produktu berriak eta zerbitzu digitalak diseinatzea, aholkularitza gastuak zein garapen gastuak barne.
    • Diruz laguntzen den proiektuaren marketina eta komunikazioa, aholkularitza gastuak eta beharrezko euskarriei lotutakoak barne, betiere formatu digitalean badaude.
  • NOIZ JASOKO DUT DIRULAGUNTZA?

    Ordainketa bakarra egingo da, gastuak justifikatzen dituen dokumentazioa aurkeztu eta onartu ondoren

  • NOLA ESKA DEZAKET DIRULAGUNTZA?

    Eskaerak bide telematikoz aurkeztu beharko dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (https://www.fomentosansebastian.eus/eu/). Esteka web orri honetan bertan daukazu.

 

* Programa DONOSTIA, AISIALDI ETA GASTRONOMIA ESPERIENTZIA JASANGARRI ETA BERRITZAILEA izeneko Helmugako Turismo Jasangarritasuneko Planeko (HTJP) jardueren baitan dago, eta jarduera horiek Europar Batasunak Next Generation EU fondoen bidez finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren markoan gauzatzen den Turismo Enogastronomikoko 2022ko Plan Nazionalean kokatuta daude.

faldon logos home2024