Laguntza horien helburua sortutako enpresa berriei laguntzea eta aisialdi turistiko eta gastronomikoaren sektorearen lehiakortasuna bultzatzea da, lehen urteetan, horiek martxan jartzeko laguntza ekonomikoak eta horiek hazteko inbertsioak emanez.
- NORK JASO DITZAKE LAGUNTZA HAUEK?
Donostiako hirian, 2020ko urtarrilaren 1etik 2025eko martxoaren 31ra bitartean, enogastronomiaren eremuko aisialdi turistikoaren sektorean sortutako enpresa berriak, baldin eta sendotzeko eta hazteko gastuak eta/edo inbertsioak egin badituzte.
- ZEIN BALDINTZA BETE BEHAR DITU?
- Pertsona fisiko edo juridiko pribatua izatea, lanlekua eta ekonomia-jarduera Donostiako udal barrutian kokatuta izatea, eta enogastronomiaren balio-katearen esparruko jarduera garatzea.
- Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunez, Donostian Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (EJZ) alta emanda egotea, epigrafe hauetakoren batean: 1681, 1682, 1683, 1684, 1685, 1686, 1671, 1672, 1673, 19892, 2882 Y 2883.
- Enpresa sortzean eta Ekonomia Jardueren gaineko Zergan hasierako alta 2020ko urtarrilaren 1etik 2025ko martxoaren 31ra bitartekoa izatea, bi datak barne, eta dirulaguntzaren eskaera egindako egunez aktiboan jarraitzea, eta gutxienez, 2025eko abenduaren 31ra arte.
- Enogastronomiaren esparruko aisia eta turismo sektorean enpresa hazi eta sendotzeari begira eragina duen proiektua izatea
- Diruz lagundutako gastua edo inbertsioa Donostiako udal barrutian garatutako proiektura bideratzea osorik
- Pertsona juridikoen kasuan, jarraian zerrendatzen diren betekizunak bete behar dira:
- Bere aktiboa ez izatea 10 milioi eurotik gorakoa
- Batez beste, plantillan 50 pertsona baino gutxiago eduki behar ditu
- % 25 edo gehiagoan ez daitezela egon aurreko 1. eta 2. puntuetan aurreikusitako betekizunetakoren bat betetzen ez duten enpresekin partaidetuta, zuzenean edo zeharka.
- ZEIN ZENBATEKO JASO DAITEKE?
Proiektu bakoitzeko diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 20.000 eurokoa izango da, eta diru-laguntza diruz lagundu daitezkeen gastuen % 100ekoa izango da.
Zehazki, laguntzaren zenbatekoa HAMAZORTZI MILA EURO (18.000 €) izango da enpresa bakoitzeko, eta honako gehikuntza hauek aplikatu ahal izango dira, baldin eta jarraian adierazitako kasuren bat betetzen bada. Aipatutako igoerak metagarriak dira.
Gehigarriak egoeretakoren bat betez gero:
- 1.000 gehiago, enpresako bazkidea den pertsonaren batek kolektibo hauetakoren bateko kide izatearen baldintza betetzen badu:
- Emakume ekintzaileak.
- 45 urtetik gorako pertsonak
- 35 urtetik beherako pertsonak
- 1.000 euro gehiago enpresaren lanlekua, eskaera egin den egunez, hiriko Ekialdeko Distrituan lekutzen bada.
- ZEIN GASTUTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?
Diruz lagundu daitezkeen gastutzat joko dira honako hauekin lotutako gastuak
-
AHOLKULARITZA ESPEZIALIZATUA, ildo hauetan:
- BERRIKUNTZA GASTRONOMIA-ZERBITZU ETA -PROPOSAMENEAN
- FINANTZAZIOA LORTZEA
- DIGITALIZAZIO ARLOKO HOBEKUNTZA
- MERKATU BERRIEN GARAPENA
- INBERTSIOAK
- ONDASUNAK EDOTA EKIPAMENDUAK ESKURATZEA
- ESPAZIOAK EGOKITZEA
- PRESTAKUNTZA
- SUSTAPENERAKO EKINTZAK
Diruz lagun daitezkeen gastuak egikaritzeko epea 2023ko irailaren 1etik hasi eta dirulaguntza justifikatzeko data berantiarrenera bitartekoa izango da
-
- NOIZ ETA NOLA ESKATZEN DA?
Eskaerak aurkezteko epea Oinarri hauek Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean argitaratu eta ondoren horien laburpen bat Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta baliabide ekonomikoak agortu artekoa izango da, Oinarri hauetako 5. artikuluarekin bat etorriz (kasu horretan, Donostia Sustapenaren webgunean argitaratuko da), edo, bestela, deialdia itxi arte, 2025eko apirilaren 11n gertatuko dena
Eskabideei erregistro-hurrenkeraren arabera erantzuten zaie partida agortu arte
Eskaerak modu telematikoan aurkeztu beharko dira Donostia Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus). Esteka web orri honetan bertan daukazu.
Honako administrazio-dokumentazioa aurkeztu beharko da:
ERANSKINA
- 1 Eranskina Eskaera eranskina (Sinadura elektroknikoa behar du)
- Pertsona fisikoaren kasuan, eskatzailearen NAN agiriaren kopia
- Pertsona juridikoaren kasuan, eskatzailearen IFK zenbakiaren kopia eta, hala badagokio, pertsona ahalordearen NAN agiria, ordezkatzeko ahalekin batera.
- 2 Eranskina - Dirulaguntza eskatzen duen pertsona edo erakundearen “bankuko datuen” eranskina, dagokion banku erakundeak zigilatuta, edo banku agiri baliokidea.
- 3 Eranskina - Datuak laga eta eragindako Herri Administrazioen artean tratatzea onartzeko adierazpena.
- 4 Eranskina - Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan eska daitezkeen betebehar guztiak betetzeko konpromisoari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.
- 5 Eranskina - Pertsona onuradunaren egiazko titulartasunaren identifikazioa.
- 6 Eranskina - Deialdi honetan jasotako iruzurraren kontrako planak baldintzarik gabe eta inolako erreserbarik gabe onartzearen adierazpena.
- 7 Eranskina - Administrazioaz kanpoko langileen Interes Gatazkarik Ezaren Adierazpena (IGEA)
- 8 Eranskina - Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko adierazpena.
- Minimis laguntzen txostena.
- 9 Eranskina «Kalte adierazgarririk ez sortzeko» printzipioa («do not significant harm – DNSH» errespetatzeko konpromisoari buruzko adierazpen arduratsua.
- 10 Eranskina - Finantzazio bikoitzik ematen ez dela baieztatzeko adierazpen arduratsua.
- Kolektiboaren egiaztagiria: Dirulaguntza areagotzeko eskubidea ematen duten betekizunetakoren bat betetzen duen pertsonaren NAN agiria, pertsona eskatzaileaz edo eskaera sinatzen duen pertsonaz apartekoa bada
DOKUMENTAZIO EKONOMIKOA
A MODALITATEA - Eskaera solilik
- 11. Eranskina– Memoria teknikoa
- Aurrekontua
- 12. Eranskina– Eskaeraren Memoria finantziarioa excel formatuan.
B MODALITATEA - Eskabidea eta justifikazioa
- 13 Eranskina –Justifikazioaren eranskina.
- 14 Eranskina – Emaitza Memoria
- 15 Eranskina – Justifikazioaren Memoria finantziarioa excel formatuan.
- Fakturak (Pertsona edo erakunde onuradunak Europako Next Generation funtsen finantzaziorako erreferentzia egin beharko du fakturaren kontzeptuaren hasieran, “Europar Batasuneko Finantzazioa – NextGenerationEU” adierazita).
- Egindako ordainketen banku agiria.
- ZEIN DA EBAZTEKO ETA ORDAINTZEKO EPEA?
Zure eskaera aurkezten duzun egunetik 4 hilabeteko epean erantzuna jasoko duzu. Hala ere, epe horretan ezer jakinarazten ez badizugu ere,horrek ez du esan nahi laguntza jasotzeko eskubidea duzunik. Posta elektronikoz jakinaraziko dizugu, bai laguntza ematen bazaizu, bai ukatzen bazaizu. Diru-laguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, gastu guztiak justifikatu ondoren eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.