Hazteko programa. Donostiako enpresa proiektu berritzaileen hazkundea sustatzeko laguntza programa. Donostian enpresa-ekimen berritzaile berriak sortzea, haztea eta sendotzea bultzatzeko programa.
Laguntza hauen helburua da, IIS BIOGIPUZKOArekin lankidetzan, tokiko enpresa eta ekintzaileek sustatutako osagai teknologikoko proiektuak sustatzea eta garatzea, IIS BIOGIPUZKOAren garatutako transferentzia teknologikoaren eta ezagutzaren bidez.
Horrela, tokiko proiektu berritzaileak babesten jarraitu nahi da, bai horiek abian jartzeko, merkatuan hazteko eta finkatzeko, bai hiriko ehun ekonomikoa osatzen duten enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta posizionamendua indartzeko.
IIS BIOGIPUZKOAk helburu hauek ditu: ikerketa biomedikoa eta epidemiologikoa sustatzea, baita osasun publikoaren eta osasun zerbitzuen aldekoa ere; osasun sistemaren programei eta politikei oinarri zientifikoa ematea eta ikerketa traslazionala sustatzea lehentasunez, betiere ezagutza zientifikoak praktika klinikora eramateko prozesua bizkortzeko Gipuzkoako Lurralde Historikoan.
Azken urteotan, gure gizarteak epe ertain eta luzean dituen erronketara bideratu da. Erronka eta aukera horiek zahartzearekin daude lotuta, bai eta gure gizartearen garapen ekonomiko eta sozialarekin eta pertsonen bizi kalitatea hobetzearekin ere.
- NORI ZUZENDUTA DAGO LAGUNTZA HAU?
- Irabazizko jarduera ekonomikoa egiten duen edo pertsona juridikoa den pertsona fisikoa.
Pertsona juridikoa edo nortasun juridiko edo fisikorik gabeko taldea izanez gero, honako baldintza hauek ere bete beharko dira:
Eskaera egiten den unean enpresa txikiaren izaera betetzea. Enpresa txikitzat hartuko da urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko sozietateen gaineko zergari buruzkoak, 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituena:
- Ustiapen ekonomikoa egitea.
- Bere aktiboa edo eragiketa-bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean definitzen den bezala, HAMAR (10) milioi eurotik gorakoa ez izatea.
- Langileen batez bestekoa 50 enplegatura ez iristea.
- Aurrez azaldutako baldintzaren bat betetzen ez duten enpresek ez izatea zuzenean edo zeharka % 25eko edo gehiagoko partaidetza, salbu eta aipatutako foru-arauaren IV. kapituluan ezarritako araubide berezia aplikatu behar zaien arrisku-kapitaleko sozietate edo funtsak badira.
Entitatea Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren arabera sozietate-talde bateko kide denean, adierazitako plantillaren magnitudea talde horretako erakundeen multzoari dagokio.
- Laguntza-eskaera aurkezteko unean baliozkotasunez eratuta egotea eta merkatura zuzendutako ustiapen ekonomikoa egitea.
Salbuespen gisa, enpresa bat eratzeko prozesuan dauden pertsona fisikoak ere izan daitezke onuradun.
- Donostian lantokia izatea, eta bertan egitea diruz lagundutako jarduerak.
- Tokiko proiektua izatea, eta proiektu teknologikoa Donostian dagoen zentro edo establezimenduarentzat garatzea.
- Proiektu berritzaileak edo I+G+Bkoak eta negozio-eredu eskalagarria aurkeztea. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresen eta/edo erakundeen proiektuak izango dira.
Honako hauek ezin izango dira onuradun izan:
- Irabazi-asmorik gabeko fundazio eta elkarteak.
- Irabazi-asmorik gabeko erakundeen, ondare-sozietateen, profesionalen elkargoen eta/edo sektore publikoko erakundeen mende dauden edo horien % 25etik gorako partaidetza duten erakundeak.
Salbuespen gisa, onuradun izan daitezke, atal honetan deskribatutako kasuan egon arren, baldintza hauetakoren bat betetzen duten erakundeak:
- Mendeko erakundea edo % 25etik gorako partaidetza duena Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide izatea.
- Erakunde eskatzailea bera ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak araututako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide izatea.
- ZEIN DA LAGUNTZAREN ZENBATEKOA ETA ZER EMATEN DA DIRUZ?
Proiektuaren garapenaren eta eskatutako zerbitzuaren arabera, bonu eta lagundutako finantzaketa mota hauek planteatzen dira:
Bonuaren gehieneko balioa (BEZik gabe)
- Lagundutako finantzaketa
8.000 €
- D. Sustapena % 70
- IIS BIOGIPUZKOA % 30
12.500 €
- D. Sustapena % 55
- IIS BIOGIPUZKOA % 35
- Enpresak / ekintzaileak bonuaren balioaren % 10 jarri beharko du.
Bonu teknologikoaren onuradunak ordaindu beharko du egokia den BEZa.
Eskatzaileak jaso nahi duen bonu mota proposatzeko aukera izango duen arren, zentro teknologikoak eta Donostia Sustapenak erabakiko dute emango den bonu mota.
Emango den bonu mota onuradunari Bonua eman zaiola jakinaraztean zehaztuko da.
- ZEIN DA IIS BIOGIPUZKOAren ZERBITZU AURRERATUEN KATALOGOA?
Hona hemen onuradunek eska ditzaketen zerbitzu moten adibideak.
1. adibidea: “direct-to-consumer” diagnostiko genetiko pertsonalizatuak egiten dituen enpresa batek bere diagnostikoen eskaintza zabaldu nahi du pankreas eta bularreko minbizien azterketarekin.
Pazienteak pankreas edo bularreko minbizia izateko arriskurik baduen zehazteko odol laginen diagnostikorako protokoloen diseinu eta prestaketa aztertu nahi da.
Lanak zenbait etapa izango ditu.
- IIS BIOGIPUZKOAko Plataforma Genomikoarekin bilera, Institutuak dituen tresna eta ekipamenduak ezagutzeko eta diagnostiko genetiko eta genomikoan baliatzen dituen teknikak azaltzeko.
- Diagnostiko genetiko osoan zehar emango diren urratsak edo gutxieneko betekizunak partekatzea.
- Diagnostiko genetiko baten adibide praktiko bat egitea.
- Institututik diagnostiko genetikorako protokolo bat idaztea, onuradunak dituen baliabide eta teknologien arabera.
IIS BIOGIPUZKOAren Plataforma Genomikoak eskura dituen teknika, tresna eta ekipamenduak, bere know-how eta esperientzia profesionalarekin batera, lagungarriak izango dira enpresa onuradunarentzat, kalitate goreneko ezaguera praktikoa lortuko baitu etorkizunean diagnostiko genetikoko protokolo profesionalak abian jartzeko.
2. adibidea: EAE medikuntza pertsonalizatuaren abangoardian kokatzeko helburuarekin, osasun emaitzetan oinarritutako osasun arreta eta kudeaketa prozesuak ahalbidetzeari esker, gure enpresa ehunaren bitartez munduko beste toki batzuetara esporta daitezkeen teknologiak garatu nahi dira, gure enpresen jarduerak eta produktuak nazioartekotzeko gaitasun handiari esker.
Medikuntza pertsonalizatuaren ildo horretan, teknologia omikoen eta IT eta Big Data soluzioen integrazioa da lehentasuna.
Enpresa industrialak arreta eredu bat sortuko du, datu multidimentsionalen atzipen sistematizatua egiteko gai dena, eta datu horien kudeaketak aurrerapauso kualitatiboa ekarriko du medikuntza pertsonalizatuaren, Big Data for Better Outcomes eta Value Based Healthcare esparru estrategikoetan.
Arreta eredu berri horrek pazientea azterketaren erdigunean kokatuko du, ahaldunduko du eta bere plan terapeutikoan parte hartzeko aukera emango dio.
Eredu horretan, enpresa industrialen parte hartzea ezinbestekoa da, datu multidimentsionalak atzitzen dituzten tresnak garatzeko, pazienteen segmentaziorako, emaitzen monitorizazioa egiteko eta erabaki klinikoan laguntzeko.
IIS BIOGIPUZKOAko Berrikuntzan Laguntzeko Unitatean lanean ari dira enpresa ingurune bioteknologiko, sanitario edo biomedikoko agenteekin harremanetan jartzeko, araudiei buruzko aholkularitza emateko, etab.
Era berean, kasu honetan, IIS BIOGIPUZKOAk, bere Berrikuntzan Laguntzeko Unitateari esker, laguntza eman dezake ospitaleratuta dauden pazienteen tratamendu klinikoa erraztu eta optimizatzeko datuen kudeaketarako software baten garapenerako, “big-data” eta “data-mining” tekniken gorakadari onura aterata.
Halaber, Institutuko Biologia Konputazionalaren Plataformak ekarpena egin diezaioke proiektuari, datuen ustiaketaren bitartez eta aldagaien arteko loturak bilatuz, hartara kudeaketa klinikoa optimizatuta, besteak beste.
3. adibidea: produktuen garapenaren sektoreko enpresa batek garatu duen produktu baten eragina probatu nahi du zenbait lerro zelularretan.
Institutuak zelula kultiboetarako analisi zerbitzu ugari eskaintzen ditu, eta baliagarriak izan daitezke produktu batek lerro zelular baten gainean duen eragina aztertzeko. Horrez gain, produktua animaliekin probatzen bada Animaliategiaren Plataforman, Histologia Plataformak ehunen azterlan immuno-histologikoa edin dezake. Era berean, Ikerketa Klinikoaren Plataformak azterlan kliniko formala egin lezake gizakien probetako ondorengo faseetan.
IIS BIOGIPUZKOAKO ZERBITZUEN KATALAGOA
IIS BIOGIPUZKOAREN ZERBITZUAK
IIS BIOGIPUZKOAko Ikerketa Bultzatzeko Plataformaren, Berrikuntzarako Laguntza Unitatearen eta Ikerketa Taldeen zerbitzuen eskaintza, Donostiako Sustapenaren 2018ko Bonu Teknologikoan emateko.
OSASUN BIOTEKNOLOGIAREN EREMUKO LABORATEGI ZERBITZUAK
Animaliategi Plataforma eta Operazio-gela Esperimentala
- Animaliengan Ikerketak egiteko Proiektuen diseinua.
- Animalia-eredu esperimentalen garapenaren zuzendaritza.
- Prozedura esperimentalen aholkularitza metodologikoa eta zientifikoa.
- Entsegu preklinikoen definizioaren koordinazioa.
- 1 motako proiektuetan koordinazioa eta aholkularitza.
- Plataformako langileek erabiltzaileentzako prestakuntza ematea ekipoak eta teknikak erabiltzeko.
- Martxoaren 20ko ECC/566/2015 aginduko parametroen gaineko etengabeko prestakuntza; agindu horren bitartez, helburu zientifikoetarako eta irakaskuntzarako esperimentazio-animaliak erabiltzen dituzten langileek bete beharreko trebetasun-baldintzak ezartzen dira.
- Espezializazio-ikastaro mediko-kirurgikoak antolatzea teknologia eta sistema berrietan.
- Animalien osasunaren eta ongizatearen gaineko aholkularitza-zerbitzua.
- Animalien Esperimentazioko Etika Batzordeari, Gaitutako Organoari eta Eskumeneko Agintaritzari proiektuak baimentzeko beharrezko dokumentazioa izapidetzea.
- Espezie ezberdinen organoen eta ehunen hornidura.
Biologia Konputazionaleko Plataforma
- Datu-meatzaritza, estatistika-analisia eta izaera ezberdineko irudi-datuen eta datu omikoen analisia (transkriptomikoak, epigenomikoak eta mutazionalak); datuak plataforma teknologiko ezberdinek sortutakoak izango dira (mikroarray-ak eta NGS sekuentziazio masiboa), oinarrizko biologiako nahiz biomedikuntza aplikatuko aplikazioetarako.
- Aholkularitza esperimentuen diseinuan.
- Nazioarteko lankidetzen bitartez urte askotako esperientziaren ondoren baliozkotutako eta optimizatutako softwarea erabilita, kalitate-kontrola eta datuen analisia.
- Lortutako emaitzak informazio eta guzti sartzea datu-base biologiko eta biomediko askotan, algoritmoak etengabe egokituaz.
- Informazioaren zenbakizko tratamenduaren eta horri dagokion ezagutzaren interpretazio biologikoaren arteko hesia estaltzea.
- Aholkularitza emaitzak interpretatzeko eta horiei balioa emateko esperimentu gehigarriak proposatzeko.
Kultibo Zelularren Plataforma
- Aholkularitza kultibo zelularrekin loturiko ikerketa-lerroetan eta kultibo zelularren laborategien muntaketan.
- Ehunetatik mota zelular ezberdinak lortzea (lehen lerroak).
- Lerro egonkorren edo hilezkortuen kultiboak: eskatutako mota zelularra badagoen informatzea, horren mantentzea, handitzea eta kriokontserbazioarekin batera.
- Kultiboko lerro zelularren mantentzea esterilitate-baldintza zorrotzetan, horien inguruko esperimentuak behar bezala egitea ziurtatzeko.
- Ugaltze eta bideragarritasun zelularraren gaineko entseguak.
- Transfekzio-entseguak.
- Zitotoxitate-entseguak.
- Kutsadura detektatzea mikoplasma bidez.
- Lerro zelularrak baliozkotzea.
- Seahorse (metabolismo zelularra) entseguak edozein zelula-motarekin.
- Inmufluoreszentzia eta mikroskopioan fluoreszentzia ikustea.
Genomika Plataforma
- Sekuentziazio kapilarra: plasmidoen edo anplikonen sekuentziazioa, mikrosateliteak, MLPA.
- Generazio berriko sekuentziazioa (NGS): neurrirako gene-panelak, mikroorganismoak, target sequencing.
- Adierazpen genikoa denbora errealean.
- PCR bidezko genotipatua denbora errealean edo RFLP.
- Proteinen kuantifikazio anitza Luminex teknologia bidez.
- PCR digitala: kuantifikazio birikoa, sentsibilitate handiko adierazpen genikoa, sakontasun handiko genotipatua.
- Adierazpeneko mikroarray-ak: Affymetrix-ek Genechip plataformarako eskainitako edozein array.
- ELISA entseguak eta proteinen kuantifikazioa Appliscan plaken irakurgailuarekin.
- Proiektu bakoitzerako protokoloak neurrira diseinatzea, ondoen egokitzen den teknologia erabiliaz. Horretarako, laborategiko beharrezko ekipazioa eskura dago, IIS BIOGIPUZKOAko beste Plataformen erraztasun osagarriekin batera (esate baterako, segurtasun-kanpai biologikoak).
Eskaintzen dituen zerbitzuak Kalitatearen Kudeaketa Sistemaren funtzionamenduan sartzen dira, ISO 9001:2015 Arauaren arabera, AENOR-ek ziurtatuta.
Histologia Plataforma
- Aholkularitza histologiako laborategien muntaketan.
- Ehunen prozesamendua.
- Parafinan eta OCTn sartzea.
- Blokeen ebakidurak OCTn (kriostatoa).
- Blokeen ebakidurak parafinan (mikrotomoa).
- Finkatzea eta deskaltzifikazioa.
- Errutina-tindaketak eta tindaketa bereziak.
- Inmunohistokimikoak (antigorputzaren prestaketarekin).
- Inmunofluoreszentziak (antigorputzaren prestaketarekin).
Eskaintzen dituen zerbitzuak Kalitatearen Kudeaketa Sistemaren funtzionamenduan sartzen dira, ISO 9001:2015 Arauaren arabera, AENOR-ek ziurtatuta.
Ikerketa Klinikoaren Plataforma
- Azterketa klinikoen diseinua: protokoloaren eta horren inguruko dokumentuen idazketa eta egokitzapena.
- Ikerketa klinikoko azterketen eskaerak erakunde arautzaileei.
- Entsegu klinikoen erregistroa.
- Erantzukizun zibilaren asegurua hautatzea, kontratatzea eta izapidetzea entsegu klinikoetan.
- Azterketa zentroetan egiteko kontratuen kudeaketa.
- Azterketa klinikoen dokumentazioaren fitxategi ofizialak egitea.
- Proiektuarekin loturiko administrazio-dokumentazioa burutzea eta horren segimendua egitea.
- Azterketa klinikoaren project management eta inplikaturiko langileen koordinazioa.
- Azterketa klinikoak egiteko beharrezkoak diren pertsonen edo zerbitzuen kontratazio-profilak definitzeko aholkularitza: Monitoreak, Site Study Coordinator, Data Manager, Nurse Research, e.a.
- Entseguaren medikazioaren kudeaketa.
- Azterketa klinikoen monitorizazioa.
- Erregistroen eguneratzea eta mantentzea eta txostenak bildatzea eskumeneko agintariei.
- Entsegu klinikoen lagin biologikoak ateratzea, prozesatzea eta maneiatzea.
- Azken txostena egitea.
BERRIKUNTZARAKO LAGUNTZA ZERBITZUAK
IIS BIOGIPUZKOAko Berrikuntzarako Laguntza Unitatearen egitekoa da kultura berritzailea bultzatzea eta hedatzea, instituzio anitzeko eta diziplina arteko taldeak sortzeko esparru egokia emanaz, ebatzi gabeko arazo klinikoei irtenbidea emateko teknologiak elkarren artean diseina ditzaten.
Unitateak beharrezko akonpainamendua eta aholkularitza eskaintzen ditu Berrikuntza Prozesuaren etapa ezberdinetan (Merkaturako Transferentzia Prozesua), ideia horiek Osasun Sistemari eta Gizarteari balioa emango dioten produktu edo zerbitzu bilakatzera iritsi daitezen.
Osasun-mailako osagai bioteknologikoa edo biomedikoa duten enpresak BIOGIPUZKOA Osasun Ikerketako Institutua osatzen duten kideekin lotzeko balio du, Donostiako ingurune bikainaren barnean. Tartean, honako hauetako pertsona ospetsuak aurkitzen dira: Osasun-arloko I+G+b, Donostialdeako OSI, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Unibertsitate ezberdinak, Ikerketa Zentroak, Zentro Teknologikoak eta sektoreko Enpresak.
IIS BIOGIPUZKOAko Berrikuntzarako Laguntza Unitateak ondorengo zerbitzuak eskaintzen dizkie enpresa guztiei eta berrikuntzan indarrak garatu nahi dituzten proiektuei:
- Osasun-langileak behar klinikoa detektatzen duen unetik laguntza eskaintzea.
- Ideien ebaluazioa.
- Laguntza ikerketako ideiak eta emaitzak baloratzeko.
- Lehendik dauden baliabide teknologikoak bilatzea eta ebaluatzea.
- Partnerrak bilatzea eta aholkularitza I+G+b proiektuak gauzatzeko, IIS BIOGIPUZKOAk parte hartzen duen I+G+b sare handiaren barnean.
- Finantzaketa bilatzea.
- Ikertzaileei aholkularitza Jabetza Intelektualaren eta Jabetza Industrialaren inguruan.
- Ikertzaileei aholkularitza emaitzen ustiapen-akordioen inguruan.
- Hirugarrenekin jabetza intelektualeko lizentziak negoziatzea eta emaitzak ustiatzea Institutuak parte hartzen duen proiektuetan.
Eskaintzen dituen zerbitzuak "I+G+b-ren Kudeaketa Sistemaren Baldintzak" UNE 166002:2021 arauaren arabera AENOR-ek ziurtatutako I+G+b Sistemaren funtzionamenduan kokatzen dira.
IKERKETA BIOSANITARIOA
IIS BIOGIPUZKOAk batez ere gaixoari bideratutako ikerketa translazionala bultzatzen du, Gipuzkoako lurralde historikoan Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuaren eremuan burututako ikerketa osoari estaldura ematen dio, eta instituzio anitzeko eta diziplina arteko lankidetza-egituraren bitartez herritarren osasuna hobetzen ahalegindu nahi du.
Institutuaren ikerketa-lana 7 gaikako eremutan antolatzen da, eta horietan 350 bat ikertzaile biltzen dira 29 taldetan; antzeko gaiak jorratzen dituzten osasun-proiektuak garatzen lagun dezakete, hots, Donostiako hirian abian jarritakoak.
Jarraian, IIS BIOGIPUZKOA osatzen duten ikerketa-eremuak eta -taldeak agertzen dira:
- Neurozientziak.
- Gaixotasun neurodegeneratiboak.
- Gaixotasun neuromuskularrak.
- Esklerosi anizkoitza.
- Neurodegenerazio sentsoriala.
- Adimen Osasuna eta Asistentzia Psikiatrikoa.
- Mitochondria, health&longevity
- Gibeleko eta Urdail-hesteetako gaixotasunak.
- Urdail-hesteetako gaixotasunak.
- Gibeleko gaixotasunak.
- Urdail-hesteetako genetika.
- Gaixotasun infekziosoak.
- Txerto bidez prebeni daitezkeen gaixotasunak.
- Arnas-infekzioa eta Mikrobioen aurkako erresistentzia.
- HIESA eta GIB infekzioak.
- Onkologia.
- Bularreko minbizia.
- Onkologia molekularra.
- Onkologia zelularrak.
- Gaixotasun sistematikoak.
- Bihotzeko gutxiegitasuna: etiologia hipertentsiboa eta balbularra.
- Esku-hartze terapeutikoa gaixotasun kardiobaskularretan.
- Obstetrizia eta Ginekologia.
- Pediatria
- Arnas eta pleurako patologia
- Epidemiologia eta Osasun Publikoa.
- Lehen arreta.
- Ingurumen epidemiologia eta haurren garapena.
- Epidemiologia klinikoa.
- Gaixotasun kronikoen eta kutsakorren epidemiologia
- Gaixotasun kronikoen ebaluazio ekonomikoa.
- Bioingeniaritza.
- Biologia konputazionala eta Sistemen biomedikuntza.
- E-Osasuna
- Ehunen ingeniaritza.
- Berrikuntza.
Eskaintzen dituen zerbitzuak "I+G+b-ren Kudeaketa Sistemaren Baldintzak" UNE 166002:2021 arauaren arabera AENOR-ek ziurtatutako I+G+b Sistemaren funtzionamenduan kokatzen dira.
- NOLA ESKA DEZAKET LAGUNTZA?
Eskaerak aurkezteko epea oinarri hauen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta baliabide ekonomikoak agortu arte edo, bestela, deialdia itxi arte, hau da, 2024ko Urriaren 30era arte.
Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus).
Edozein informazio edo kontsultarako 943 482800 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan erantzungo da, gai gisa honako hau adieraziz: “2024ko hazkunderako laguntzak”
Eskabide-orriarekin batera, eskatutako administrazio-agiri guztiak aurkeztuko dira, bai eta dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa ere.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa (8. artikulua):
- Administrazio-dokumentazioa
- Deskripzio-memoria teknikoa (Eranskina: Memoria Teknikoa)
Memoria teknikoak garatuko den proiektu berritzailea deskribatuko du, bai eta egin beharreko gastuak eta enpresaren hazkundean izango duen eragina ere. Informazio teknikoa eta ekonomikoa izango du, eta alderdi teknikoak, zientifikoak eta berrikuntzakoak, ekonomiko-finantzarioak, negozio-plana eta proiektuaren ustiapen komertziala erakutsi beharko ditu. Proiektuaren diseinu orokorra jasoko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitza-adierazleak), eta argi eta garbi adieraziko du zer egoeratan dagoen.
Eta, gainera, bonu teknologikoen laguntzaren dokumentazio espezifikoa:
Garapen teknologikoari buruzko memoria espezifikoa: Eranskina: «Gidoia» Bonu teknologiko elektrikoen memoria espezifikoa: Gutxienez, honako informazio hau jasoko du:
- I+G+b agenteari eskatutako zerbitzuen deskribapena, lehentasunezko zentroa eta Gaitasun Katalogoko beharrezko teknologiak identifikatuz eta horien beharra justifikatuz.
- Proiektuari lotutako lantaldearen deskribapena, zentro teknologikoarekin harremanetan jarriko dena.
- Aurreikusitako lan-kronograma
- Zentro teknologikoekin izandako aurretiko esperientziak.
Eskatzailea pertsona fisikoa bada (enpresa eratu aurretik), enpresa-plan bat aurkeztu beharko du, honako informazio honekin:
- Funtsezko bazkideak: Proiektuaren sustatzaileen aurkezpena.
- Funtsezko jarduerak: Garatu beharreko jardueren xehetasunak
- Balio-proposamena: planteatutako abantailaren xehetasuna
- Bezeroen segmentua: helburuko bezeroei eta erakartzeko moduari buruzko informazioa.
- Kostuen egitura: Kostuen egituraren aurreikuspena
- Aurreikusitako diru-sarreren iturria: Diru-sarreren ereduaren aurreikuspena
- Proiektua garatuko den zentroa edo establezimendua Donostian egongo delako konpromisoa.
- NOLAKOA DA HAUTAKETA-PROZESUA?
Eskabideak sarrera-erregistroaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, baliabide ekonomikoak agortu arte.
Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:
- Proiektuari buruzko balorazio orokorra laguntza guztietarako (Memoria Teknikoaren eranskina): 80 puntu, gehienez.
- Berariazko balorazioa, laguntza mota bakoitzean aurreikusitakoaren arabera. Laguntza mota bakoitzerako ebaluazio-irizpideak dagokion kapituluan zehazten dira.
Ezaugarri hauetakoren bat duten tokiko proiektuak izan beharko dute:
- Egungo merkatuarekiko edo gizartearekiko balio diferentziala
- Erabilera intentsiboa teknologian, ezagutzan eta/edo berrikuntzan
- I+G proiektuak
- Produktu eta/edo zerbitzu berriak eta erabilgarriak
- Daudenak baino eraginkorragoak diren eta gure hiriaren garapen sozioekonomikoan eragin handiagoa duten negozio-prozesuak edo -ereduak.
- Profil kualifikatuak dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak.
Proiektuak balorazio-irizpide hauen arabera ebaluatuko dira:
1. Proiektuen kalitate zientifiko-teknikoa eta berrikuntza kalitatea
50
2. Enpresaren negozio planaren bideragarritasuna, inpaktu ekonomikoa eta errentagarritasuna:
30
PROIEKTUAREN PUNTUAZIOA GUZTIRA
80
Proiektu bat onartzeko eta dagokion laguntzaren ebaluaziora pasatzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 60 puntukoa izango da balorazio orokorrean; beraz, eskatutako gutxieneko puntuazio horren barruko puntuazioa lortzen duten eskabideak kanpoan geratuko dira.
Bonu Teknologikoaren laguntzaren eskabidea onartzeko, gutxienez ere 15 puntu lortu beharko dira jarraian adierazitako balorazio espezifikoan.
Bonu teknologikoaren balorazio espezifikoa
1. Eskatutako laguntzak aurkeztutako proiektuarekin bat etortzea.
6
2. Zerbitzu teknikoak jaso ondoren aurreikusitako emaitzak lortzeko probabilitatea.
7
3. Enpresaren teknologiaren xurgatze maila: taldearen egokitasuna, beste zentro teknologiko batzuekin izandako aurretiazko esperientziak.
7
Bonu teknologikoaren balorazio espezifikoa
20 puntu
Eskabidea onartu ondoren, ikerketa zentro teknologikoak aurrekontu bat egingo du eta negoziazio fase bati ekingo diote hiru alderdiek (onuraduna, ikerketako zentro teknologikoa eta Donostia Sustapena), Bonu Teknologikoaren laguntzarekin eskainiko diren zerbitzu aurreratuen irismena zehaztu eta definitzeko.
Bonu teknologikoaren laguntzarako definituko den proiektuaren amaierako tamaina eta aurrekontuan onartutako zenbatekoa argi eta garbi adieraziko dira onuradunak jasoko duen amaierako ebazpenean.
Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea lau hilabetekoa izango da, deialdia ixten denetik kontatzen hasita.
- ZEIN DA LAGUNTZA JUSTIFIKATZEKO ETA ORDAINTZEKO EPEA?
Bonu Teknologikoaren zerbitzua emateko gehieneko epea 2025eko Abuztuaren 31 izango da.
Zerbitzua amaitu ondoren, eta zerbitzua amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean, erakunde onuradunak eskatutako dokumentazioa aurkeztuko du.