Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

EKINN+ Gastro 2023

 

EKINN+ GASTRO”: Donostiako gastronomiaren arloan, talentu gazteen enpresa ekimen berezi berrien hazkundea eta finkapena bultzatzeko programa.

Donostiako gastronomiaren arloan, proiektu bat baduzu eta hura hazi eta finkatu nahi baduzu, lagundu egingo dizugu.

Ekin+ Gastro programari esker, jatetxe arloko zure proiektua bultzatu eta finkatu ahal izango duzu. Proiektua baliozkotzeko, finantzatzeko eta hazteko laguntza izango duzu. Programaren bitartez, aholkularitza espezializatua eta laguntza ekonomikoa jasoko dituzu, inbertitu eta zure enpresaren alde egin ahal izan dezazun.

 

  • NORK PARTE HAR DEZAKE EKINN+ PROGRAMAN?
    • Lantokia eta jarduera ekonomikoa Donostian duten autonomo edo enpresa pribatuek.
    • Programa hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean, Donostian jarduera ekonomikoen gaineko zergan (JEZ) alta emanda daudenek, gehienez 8 urteko antzinatasunarekin.
    • 40 urtetik beherako bazkideren bat duten enpresek.
    • Gastronomiaren arloan eskalagarritasun eta ibilbide potentziala duten jatetxe arloko enpresa proiektuak dituztenek, eta programa hori garatzeko gutxienez pertsona bat esleitzeko konpromisoa hartzen dutenek, ibilbide orrian eskatutako eta adostutako denboran.
  • ZER ESKAINTZEN DIT PROGRAMAK?

    Ekin+ Gastro programa laguntza emateko tresna integral gisa aurkezten da, eta honako ildo hauek ditu:

    • Aholkularitza espezializatua: sektoreko eragile eta enpresa espezialistek emandako laguntza prozesu bat. Sukaldari eta negozio errentagarrien kudeatzaile gisa, eta berrikuntzaren eta jasangarritasunaren irizpideei jarraikiz, gaitasunak hobetzen lagunduko dizute.
    • Laguntza ekonomikoa, inbertitu eta negozioaren alde egin ahal izateko. Oinarri hauetan araututako laguntza ekonomikoa 30.000 €-koa da gehienez onuradun bakoitzeko, eta laguntzaren intentsitatea, oro har, diruz lagun daitezkeen gastuen % 100ekoa da.
    • Finantzaketarako sarbidea, lehentasunezko baldintzetan, Elkargi EBSren abal funtserako sarbidea barne.
    • Sustapenean, nabaritasunean eta posizionamenduan bultzada, zure proposamena ezagutu eta balioetsi dezaten sektoreko profesionalek eta gastronomia maite dutenek, bai estatuan, bai nazioartean.
  • ZENBATEKO DIRULAGUNTZA DA ETA ZER GASTU LAGUNTZEN DIRA DIRUZ?

    Programak 2 laguntza mota aurreikusten ditu:

     1.) Erabilgarritasun laguntza.

    5.000 €-ko dirulaguntza, Ekin+ Gastro programaren aholkularitza fasean ezarritako helburuak lortzeko behar den dedikazioa ahalbidetzeko.

    2.) Ekin+ Gastro laguntza:

    Laguntzaren gehieneko zenbatekoa 25.000 €-koa izango da, eta honako kontzeptu hauek % 100ean finantzatu ahal izango dira:

      1. BERRIKUNTZA ZERBITZUAN ETA PROPOSAMEN GASTRONOMIKOAN
      2. FINANTZAKETARAKO SARBIDEA
      3. JASANGARRITASUNA ETA ENERGIA-EFIZIENTZIA HOBETZEA
      4. DIGITALIZAZIOA HOBETZEA
      5. PRESTAKUNTZA
      6. ESPAZIOAK EGOKITZEA
      7. MARKETIN ETA KOMUNIKAZIO PLANA
      8. MERKATU BERRIAK GARATZEA
  • NOIZ ETA NOLA ESKATZEN DA?

    Eskabideak aurkezteko epea hiru astekoa izango da, laburpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea abenduaren 22an amaituko da.

    Eskabideak telematikoki aurkeztu beharko dira Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus/eu). Esteka orrialde honetan bertan duzu.

  • NOLAKOA DA HAUTAKETA-PROZESUA?

    Laguntzak emateko prozedura lehiakorra izango da.

    Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

    • Memoria teknikoaren eta ekonomikoaren balorazioa (“Memoria teknikoa” eranskina): 100 puntu, gehienez. Proiektua onartzeko, gutxienez 65 lortu beharko dira.
    • Donostiako Sustapenarekin elkarrizketa, proiektua eta talde sustatzailea hobeto ezagutzeko eta proiektuak adierazitako irizpideen arabera lortutako hasierako balorazioa kontrastatzeko.

    Proiektu bat onartu eta elkarrizketara pasatzeko, memoria teknikoaren eta ekonomikoaren balorazioan eskatzen den gutxieneko puntuazioa (65 puntu) gainditu beharko du.

    Tokiko proiektuak izango dira, eta ezaugarri hauetakoren bat izan beharko dute:

    • Sektoreko talentu gaztea sustatu eta babesten dute.
    • Eskalagarritasun eta ibilbide potentziala dute.
    • Berrikuntza eta jasangarritasin irizpideak barne hartzen dituzte.
    • Gastronomiaren arloan lurraldeari balioa ematen diote.

    Onartutako proiektuak puntuazio handienetik txikienera ordenatuko dira, eta deialdian kreditu erabilgarriaren barruan ezarritako mugarekin, oinarrietan zehaztutako irizpideak aplikatuta balorazio handiena lortu dutenak adjudikatuko dira.

  • ZEIN DA JUSTIFIKATZEKO EPEA?

    Laguntza bi zatitan ordainduko da, “justifikazio partziala” eta “azken justifikazioa” deituriko ataletan eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.

    Justifikazio partziala: Justifikazio partziala Ekin+ Gastro programaren aholkularitza fase intentsiboaren ondoren aurkeztu ahal izango da, alegia, aholkularitzaren lehen 6 hilabeteen ondoren. Ezinbestekoa izango da onuradunak aholkularitzaren fase intentsiboan laguntzaren eskaeran hartzen duen dedikazio konpromisoa bete izana.

    Justifikazio horretan, honako hauek ordaintzeko eskatu ahal izango da:

    • Erabilgarritasun laguntza: 5.000€: Eskuragarritasun laguntza ordainketa bakar baten bidez ordainduko da, EKINN+ Gastro programaren aholkularitza zerbitzuaren lehen 6 hilabeteen ondoren, eta onuradunak hartzen duen dedikazio konpromisoa bete ondoren.

    Erabilgarritasun laguntza ordaintzea eskatzeko, eranskin hau aurkeztu beharko da: “Ordainketa eskaera”

    Azken justifikazioa:

    Ekin+ Gastro laguntzaren barruan diruz lagundu daitezkeen kontzeptuetarako (25.000 €), azken justifikazio bakarra aurkeztu beharko da, eta diruz lagundu daitezkeen kontzeptu onartu guztiak jasoko dira bertan. Laguntzaren xede den jarduketaren egikaritzea, fakturazioa eta ordainketa 2024ko azaroaren 15a baino lehen justifikatu beharko dira.

    Dirulaguntzaren likidazioa honako dokumentazio hau aurkeztu ondoren egingo da:

    1. Eranskina: “Ordainketa eskaera”.
    2. “Emaitza-memoria” eranskina. Proiektuaren garapena deskribatuko du, eta enpresak lortutako emaitzak eta mugarriak jaso. Hornitzaileei kontratatutako zerbitzuak egin eta ezarri direla frogatzeko ebidentzia nahikoak bildu behar ditu, baita enpresaren hazkundean izan duen eragin positiboa ere, alderdi guztietan.
    3. “Finantza memoria” eranskina.
    4. Diruz lagundutako zerbitzu edo produktu kontratatuen fakturak, 100 eurotik gorako gastuei dagozkienak, zergak kanpo utzita.
    5. Egindako ordainketen egiaztagiria.

 

* Programa hau proiektu honen jardueren barruan dago: Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Plana (HJTP) - DONOSTIA, AISIALDI GASTRONOMIKO JASANGARRI ETA BERRITZAILEA. 2022ko Turismo Enogastronomikoaren Plan Nazionalaren baitako jarduerak dira horiek, "Suspertza, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatuak, eta Europar Batasuna-Next Generation EUk, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatuak.

faldon next turismo color pos