Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

Enpresentzako laguntzak metroaren obrengatik

 

Metroa eraikitzeko obrek eragindako eragozpenak direla eta, San Bartolome eta Easo kaleetako zati batzuetan dauden enpresentzako laguntzak.

  • ZEIN DA LAGUNTZEN HELBURUA?

    Donostiako San Bartolome eta Easo kaleetako zenbait zatitan Donostiako METROA eraikitzeko obren ondorioz sortzen diren eragozpenak arintzea da laguntza hauen helburua.

  • NORK ESKA DEZAKE LAGUNTZA?

    Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren 1. atalean alta emanda dagoen eta helbide hauetakoren batean helbideraturik dagoen establezimendu ekonomiko baten titularra bazara, laguntza eska dezakezu:

    1. San Bartolome kalea: 3-11 bitarteko atariak (biak barne) eta 4. albo-atetik 12. albo-atera artekoak (biak barne)
    2. Easo kalea: 27tik 37ra bitarteko atariak (biak barne)
  • ZENBATEKO LAGUNTZA DA?
    Establezimendu bakoitzak jaso dezakeen laguntza, baldintzak betetzen baditu, ezin izango da 550 eurotik gorakoa izan.
  • ZER GASTU FINANTZA DAITEZKE?
    1. 2024ko OHZ, aurreko atalean adierazitako lokalari dagokiona.
    2. Donostiako Udalak 2024ko ekitaldian bidalitako uraren ordainagirien eta zaborren/estolderien ordainagirien zati finkoa, aipatutako lokalari dagozkionak.
  • NOIZ JASOKO DUT LAGUNTZAREN ORDAINKETA?

    Adierazitako dokumentazio guztia aurkeztu ondoren, ordainketa bakarrean jasoko duzu laguntza.

  • NOIZ ARTE AURKEZ DEZAKEZU ESKAERA?

    Laguntza-eskabidea aurkez dezakezu GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik deialdia itxi arte, hau da, 2024ko azaroaren 30era arte.

  • NOLA ESKA DEZAKET LAGUNTZA?

    Orri honetako eranskinen atalean aurkituko duzun inprimakiaren bidez aurkez dezakezu eskabidea.

Dokumentazioa eta erlazionatutako estekak

ONLINE ESKAERA

 

logosbecas2024V2