Donostian enpresa-ekimen berritzaile berriak sortzea, haztea eta sendotzea bultzatzeko programa.
Laguntza hauen helburua enpresa-proiektu berritzaileen hazkundea bultzatzea da, proiektu eta ekintza estrategikoak garatuz, lehiakortasunaren garapenean jauzi egiteko aukera emango dietenak, hala nola finantzaketan, produktu edo zerbitzuaren berrikuntzan, garapen teknologikoaren babesean eta nazioartekotzean.
- NORI ZUZENDUTA DAGO LAGUNTZA HAU?
a) Irabazizko jarduera ekonomikoa egiten duen edo pertsona juridikoa den pertsona fisikoa.
Pertsona juridikoa edo nortasun juridiko edo fisikorik gabeko taldea izanez gero, honako baldintza hauek ere bete beharko dira:
Eskaera egiten den unean enpresa txikiaren izaera betetzea. Enpresa txikitzat hartuko da urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko sozietateen gaineko zergari buruzkoak, 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituena:
- Ustiapen ekonomikoa egitea.
- Bere aktiboa edo eragiketa-bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean definitzen den bezala, HAMAR (10) milioi eurotik gorakoa ez izatea.
- Langileen batez bestekoa 50 enplegatura ez iristea.
- Aurrez azaldutako baldintzaren bat betetzen ez duten enpresek ez izatea zuzenean edo zeharka % 25eko edo gehiagoko partaidetza, salbu eta aipatutako foru-arauaren IV. kapituluan ezarritako araubide berezia aplikatu behar zaien arrisku-kapitaleko sozietate edo funtsak badira.
Entitatea Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren arabera sozietate-talde bateko kide denean, adierazitako plantillaren magnitudea talde horretako erakundeen multzoari dagokio.
b) Laguntza-eskaera aurkezteko unean baliozkotasunez eratuta egotea eta merkatura zuzendutako ustiapen ekonomikoa egitea.
c) Donostian lantokia izatea, eta bertan egitea diruz lagundutako jarduerak.
d) Tokiko proiektua izatea eta diruz lagundutako jarduera edo inbertsioa Donostian egitea. Nazioartekotzeko eta sustatzeko ekintzetarako laguntzen kasuan, onuradunaren helbide fiskala, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 48.2 artikuluan jasotako definizioaren arabera, Donostian kokatu beharko da.
e) Proiektu berritzaileak edo I+G+Bkoak eta negozio-eredu eskalagarria aurkeztea. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresen eta/edo erakundeen proiektuak izango dira.
Honako hauek ezin izango dira onuradun izan:
- Irabazi-asmorik gabeko fundazio eta elkarteak
- Irabazi-asmorik gabeko erakundeen, ondare-sozietateen, profesionalen elkargoen eta/edo sektore publikoko erakundeen mende dauden edo horien % 25etik gorako partaidetza duten erakundeak.
Salbuespen gisa, onuradun izan daitezke, atal honetan deskribatutako kasuan egon arren, baldintza hauetakoren bat betetzen duten erakundeak:
- Mendeko erakundea edo % 25etik gorako partaidetza duena Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide izatea.
- Erakunde eskatzailea bera ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak araututako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide izatea.
- ZEIN DA LAGUNTZAREN ZENBATEKOA ETA ZER EMATEN DA DIRUZ?
Laguntzaren gehieneko zenbatekoa 20.000 €-koa izango da.
Erakunde eskatzaile bakoitzeko laguntza bakarra eman ahal izango da.
Diruz lagundutako proiektuak gauzatzeko epea 2024ko Urtarrilaren 1etik 2025eko Martxoaren 31ra artekoa izango da. Diruz lagundu daitezkeen gastuak justifikatzeko fakturak ere aldi horretakoak izan beharko dira. Justifikazio-fakturak 2024ko urtarrilaren 1etik 2025eko martxoaren 31ra bitartean ordaindu beharko dira.
Hona hemen diruz lagunduko diren kontzeptuak eta horietako bakoitzean izandako gastuetarako laguntzaren portzentajea edo zenbatekoa:
- FINANTZAKETARAKO SARBIDEA, 10.000 €-ko laguntza gehienez, % 70ean diruz laguntzeko modukoa.
Diruz laguntzeko moduko kontzeptuak izango dira enpresari hazteko eta merkatuko eskalagarritasuna lortzeko aukera ematen dion finantzaketarekin lotutako kanpoko aholkularitza zein inbertsio gastuak.
Enpresari hazteko eta merkatuko eskalagarritasuna lortzeko aukera ematen dion finantzaketarekin lotutako kanpoko aholkularitzarako edo inbertsioetarako laguntza eskatu ahalko da.
- PRODUKTU EDO ZERBITZUEN BERRIKUNTZA: lehen produktuaren edo produktu berri baten garapena: 15.000 €-ra arte gehienez eta % 70ean diruz laguntzeko modukoa.
Kontzeptu hauetarako eskatu ahalko da laguntza: berrikuntzarako aholkularitza eta laguntza, ikerketa eta garapen proiektuak, produktu berriak garatzeko tresna eta materialetarako inbertsioak, kanpoko adituek egindako txostenak, ziurtagiriak eta auditoretzak
- I+G BABESTEA: 15.000 €-ko laguntza gehienez, % 70ean diruz laguntzeko modukoa.
Kontzeptu hauetarako eskatu ahalko da laguntza: kontratu bidezko ikerketa eta/edo garapenerako aholkularitza eta laguntza, kanpoko iturriekin izenpetutako lizentzia akordioen bidez eta merkatuko prezioetan erositako edo eskuratutako ezaguera tekniko eta patenteak, jabetza industrial eta/edo intelektualeko eskubideak erosi, babestu eta merkaturatzeko aholkularitza kostuak.
- BERRIKUNTZARI LOTUTAKO ESTRATEGIA ETA NEGOZIO EREDUAK: 10.000 €-ko laguntza gehienez eta % 70ean diruz laguntzeko modukoa.
Kontzeptu hauetarako eskatu ahalko da laguntza: berrikuntzarekin lotutako edo zaintza teknologikoaren edo adimen lehiakorraren inguruko estrategia eta negozio ereduetarako aholkularitza eta laguntza.
- NAZIOARTEKO MERKATUEN GARAPENA: 6.000 €-ko laguntza gehienez, % 70ean diruz laguntzeko modukoa.
Nazioarteko merkatuen garapenerako aholkularitza eta laguntza kontzeptuetarako eskatu ahalko da laguntza. Aholkularitzarako ez diren inbertsio gastuekin lotutako kostu guztiek proiektu berritzailearen nazioartekotze plana eraman beharko dute eta aurkeztutako gastuekin koherentea izango da plana:
- PRESTAKUNTZA ESPEZIALIZATUA: 6.000 €-ko laguntza gehienez, % 70ean diruz laguntzeko modukoa.
Kontzeptu hauetarako eskatu ahalko da laguntza: prestakuntza espezializatuko gastuak, proiektu berritzaileari lotutako langilearenak, business management, diseinu eta teknologiaren alorretan.
- NOLA ESKA DEZAKET LAGUNTZA?
Eskaerak aurkezteko epea oinarri hauen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta baliabide ekonomikoak agortu arte edo, bestela, deialdia itxi arte, hau da, 2024ko Urriaren 30era arte.
Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus).
Edozein informazio edo kontsultarako 943 482800 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan erantzungo da, gai gisa honako hau adieraziz: “2024ko hazkunderako laguntzak”
Eskabide-orriarekin batera, eskatutako administrazio-agiri guztiak aurkeztuko dira, bai eta dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa ere.
Eskabidea egiteko unean, justifikazioan eskatzen den dokumentazioa ere aurkeztu ahal izango da. Kasu horretan, justifikazioa osorik egin beharko da. Justifikazio bakarra onartuko da laguntzaren xede diren gastu guztiekin eta ez justifikazio partzialekin.
Beraz, eskaera bi modalitatetan egin daiteke.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa (8. artikulua):
- Administrazio-dokumentazioa
- Deskripzio-memoria teknikoa (Eranskina: Memoria Teknikoa)
Memoria teknikoak garatuko den proiektu berritzailea deskribatuko du, bai eta egin beharreko gastuak eta enpresaren hazkundean izango duen eragina ere. Informazio teknikoa eta ekonomikoa izango du, eta alderdi teknikoak, zientifikoak eta berrikuntzakoak, ekonomiko-finantzarioak, negozio-plana eta proiektuaren ustiapen komertziala erakutsi beharko ditu. Proiektuaren diseinu orokorra jasoko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitza-adierazleak), eta argi eta garbi adieraziko du zer egoeratan dagoen.
Eta, gainera, laguntzaren dokumentazio espezifikoa Estrategia:
- Laguntzaren eskaera bakarrik (justifikaziorik gabe):
- Estrategia-laguntzaren xede den jardueraren xehetasuna (Eranskina. Berariazko memoria. Estrategia)
- Laguntzaren xede den jarduerari buruzko finantza-memoria, excel formatuan:
- Laguntzaren eskaera eta justifikazioa une berean.
- Eranskina: Azken justifikazioa:
- Estrategia-laguntzaren xede den jardueraren xehetasuna (Eranskina: Memoria espezifikoa: Estrategia
- Eranskina. Amaierako memoria
- Finantza-memoriaren eranskina.
- Dirulaguntzaren xede diren zerbitzu edo produktu kontratatuen fakturak, 100 eurotik gorako gastuenak, zergak kanpo utzita.
- Egindako ordainketen egiaztagiria.
- NOLAKOA DA HAUTAKETA-PROZESUA?
Eskabideak sarrera-erregistroaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, baliabide ekonomikoak agortu arte.
Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:
- Proiektuari buruzko balorazio orokorra laguntza guztietarako (Memoria Teknikoaren eranskina): 80 puntu, gehienez.
- Berariazko balorazioa, laguntza mota bakoitzean aurreikusitakoaren arabera. Laguntza mota bakoitzerako ebaluazio-irizpideak dagokion kapituluan zehazten dira.
Ezaugarri hauetakoren bat duten tokiko proiektuak izan beharko dute:
- Egungo merkatuarekiko edo gizartearekiko balio diferentziala
- Erabilera intentsiboa teknologian, ezagutzan eta/edo berrikuntzan
- I+G proiektuak
- Produktu eta/edo zerbitzu berriak eta erabilgarriak
- Daudenak baino eraginkorragoak diren eta gure hiriaren garapen sozioekonomikoan eragin handiagoa duten negozio-prozesuak edo -ereduak.
- Profil kualifikatuak dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak.
Proiektuak balorazio-irizpide hauen arabera ebaluatuko dira:
1. Proiektuen kalitate zientifiko-teknikoa eta berrikuntza kalitatea
50
2. Enpresaren negozio planaren bideragarritasuna, inpaktu ekonomikoa eta errentagarritasuna:
30
PROIEKTUAREN PUNTUAZIOA GUZTIRA
80
Proiektu bat onartzeko eta dagokion laguntzaren ebaluaziora pasatzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 60 puntukoa izango da balorazio orokorrean; beraz, eskatutako gutxieneko puntuazio horren barruko puntuazioa lortzen duten eskabideak kanpoan geratuko dira.
Estrategiaren laguntza-eskaera onartzeko, diruz lagunduko diren ekintzen edo jardueren irismena onartu beharko da, bai eta diruz lagundu daitezkeen gastuak ere. Gastu horiek onuradunak jasoko duen azken ebazpenean zehaztuko dira, eta hasieran aurreikusitako gastuetako batzuk ez dira diruz lagunduko.
Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea lau hilabetekoa izango da, deialdia ixten denetik kontatzen hasita.
- ZEIN DA LAGUNTZA JUSTIFIKATZEKO ETA ORDAINTZEKO EPEA?
A modalitatean egindako eskaerak (A-Beste laguntza-eskaera (justifikaziorik gabe)), laguntza horiek justifikatzeko epea 2025eko martxoaren 31ra artekoa izango da.
Laguntzaren ordainketa ez da inoiz izango laguntza ematerakoan onartutako gastua baino handiagoa. Ez dira kontuan hartuko kontzeptu bakoitzean emandako zenbatekoak gainditzen dituzten justifikazio-fakturak.
Estrategia-laguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.