Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegituren hedapena bultzatzeko laguntzak

 

Donostiako aisia eta turismo enpresei ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak jartzeko laguntzen programa.

  • ZERTAN OINARRITZEN DIRA LAGUNTZAK?

    Hiriko aisia eta turismo sektoreko enpresen instalazioetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak jartzeko dirulaguntzak eskainiko dira.

  • ZER ZENBATEKO DU LAGUNTZAK?

    Establezimendu bakoitzeko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 20.000 €-koa da. Laguntzaren intentsitatea diruz lagundu daitezkeen gastuen % 70ekoa da, eta % 10 gehigarria enpresa txikien edo mikroETEen kasuan.

    Programa honetara bideratutako zenbatekoa, guztira, 108.000 €-koa da.

  • NOIZ ARTE AURKEZ DEZAKEZU ESKABIDEA?

    Eskabideak aurkezteko epea zabalik egongo da baliabide ekonomikoak agortu arte edo, gehienez ere, deialdia itxi arte, hau da, 2023ko azaroaren 30era arte.

  • NORK ESKA DEZAKE LAGUNTZA?

    Donostian lantokia duten aisia turistikoaren sektoreko enpresek eska dezakete laguntza, honako JEZ hauekin: 1671, 1672, 1673, 1681, 1682, 1683, 1684, 1685 eta 1686.

  • ZER GASTU FINANTZA DAITEZKE?

    Programa honetan diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauek dira:

    • Proiektua
    • Obra zibila
    • Ingeniaritzako eta obra-zuzendaritzako kostuak
    • Kargatzeko azpiegituraren kostua
    • Edozein elementu elektriko instalatzea edo eguneratzea, transformadorea barne
    • Baimen erlazionatuen eta beharrezkoen kostuak
    • Instalazioa legeztatzeko kostuak
    • Babesak
    • Seinaleak
    • Kudeaketa-, kontrol- eta segurtasun-sistema, halakorik badago
    • Beharrezko telekomunikazio-instalazioak
  • NOIZ JASOKO DUT LAGUNTZAREN ORDAINKETA?

    Ordainketa bakarra egingo da amaieran, justifikazio-memoria eta karga-puntuaren instalazioaren euskarri grafikoa aurkeztu eta onartu ondoren.

  • NOlA ESKA DEZAKET AHOLKULARITZA ZERBITZUA?

    Eskabidea webgune honetako formulario honen bidez aurkez dezakezu.

 

* Programa hau Donostiako Helmugako Turismo Jasangarritasuneko Plana (PSTD) (2022-2024) proiektuaren jardueren barruan dago. Proiektu hori Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatu da, eta Europar Batasunaren Next Generation EU funtsak, Industria eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Kontsumo Sailak finantzatu dute".

faldon next turismo color pos